Ogiaren buruz hizketan hasten garenean jende askok gauza bera esaten digu; joe! baina nik ez daukat astirik. Ba nire egunak, zureak bezala, 24 ordu ditu. Ez gehiago eta ez gutxiago esaten diegu. Hozkailua okinentzat kriston asmakizuna dela eta etekinak ateratzeko esaten diegu ere, baina keeeba.
Gaurko hau, eurei, astirik ez dutenei dedikatua doa. Besteontzat ere, noski.
Bi egun behar dira ogi hau edo antzekoak egiteko, lana minimoa da eta ez dago oratu beharrik. Hau txoiloa!!!!!!Osagaiak:
- Rincon del Segura-ko indar pixkat (W200) duen galirin txuria, 400gr.
- Rincon del Segura-ko zekale integrala, 88gr.
- Ura, 315gr.
- Ama orea, 200gr.
- Gatza, 12gr.
- Goizeko 7:00etan ama orea elikatu (5gr. ama ore + 100gr. ur + 100gr. RdS. indar irin txuria) arratsaldeko 17:15etan prest izateko. Tenperaturaren arabera denbora gehiago edo gutxiago beharko duzue. Kasu honetan, prozesu osoa 22ºtan egindakoa da.
- Arratsaldeko 17:15etan osagaien nahasketa egin, bi tolesdura eman, olioztatutako bolean sartu eta 22ºtan ordu bete laga.
- 18:45etan tolesdura bat eman eta hozkailura sartu.
Bigarren eguna:
- Arratsaldeko 17:15etan hozkailutik atera eta 22ºtan ordu erdi laga.
- 17:45etan tolesdura eman eta boleatu pixkat.
- 18:00etan formatu eta irineztatutako banetoi baten sartu.
- 20:30etan labean sartu.
- 21:15etan labetik atera.
On egin, eta inauteriak gozatu.