2009/06/16

Ogia, frogak frogak.



Beno, ba hauxe da madridtienemiga blogean sartutako azkena, laugarrena. Izenburu hori, aurreko postean esan bezala hango batek, nik egindako galdera bati erantzun ondoren, froga bat egitea erabaki nuelako da. Ez daukat denbora askorik baina, arratsalde hartan ordu batzuk niretzat hartzea pentsatu nuen. Esan eta egin.

Hauek osagaiak:
Galirin zuria 350 gr.
Zekale integrala 150 gr.
Ura 275 gr.
Legami naturala 200 gr.
Gatza 12 gr.
Karamelu likidoa 6 gr.
Erromero apur bat (gramo batera ez zen ailegatu)

Lehenengo aldiz, erromeroa eta karamelu likidoa erabiltzen nituela. Erromeroa, ia ze ikutu ematen zion probatzeko eta karamelua, orea pixkat iluntzeko asmoarekin.
Hasi, beti bezala egin nuen, osagai guztiak nahastuz gatza ezik. Ordu erdiko egonaldia eta gatza bota nion. Ondoren lau minutu inguru oratu.
Eta hemen hasi zen niretzat froga zena. Dakizuenez oratu ondoren orea, hozkailuan sartzen nuen. Oraingo honetan, ez. Tolesdurak (3), hurrengo hiru ordutan egin nizkion eta jarraian hozkailura sartu nuen. Hurrengo egunean atera, giro-tenperatura hartzen laga ordu bete inguru, forma eman eta bannetonera ordu eta erdi. Labea berotu, taxuak eman eta sartu. Lehenengo 20 minutuak 225 gradutara lurrunarekin ondoren, ura atera eta 200 gradutara jaitsi. 15 minutu pasatu eta gero, labeko tenperatura 175 gradutan ipini, handik 15 minutura eginda zegoen.

Hasteko, erromeroak emandako ikutua oso atsegina iruditu zitzaidala esango dizuet. Karameluarekin nahi nuena ez nuen lortu, katxiiiis!! Gehiago bota behar nion, baina ez nintzen ausartu. Gerora, batzuk 40 gr. botatzen diotela enteratu naiz. Asko iruditzen zait, dena dela egunen batean beste froga bat egingo dut.

Frogari buruz zer? Ez nuen diferentzia askorik nabaritu, zerbait bai.
Ateratako konklusioak? Alde batetik, hozkailutik atera ondoren gobernatzea errazagoa egin zitzaidala. Bannetonean azkarrago eta gehiago harrotu zela, taxuak emateko erraztasun gehiago izan nuela. Puntu honetan eta beti egitura bera badu taxua ematerakoan, errekurtso gehiago izango ditudala . Argazkiak lekuko.
Labean ondo harrotu zela eta mamiak beste ogi batzuetan bezalako albeoloak (zuloak) ez zituela. Hala eta guztiz, nahiz eta irudietan konpaktoagoa ikusi oso oso samurra zegoela. Bai zegoen, janda dago eta. Hummmm!! jeje.
Esan beharra daukat froga oso oso positiboa izan zela. Hurrengo ogia aurreko ogiaren osagai berberekin egingo dudala eta uste dut diferentziak hor bai igarriko direla.
Hitz bitan esanda oso pozik nagoela, karajo!!
Hurrengo ogia, noiz izango ote da? Nork daki? Nik ez, behintzat. Je,je.
Oharra.- Pentsatzen ari naiz, eta hau ez da ohikoa je, je. Beharbada egunen baten, legami naturala, legami basatia, ama orea edo nahi duzuen izena eman, buruz idatziko dudala. Nire esperientzia noski. Nola egin nuen, nola berpiztu hilda zegoela pentsatu nuenean, nola elikatu, etab... Zer iruditzen zaizue? Erantzunak onartzen dira, e?

Musuak denontzat,
Juantxo

2 comentarios:

  1. Kaixo!!
    Hemen berriro ogi dotore hau.
    Nireak,,,momentuz bi alditan erabili dut legami naturala, eta ez doakit batere gaizki. amasatuko teknika hobetu beharrean naiz, batzuetan borroka berak irabazten dit, ez du nik esandakoa agin nahi! jaja
    honelakoa ateratzen zaidanean, bidaliko dizut argazki bat!

    ResponderEliminar
  2. Zuk ez etsi, eutsi goiari. Badaude sarean teknika batzuen bideoak, ikusi al dituzu? Ziur nago argazki hori zuk pentsatzen duzun baino lehenago bidaliko didazula.

    ResponderEliminar