2009/10/07

Maitasunaren ogia

Batzuk, beharbada, ogi hau ezagutzen duzue. Mónikak (bons focs) bere bloggean argitaratu zuelako.
Duela hiru aste ta piku, ogi afrodiakoa? izena zuen post bat jarri nuen bloggean. Iruzkinen artean bat, Mònicarena zen. Bertan, Dan Lepard-en ogi bat aipatzen zuen. Susan-ek (Wild Yeast), ogi hau afrodisiakoa dela esaten duela eta maitasunaren ogia deitzen diola.
-Probatu, izugarri gustatuko zaizu eta, jartzen zidan eta esteka bat ere.
-Zergatik ez? pentsatu nuen.
Esteka zabaldu eta... ingeleses zegoen. Mail bat bidali nion eta errezeta erderatu egin zidan. Beraz, ogia, berari esker dihoakizue .

Osagaiak:

Galirin zuria 250 gr.
Galirin integrala 250 gr.
Ardo beltza 250 gr.
Legami naturala 300 gr.
Gatza 7 gr.
Pinaziak 100 gr.
Pikupasak 200 gr.

Bezperan ardoa, pinaziak eta pikupasak esne-ontzi baten irakiten ipini. Minutu bat pasatu ondoren, baztertu eta estalita utzi gau osoan. Oheratzera zoaztenean, irabiatu.

Hurrengo egunean likidoa iragazi eta erreserbatu. Likido horri ura gehitu 260 gr. eduki arte.
Osagai guztiak nahastu, gatza ere. Laga hamar minutu, egonean. Ondoren, mahai gainera irin pixkat bota eta Dan Lepard-en teknika erabiliz, 10-15 segundu oratu. Bol bati olioa igurtzi eta orea, bertan sartu. Ordu erdi pasatu eta gero, beste 10-15 segundu oratu, berriz bol-ean sartu. Ordu erdira etara, 10-15 segundu oratu eta berriz bol-era. Oraingoan ordu betera etara, biribildu eta laga bost minutu estalita.
Obal forma eman eta lautu -ogi zapala da-.
Landare-paperari irin pixkat bota eta orea bertan ipini. Trapu bati irina bota eta orea berarekin estali. Laga ordu eta erdi harrotzen. Labea, aurretik berotzen ipini. Orea, olioz igurtzi eta taxuak eman. Labean sartu 210 gradutara lurrunarekin. Hogei minutu pasatu ondoren ura etara eta laga eginda egon arte. Guztira, 45 minutu inguru.
Hanka sartze txikia izan nuen ardoa neurtzerakoan, 250 gr. bota beharrean 150 gr. bota nizkion beraz, ur gehiago dauka.
Onaaa, redio!! Mònikak arrazoia zeukan, izugarri gustatu zaigu eta. Bera bakarrik jan genuen baina, gazta pixkatekin....buah!! Oraingoan gainera, funtzionatu du. Gustiz maiteminduta nago, jeje. Hemendik aurrera ez dago aitzakirik, maitemin bazaudete, maitaaaasunaren ogia jatea besterik ez dago.
Mónikari eskainita.
Musu bat.

7 comentarios:

  1. Ole y ole! una altra vegada.
    Petons

    ResponderEliminar
  2. Gaineko marrazkia asko gustatzen zait, azal askoko ogiak gustatzen zaizkidanez, niretzako aproposa! Bai, arrazoi duzu, ogiarekin maitemindu naiz!

    ResponderEliminar
  3. Aupa Mònika,
    Moltes gracies.
    Petons.

    Aupa Idu,
    Erreza da egiteko, bai goiko marrazki hori eta ogia bera ere. Apuntatu eta egin, merezi du. Goxoa, benetan.
    Musutxuak, guapa.

    ResponderEliminar
  4. maitasunaren ogiak maitasuna dakar mundura??? horrela ba da denok egin beharko dugu maitasunaren ogia......a zelako itxura duen!!

    ResponderEliminar
  5. Mundura maitasuna ekartzeko, halako ogi asko eta asko egin beharko ziren. Ez dakit posible izango zenik, oso zaila ikusten dut. Baina gauza bat esango dinat, norberaren mundura maitasuna ekartzeko batekin nahikoa dun. Hire bloga irakurrita eta gaizki ez banabil, pintxoekin ardotxo bat hartzea gustatzen zain, ezta? Ba, ogi honen kasuan jan egiten da eta ez dago bat ere txarra, ez horixe. Probatu eta esan, merezi du eta.
    Musu bat

    ResponderEliminar
  6. Kaixo! ba...maitasuna da behar duguna, beraz egiteari ekingo diot. esker mila!

    ResponderEliminar
  7. Aupa Anónimo,
    Egia!! hori da behar duguna, eta egia esaten badizut, funtzionatzen du ;)
    Ekin, ekin ez haiz damutuko ta.

    Besarkada bat.

    ResponderEliminar