2010/08/15

Txorizoz beteriko otartxoak.

Cabuérnigan (Cantabria) nago, oporretan. Aspalditik daukat loiba nagusia atzetik hauxe esanez: tio, txorizoz beteriko ogia noiz egin behar diguzu? Irina daukat, txorizoa ere, bainaaaa ... ez nuen ikusten momentua.
Atzo (larunbata), kriston eguraldi txarra izan genuen, 18ºtik gora ez ginen pasatu eta etxeko batzuk hotzez hiltzen zeunden. Aitzaki ederra laba martxan ipintzeko pentsatu nuen, etaaa ... aurrera!!! Karapaixoa nuen buruan bainaaa, irudi hau ere. Berari arrautza egosia ez zaio gustatzen beraz, erabakia oso erreza izan zen.
Osagaiak:
350 gr. ogia egiteko galirina.
100 gr. zekale erdi integrala.
50 gr. zekale zuria.
275 gr. ur.
225 gr. ama ore.
12 gr. gatz.
Txorizoa.
Katilu baten irinak eta gatza ondo nahasi. Ura eta ama orea gehitu, ondo nahastu. Ordu erdi inguru laga autolisia egiten. Ondoren, mahai gainera atera eta nahi duzuen teknika erabiliz, 5-10 minutuz oratu.
Olioztatutako katilu baten sartu lehenengo hartzidura (atzo, 3 ordukoa) egin dezan. Ordu betero tolesdura bat eman nion. Azkenengo tolesdura ondoren, bola forma eman, eta 15 minutu inguru egonean laga.
Bolatxoak egin (100 gramoko hamar atera zitzaizkidan), eta txorizo zatiak goitik behera sartu.
Bigarren hartzidura bi ordukoa eman nien.
Kontutan izan, bigarren hartziduran (ordubete eta hogeita hamabost minutu + hogeita bost minutu labea berotzen) eta labean orea hasi egiten dela beraz, txorizoaren beste hainbeste kanpoan laga.
Ordubete eta berrogei minutu pasa ondoren, labea 250º-tara berotzen ipini. Tenperatura hartu duenean otartxoak sartu eta 12 minututan eginda daude.
Behean ikusten duzuenari gaur, goizeko 11etan, haginkada eman diot. Ezetz asmatu nolakoa zegoen, bai bai, zegoennnn!!!


Muxu bat.

2 comentarios:

  1. Nola ez dizkizu ba eskatuko ilobak ogi hauek! Neuk ere askotan eskatzen nizkion amonari,, orain neure buruari eskatuko dizkiot!

    ResponderEliminar
  2. Aupa Idu,
    Zure buruari eskatu bakarrik ez, zure esku magiko hoiek martxan ipintzen badituzu hobe, edo ...? Merezi du eta oso errezak dira.

    Muxu bat.

    ResponderEliminar