2014/09/25

Ore ama - Ama ore.

Aupa,
Aspalditik zalantza bat neukan eta argitzeko asmoz Euskaltzaindiara idatzi nuen, edo hobeto esanda, idatzi zuen, lagun batek egin zuelako.

Galdera
Nola esan beharko genuke erdarazko "masa madre" euskaraz? "Ama orea" esango bagenu ondo arituko ginake?

JAGONETeko arduradunak emandako erantzuna
Euskaltzaindiak arautu gabeko kontua da hori, eta tradizioan ere ez dut aurkitu. Nik "ore ama" esango nuke; baina interneten nagusi da "ama(-)ore" erabilera (desegokia, nire ustez).

Hemendik aurrera ore ama jarriko dut, baina orain arte egindakoa dagoen moduan lagako dut(?).

Ondo izan.

2 comentarios:

  1. Hara!
    Kosta egingo zait ore ama esatea baina ohitura hartu beharko dut.
    Musu maisu!

    ResponderEliminar
  2. "Internet en jaguar da" horrek barregurea emin daust.......... Zuk asmatu zendun eta!!!!!

    Ore ama orduan, betikolez euskaltzaindia potroak ikutzen....

    Eskerrik asko maisu

    ResponderEliminar