Normalean eskaintzak sarreraren bukaeran jartzen ditut baina gaurkoa hasieratik doa.
Sarritan, gauza batzuk entzuten ditugu baina hor geratzen dira, gure barnean baina hor, erdi ahaztuta. Gaurko kasua ere hor zegoen, nonbait aparkatuta, ahaztuta, baina gaur zortzi korreo bat heldu zitzaidan. Bertan, bideo baten lotura zetorkidan, zabaldu eta 10:15 minutuak pasatu ondoren zeharo hunkituta nengoen.
Ez naiz gaztetxeetan asko dabilen pertsona bat, baina bai euren gauza gehienekin bat datorren pertsona. Esan bezala Kukutza izena aspaldi entzunda nuen baina hor ahaztuta ere, eta ez nekien zertan zenbiltzaten.
Eta zuek, ba al dakizue zein gauza egiten dituzten?
Ez dakizuela? ba ikusi
hau. Eta
hemen,
Kukutza Gaztetxearen proiektuen berri.
Atzo ogia labekatzen nengoela, berriz ere, Kukutza etorri zitzaidan burura. Ogia labe barruan nola hasten zela ikusi nuenean zera pentsatu nuen, nire ogiek euren proiektuak bezala, pixkanaka pixkanaka, goruntz doazela.
Eta hori da lurrera botatzea nahi dutena?

Osagaiak:
- "Los Pisones" galirin txuri ekologikoa, 425 gr.
- "Rincon del Segura" zekale integrala ekologikoa, 75 gr.
- Zekalezko ama orea (%166ko hidratazioa), 200 gr.
- Ura, 255 gr.
- Gatza, 12 gr.
- Estia, 14 gr.
- Mahaspasak, 100 gr.
- Intxaurrak, 100 gr.
Mahaspasak eta intxaurrak ezik beste osagai guztiak nahastu. Ordu erdi laga egonean. 6-8 minutu jarraian oratu nuen eta ondoren fruitu lehorrak sartu nizkion. Lehenengo hartzidura hiru ordukoa eman nion, bi tolesdura barne. Boleatu, 10 minutu inguru erlaxatzen laga, formatu, bi orduko bigarren hartzidura eta labekatu. Lehenengo ordu laurdena 250-225ºtara, eta beste 35 minutu inguru 200-180ºtara.

Gaur, mokadu bat eman diot eta asko gustatu zait. Oso goxoa!!! euren bideoa eta proiektuak bezalaxe. Egiten duten
garagardoarekin,
barazki jantokian jateko, primerakoa.
Muxu bat eta mila esker, Kukutza.