2014/09/25
Ore ama - Ama ore.
Aspalditik zalantza bat neukan eta argitzeko asmoz Euskaltzaindiara idatzi nuen, edo hobeto esanda, idatzi zuen, lagun batek egin zuelako.
Galdera
Nola esan beharko genuke erdarazko "masa madre" euskaraz? "Ama orea" esango bagenu ondo arituko ginake?
JAGONETeko arduradunak emandako erantzuna
Euskaltzaindiak arautu gabeko kontua da hori, eta tradizioan ere ez dut aurkitu. Nik "ore ama" esango nuke; baina interneten nagusi da "ama(-)ore" erabilera (desegokia, nire ustez).
Hemendik aurrera ore ama jarriko dut, baina orain arte egindakoa dagoen moduan lagako dut(?).
Ondo izan.
2014/09/11
OGIA. Ogizaleen 1go. jardunaldia Gasteizen
Ogiaren garrantzia berreskuratzea du helburu.
Mahai-inguruak, tailerrak, dastaketak, .... izango dira. Profesional, zaletu eta ikusnahiei zuzendua.
Entzun, eztabaidatu, ikasi.
Lotura (euskeraz eta erderaz) lagako dizuet eta horrela ikusiko duzue nondik nora doan jardunaldi hau.
http://www.jornadaogia.com/?lang=eu
Ondo izan.
2014/02/27
Astirik ez dutenentzat
Osagaiak:
- Rincon del Segura-ko indar pixkat (W200) duen galirin txuria, 400gr.
- Rincon del Segura-ko zekale integrala, 88gr.
- Ura, 315gr.
- Ama orea, 200gr.
- Gatza, 12gr.
- Goizeko 7:00etan ama orea elikatu (5gr. ama ore + 100gr. ur + 100gr. RdS. indar irin txuria) arratsaldeko 17:15etan prest izateko. Tenperaturaren arabera denbora gehiago edo gutxiago beharko duzue. Kasu honetan, prozesu osoa 22ºtan egindakoa da.
- Arratsaldeko 17:15etan osagaien nahasketa egin, bi tolesdura eman, olioztatutako bolean sartu eta 22ºtan ordu bete laga.
- 18:45etan tolesdura bat eman eta hozkailura sartu.
- Arratsaldeko 17:15etan hozkailutik atera eta 22ºtan ordu erdi laga.
- 17:45etan tolesdura eman eta boleatu pixkat.
- 18:00etan formatu eta irineztatutako banetoi baten sartu.
- 20:30etan labean sartu.
- 21:15etan labetik atera.
On egin, eta inauteriak gozatu.
2013/01/21
Kamut eta Aurore Florence
Ez nuen sarrera bat argitaratzeko asmorik baina pasa zen astean Cantabriako lagun batek oparitutako irinak nituela gogoratu nuen. Sarrerari izena ematen diotenak hain zuzen ere.
Zergatik? ba nire lagun horrek erein zituelako, ta ez asko gainera. Hain kantitate gutxi izanda edozein errotan ez zioten ehotuko eta errota bat behar zuenez ba neria eskaini nion. Irailean Laredon elkartu ginan eta bertan ehotu genituen. Gaurko ogia horren ondorioa duzue.
Osagaiak:
- 282 gr. Kamut irina.
- 398 gr. Aurore Florence irina.
- 200gr. *ama orea.
- 444 gr. ura.
- 13 gr. gatza.
Labea 250ºtan martxan ipini, beheko partean lurruna sortzeko ontzi bat jarriz. Tenperaturara ailegatzen denean, orea banetoitik atera, taxuak eman, labean sartu, lurruna sortu eta 40-45 minututan egina dago. Hasierako 20 minututan 250-225ºtara eduki eta azkenengo 20 minututan 200ºtara jaitsi.
2012/06/07
Ama orea (nola elikatu ogia egitera goazenean?) -Bideoak-
Orain ikusiko duzuen prozesoa, 22º inguruan, 17 ordu inguru irauten ditu.
Ez ahaztu, giro tenperatura eta irinen arabera dela. Oso oso inportantea da, ama oreari neurria hartzea. Prozesu honek zenbat irauten duen jakitzen badugu, erreza daukagu, bestela esklabizatu egingo gaitu eta ez da batere komenigarria, ulertzen?
1. saioa
Osagaiak:
12gr. ama ore
12gr. ur
12gr. gari indar irina (hipermerkatuetan)
Bideoa, hemen.
2. saioa
Momentu honetan, zenbat ama ore daukagu? 12+12+12=36gr., ezta? Hauek hurrengo elikaduraren, Osagaiak:
36gr. ama ore (potoan daudenak)
36gr. ur
36gr. gari indar irina (hipermerkatuetan)
Bideoa, hemen.
3. saioa
Momentu honetan, zenbat ama ore daukagu? 36+36+36=108gr., ezta? Hauek hurrengo elikaduraren, Osagaiak:
108gr. ama ore (potoan daudenak)
108gr. ur
108gr. gari indar irina (hipermerkatuetan)
Bideoa, hemen.
4. saioa
Momentu honetan, zenbat ama ore daukagu? 108+108+108=324gr., ezta? Kasu honetan 250gr. erabiltzera noa, sobratzen zaidana, hurrengo baterako hozkailuan sartuko nuke, ulertzen al da?
Bideoa, hemen.
Oharra.- Metodo hau erabiltzea erabakitzen baduzue, zatiketa errez bat egitea besterik ez da. Egin behar duzuenaren totala, zati 27.
Ez ahaztu, hurrengorako zati bat gorde behar dela e?
Ama orea (nola kontserbatu?)
Kontserbatzeko beste modu bat disekatzea izango litzateke. Horretarako, landare paper gainean 2-3 koilarakada ama ore zabaldu eta egun batzuetan sikatzen lagako dugu. Sikatuta dagoenean papera eskuekin estutu eta ama orea eskatetan apurtuko da, poltsa baten barruan sartuta gorde daiteke eta munduko edozein tokira bidali ere.
Edozein modutara ez du merezi kantitate haundia edukitzea.
Berpizteko (berriz martxan jartzeko), elikatzea besterik ez da egin behar. Nola?
Ama orea (nola egin?) -Bideoak-
Buff!!!, hau marka. Non sartu naiz? Merezi al du halako zerbaitetan hastea? Joe, zer da ama orea? Zer okin legamia? Indar irina, zein irin da hori? uff!!!
Ostia!! euro bat hartu, beheko okindegira joan eta egina dago, erreza da, baina ez, ez dut nahi horrela jarraitzerik, benetako ogia jatea nahi dut beraz, aurrera!!!
Nondik hasi? Nik emandako lehenengo pausotik, zer moduz?
Nola egin?
1. eguna.
Osagaiak:
20gr. zekale irin integrala (belardendetan)
20gr. gari indar irina (hipermerkatuetan)
2 koilaratxo jogurt gaingabetua
Mahaspasa batzuk. Kontutan izan zenbat botatzen dituzuen, aurrerago den denak atera behar dituzuelako. Ez dira izan behar azal disdiratsua duten hoietarikoak, azala pixkat zurituta dutenak baizik.
50gr.ur
Horrez gain pisu bat (zehatza bada, hobe), koilaratxoa, kristalezko poto bat, trapu zatia eta gomatxo bat ere beharko dituzue.
Bideoa, hemen.
Oharra.- Kontutan izan irinen arabera ur gehiago edo gutxiago zurrupatuko duela, ados? Nahastu ondoren testura ahi (papila) lodi batena izan behar duela eta giro tenperatura egokiena 20-25º artean dela, ados?
2. eguna
Osagaiak:
50gr. ur
20gr. zekale irin integrala (belardendetan)
20gr. gari indar irina (hipermerkatuetan)
Bideoa, hemen.
3. eguna
Gaurko honetan, osagaiak bikoiztu egingo ditugu, eta agian burbuilatxo batzuk ikusiko dira.
Osagaiak:
100gr. ur
40gr. zekale irin integrala (belardendetan)
40gr. gari indar irina (hipermerkatuetan)
Bideoa, hemen.
4. eguna
Gaurkoan, mahaspasak kenduko dizkiogu eta pototik daukagunaren 2/3 aterako ditugu. Aurrerantzean, irin zuriarekin elikatuko dugu horrela, ama ore zuria lortuko dugulako eta irinaren arabera ogi zuria edo integrala egin ahal izango dugulako, ulertzen? Ama orea integrala bada, ogi zuria egitea ezinezkoa baita ados?
Burbuilak, atzo baino askoz gehiago egon beharko lirateke.
Osagaiak:
100gr. ur
125gr. gari indar irina (hipermerkatuetan)
Bideoa, hemen.
5. eguna
Ama orea hasi egin da, berriz ere 2/3 aterako ditugu. Hemendik aurrera potoa markatzea komeni zaigu, puntu gorena noiz hartzen duen jakitzeko eta momentu horretan elikatzeko, nahiz eta 24 ordu ez pasatu.
Osagaiak:
Hemendik aurrera eta prozesoa amaitu arte, atzoko osagai berberak erabiliko ditugu.
Bideoa, hemen.
6. eguna
Ikusten duzuenez, burbuila geroz eta gehiago daude eta egunak pasa ahala geroz eta azkarrago hartzen du puntu gorena, ia prest dagoenaren seinale da. Prozesoa beste pare bat egunetan jarraitzea komeni da, ama orea indartsu egoteko. Ondoren, bildur barik, ogia egin dezakezue.
Osagaiak:
Esandako moduan, azken egunetako berberak.
Bideoa, hemen.
Oharra.- Ama orea behin egiten da, nireak dagoeneko 20 hilabete (2011-01-12) ditu. Hori bai, ondo zaindu beharko dugu bestelaaa .... eta horretarako ondo kontserbatu behar da, noski.
2012/05/21
Aste honetan Eibarren.
Gaurkoan ez dago errezetarik, baina bai zerbait oso oso interesgarria.
Hurrengo asteburuan Eibarren Euskal Jaia ospatzen dugu ta egitarauan elikadurarekin zer ikusia duten gaiak dituzue.
- Debemenek, slowfod mugimenduari buruzko hitzaldia eta baserritarren azoka antolatzen ditu.
Ziur azoka horretan gauza onak izango dituzuela, ta euren artean ogia, noski.
Animatu eta etorriii, buelta bat ematearren ez zarete mariatuko eta.
Ondo izaannn.
2012/05/04
Hirurak baten
Horregatik pasa zen zapatuan biak elikatu (integrala ta txuria) nituen, baina ez ogia egiteko asmoarekin, ez. Bapatean, hozkailuan legami gramo bat neukala ere gogoratu nuen, eta ziur asko nonbait zerbait irakurrita neukalako bonbilla piztu zitzaidan.
Ogia egiteko nahiko erradikala naiz eta ia beti irin ekologikoak eta ama oreak erabiltzen ditut, baina batzuetan legamia ere, beti prefermentoak prestatzeko. Beraz, gaurko ogia egiteko hirurak erabili nituen, hortik sarreraren izenburua.
- Zekalezko ama ore integrala, 15 gr.
- Ura, 140 gr.
- "RdS" zekale irin integrala, 140 gr.
- Gari ama orea, 10 gr.
- Ura, 50 gr.
- "Los Pisones" galirin txuria, 100 gr.
- "Los Pisones" galirin txuria 100 gr.
- Legami freskoa, gramo bat.
- Ura, 100 gr.
- Zekale ama ore integrala.
- Gari ama orea.
- Prefermentoa.
- "RdS" zekale irin integrala, 195 gr.
- "Los Pisones" galirin txuria 100 gr.
- Ura, 150 gr.
- Gatza, 12 gr.
Bol baten osagai guztiak nahastu. Mahaia eta eskuak olioztatu, eta oratu. Ondoren, olioztatutako bol baten sartu eta laga 25ºtan ordu eta erdi lehenengo fermentazioa egiten. Tolesdura bat eman nion baina egia esaten badizuet ez zeukan horren beharrik. Boletik atera, formatu eta moldean sartu. Bigarren fermentazioa moldearen ertzera ailegatu arte, 21ºtan ordubetekoa egin zuen. Labean, lehenengo 10 minutuak lurrunarekin eta 250-225ºtan egon zan eta beste 45 minutu 210-200ºtara.
Normalean moldeko ogiak lurrun barik egiten ditut, baina aurreko bati jarri nion eta emaitza gustatu zitzaidanez, honi ere jartzea erabaki nuen.
Hankaz gora jausteko modukua dago, go-xo-a. Ogi sendo? hauek geroz ta gehixao gustatzen zaizkit, maiteminduta naukate.
Ahal baduzue zoriontsuak izan, edo ahalegindu behintzat.
Muxu bat.
2012/03/26
Schwarzer Hamster (desberdina?)
- Zekalezko ama ore integrala, 15 gr.
- Ura, 125 gr.
- Zekale irin integrala, 125 gr.
- Galirin integrala, 70 gr.
- Legami freskoa, gramo bat.
- Ura, 70 gr.
- Ekilore, kalabaza, liho eta sesamo haziak, 160 gr. (bakoitzetik 40 gr.)
- Zekale irin integrala 110 gr.
- Ura, 270 gr.
- Gatza, 12 gr. (hurrengoan pixkat gutxiago)
- Zekale aleak, 50 gr.
- Gari aleak, 50 gr. (ez neukan espeltarik)
- Ura, 150 gr.
- Ama orea.
- Prefermentoa.
- Beratzen jarritakoa.
- Egositako aleak.
- Galirin integrala, 60 gr.
- Malta, 10 gr.
- Olo malutak, 50 gr. (ez nituen zekalekoak)
2012/03/24
Enpanada
- Tipula gorri haundi bat.
- Porru haundi bat.
- Kalabaza 275 gr.
- Shitake perretxikoak 175 gr.
- Espinakak 180 gr.
- Gatza ta olioa.
- Hoiek, edo ... zuek nahi dituzuenak.
- Los Pisones galirin txuri ekologikoa 325 gr.
- Rincon del Segura zekale txuria 100 gr.
- Ur epela 220 gr.
- Ama orea 150 gr.
- Gatza 10 gr.
- Olioa 20 gr. + zerbait gehiago azala margotzeko.
2012/03/11
Kalabaza ogia
- "Los Pisones" galirin txuri ekologikoa 375 gr. (100 gr. ama orean)
- "Rincón del Segura" galirin integrala 75 gr.
- "Rincón del Segura" zekale integrala 75 gr.
- "Rincón del Segura" zekale txuria 75 gr.
- Ura 425 gr. (100 gr. ama orean)
- Ama orea 200 gr.
- Gatza 12 gr.
- Kalabaza gurutzatua -potimarron/vif d´étampes- xerra fin eta estutan moztua, 275 gr.
- Piperbeltz beltza ehotu berria (sei ehogailu-ukitu)
2012/02/27
Borodinsky
- *Zekale ama ore integrala 380 gr.
- Zekale irin txuria 325 gr.
- Ura 240 gr.
- Eztia 25 gr.
- Malta irina 20 gr.
- Gatza 7 gr.
- Martorri ehotua 6 gr.
- Martorri haziak.
2012/02/05
Pistola, Sopako.
- Los Pisones galirin txuri ekologikoa, 150 gr.
- Rincon del Segurako galirin txuri ekologikoa, 50 gr.
- Ura, 120 gr.
- Legami freskoa, 2 gr. (duela 5 hilabete iraungitua, jeje.)
- Gatza, 5 gr.
2012/01/31
Panettone, 2. ekitaldia.
2012/01/18
Panettone.
- Ama orea 50 gr.
- Indar irina, 100 gr.
- Ur epela (30º inguruan), 50 gr.
- Ama orea 100 gr.
- Indar irina 100 gr.
- Ur epela (30º inguruan), 50 gr.
- Ama orea 50 gr.
- Indar irina, 100 gr.
- Ur epela (30º inguruan), 50 gr.
- Ama orea, 56 gr.
- Indar irina, 113 gr.
- Ur epela (30º inguruan), 56 gr.
- Indar irina, 625 gr.
- Ur epela (30º inguruan), 200 gr.
- Esne epela (30º inguruan), 50 gr.
- 4 arrautza "M".
- Ama orea, 225 gr.
- Azukrea, 130 gr.
- Gurina zatituta eta giro-tenperaturan bigundua, 140 gr.
- Lehenengo oraketaren, orea.
- Indar irina, 325 gr.
- Esne epela (30º inguruan), 80 gr.
- Gatza, 10 gr.
- Eztia, 10 gr.
- 2 arrautza "M".
- Banilla zorro baten haziak.
- Azukrea, 50 gr.
- Gurina zatituta eta giro-tenperaturan bigundua, 140 gr.
- "Sultana" mahaspasa, 250 gr.
- Laranja azal konfitatua, 250 gr.
- *esnea dena batera bota nion, eta ondo integratzea asko kostatu zitzaidan, asko. Momentu horretan, oreak izugarri "sufritu" zuen.
- ** "bi atzamar faltatzen zaizkionerarte", ez zan ailegatu eta nire ustez inoiz ez zan ailegatuko. Beharbada, honetan, lehengo hankasartzeak zer ikusia izan zuen.
2012/01/16
Bonpain (%100) arabarra.
- Arabako Bonpain irin ekologikoa, 600 gr. (100 gr. ama orean)
- Ura, 445 gr. (100 gr. ama orean)
- Gatza, 12 gr.
2012/01/06
Errege erroskoa (prefermentoarekin)
- Harimsa markako indar irina 90 gr.
- Legami freskoa 2 gr.
- Esne erdigaingabetua 55 gr.
- Esne erdigaingabetua 65 gr.
- Limoi eta laranja azal zatiak.
- Kanela-zotza zatitxo bat.
- Azahar 15 gr.
- Ron 25 gr.
- Harimsa markako indar irina 260 gr.
- Legami freskoa 8 gr.
- Prefermentoa
- 2 arrautz "M"
- Azukrea 75 gr. beteta zihoalako, bestela 100 gr.
- Infusioa 50 gr.
- Laranja eta limoi azal birrindua
- Gurina 70 gr.
- Gatz pittin bat.
- Arrautza bat orea margotzeko.
- Fruta antzigartuak.
- Almendrak ...
- ... edo, nahi dan guztia.
- Bol baten irina ipini.
- Legami freskoa gehitu eta irinaren laguntzaz desegin.
- Esnea bota eta pixka bat oratu.
- Lapiko txiki baten esnea, kanela-zotza eta zitrikoen azalak irakiten ipini, baztertu.
- Epeltzen denean ron eta azahar gehitu eta gorde.
- Bol baten irina, legamia, prefermentoa, arrautzak, zitrikoen azal birrinduak eta infusioa (50 gr.) ipini eta ondo nahastu.
- Ondoren azukrea gehitu eta oratu pixkat dena ondo integratu arte.
- Gurina eta gatza gehitu eta frantses teknika erabiliz ondo oratu (ordu erdi inguru).
- Atzamarrak ondo irineztatu, eta orearen erdi erdian eta goitik behera bi atzamar sartu.
- Atzamarrak biratuz zuloa geroz eta handiagoa egin.
- Ahal denean esku osoa sartu, orea airean jaso eta bi eskuekin bueltak emanez nahi den neurriraino zabaldu.
- Labeko paperaren gainean ipini eta arrautzarekin margotu.
2011/09/26
Ama ore desberdina II (Juan Luis-entzat)
2011/07/22
Ama ore desberdina.
Osagaiak guztira:
- "Los Pisones" irin txuri ekologikoa, 345 gr.
- Semola irina, 255 gr.
- Ura, 400 gr.
- Gatza, 13 gr.
- Legami freskoa, 2 gr.
Prozesuak ordu batzuk (dexente) behar ditu. Nik horrela egin nuen.
Bezperan bol baten, irin txuritik 200 gr. jarri nituen, ura beste hain beste, eta legamia. Nahastu, estali, eta 25-26ºtan bost ordu laga nuen bikoiztu arte. Ondoren, hozkailuan sartu eta hamabi ordu izan nuen. Ordu hoiek pasatu ondoren, hozkailutik atera, eta ordu eta erdi inguru giro-tenperaturan euki nuen.
Beste bol baten geratzen zitzaidana nahastu nuen, hau da, irin txuria 145 gr., semola irina 255 gr., ura 200 gr. eta gatza. Nahasketa horri, bezperan egindakoa gehitu nion. Mahai gainera atera eta 10 minutu inguru oratu nuen, beti atsedenaldiak emanez. Olioztatutako bol baten sartu eta 2 orduko hartzidura eman nion, atera, tolesdura antzeko bi edo hiru eman ondoren formatu eta banetoira sartu nuen. Beste ordubete eta erdiko hartzidura egin ondoren, aurrez berotutako (260º) labean sartu eta 50 minututan eginda zegoen. Lehenengo ordu laurdena 250-225º artean eta amaitu arte 225-190ºtara.
