2010/01/21

Alternatibak

Aupa, hemen duzue hauen sarrera. Estualdi batetik ateratzeko ogiak dituzue. Edozeinek egiteko modukoak, errezak eta gozoak. On egin.



Muxu bat.

2010/01/04

Errege-erroskoa

Pare bat froga egin ondoren, azkenean lortu nuen erroskoa ama orearekin egitea.
Hemen emaitza.






Eta errezeta, hemen.


Muxu bat.

2010/01/01

Blog berri on!!! Irinak eta Urunak

Bueno oraingo honetan albiste berri batekin natorkizue. Niretzat izugarri ona den albistea, zuontzat ere horrela izatea espero dut.

Ogiaren istorioan hasi nintzenean, duela hamabost hilabete, ia ez nekien zer zan blog bat. Existitzen zirela banekien bai.
Halako blogak daude, informazio pila dute, gai guztien inguruan daude eta abarrekoak entzuten nituen baina...

Nire etxean ogia egiten hastea erabaki nuenean, ogiaren inguruan informazio bila hasi nintzen blog batzuetan sartzen. Euren artean ¿Te quedas a cenar? eta MTM (Madrid Tiene Miga). Hasiera baten irakurtzera sartzen nintzen, ehun mila galdera nituen egiteko baina, ez nintzan ausartzen. Beldurra kendu eta iruzkinak sartzen hasi nintzen. Erantzuten ninduten eta poz-pozik nengoen. MTM-koek blogean idazteko gonbidapena luzatu zidaten eta ... zergatik ez? esan nion nire buruari.
Gutxira, nire bloga sortu nuen, orduan ez nekien baina, niretzat egun horretan hasi zen gaurko istorio hau, Irinak Eta Urunak izena duen istorio hau.
MTM-ri kriston inbidia izan diot ezagutu nuenetik. Halako talde bat, ogiaren inguruan elkarturik. Halako zerbait Euskal Herrian lortuko bagenuuu. Bufff!!!!, ezinezkoa da.
Ezinezkoa? Baaa, ez.

Bapatean, ni Olaiaren blogean sartzen hasi nintzan. Idu, ordurako sartzen zen. Teba nire blogean, gutxira Intxaurtsu bat ere azaldu zen. Iruneee, eta hori zein da? Aaa bai, Busturiako ikastaroan egon zena. Maddi, ama orea egiteko arazoak zituela eta galdezka hasi zena.
Norbaitek beste bi ezagutzen zituela etaaa, eurei gonbidapena luzatzen badiet zer iruditzen zaizue?
Ohiana eta Marilu deitzen dira. Beranduago Mònicari ere esan genion
Konturatu orduko hamar ginen. Lehen aipatutako bederatziak eta neu, Juantxo.
Donostiko bi, Berangoko bat Bilbon bizi dena, Zarautztar beste bat, Erromokoa, Azkoitiarra, Barakaldokoa, Portugaletekoa baina Zugarramurdin bizi dena, bederatzigarrena Gasteizkoa? kasu honetan ez nago ziur eta ni neu Eibartarra.
Edarra kuadrilia. Zin dagizuet dotorea dela.
Dagoeneko zortzi ezagutzen ditut, bi falta zaizkit. Ezagutzen ditudanak, mundialak. Beste biak? seguru nago mundialak direla ere.
Beraz, blog kolektibo bat martxan jartzeko zer faltatzen zitzaigun? Gogoa, eta hori soberan daukagu. Baaa, aurrera!!!

Eta eguna heldu zaigu. Gaur, urte berriarekin batera, gure proiektu honi hasiera ematen diogu. Irinak eta Urunak du izena. Bi gauza lotzen gaituzte, Ogia eta Euskera.
Horregatik, bloga Euskeraz argitaratzearena, proposamena egin zenean hutsunea ikusten zelako. Gutariko batek esaten duen moduan Euskal Herrian gastronomia duen garrantzia ikusita eta kontutan izanda nolako sukaldaritza dagoen, zergatik daukagu hutsune hau? Nik ez dakit. Baaa, gu pausu hori ematea erabaki dugu eta aurrera goaz. Niretzat, pausu hau oso inportantea da, eta dakidalako talde honek duen potentziala, ziur nago ondo aterako zaigula.
Denon eskuetan dago, gure eskuetan eta zuon eskuetan ere.

Blog berriaren aurkezpeneko bertsoak esaten duen moduan zerbait behar baduzue hartu, denon mezederako izango da eta.
Blog berri on. Gaurtik aurrera Irinak eta Urunak zuon/denon bloga izatea espero dut. Disfrutatu.

PD. Momentuz ez dakit zer egingo dudan nire blogarekin baina, ez da desagertuko. Ikusiko dut. Hemendik aurrera nik egindako ogi guztiak blog berrian (Irinak eta Urunak) argitaratuko ditut, eta jarraituko dut ogi berberak MTM-n erderaz argitaratzen.

Muxu haundi bat denontzat.