2012/02/27

Borodinsky

Ogi errusiarra. Erreza, oso erreza. Dena zekalea denez ez dago oratu beharrik, osagaiak nahastu ta moldera. Hori baino errezagorik, zer? Denbora bat pasa ondoren paketea zabaldu, probatu ta ... geroz ta argiago daukat zekaleak maiteminduta naukala.
Foro del pan-en dagoen errezeta baten oinarritu naiz. Aldaketa batzuk egin dizkiot nire moldea 25 zentimetrokoa delako.
Osagaiak:
  • *Zekale ama ore integrala 380 gr.
  • Zekale irin txuria 325 gr.
  • Ura 240 gr.
  • Eztia 25 gr.
  • Malta irina 20 gr.
  • Gatza 7 gr.
  • Martorri ehotua 6 gr.
  • Martorri haziak.
*Ama orea bi bider elikatu nuen.
Lehenengoan, 42gr. (ama ore) + 42gr. (ur) + 42gr. (zekale integrala)= 126 gr. ama ore.
Bigarrenean, 126 gr. (ama ore) + 169 gr. (ur) + 85 gr. (zekale integrala) = 380 gr. ama ore.

Bol baten osagai guztiak ipini martorri haziak ezik, eta ondo nahastu. Moldea olioztatu eta martorri haziak bertan ipini. Orea barrura sartu, estali eta fermentatzen utzi. Kasu honetan, 25ºtan, hiru ordu egon zan.
Momentu horretan labea martxan ipini, eta 240ºra heltzen denean moldea sartu. Hamar minutu pasa ondoren, tenperatura 200ºra jaitsi ta 50 minututan egina dago. Atera eta parrilla baten gainean laga hotzitu arte. Ondoren estali, eta ahal baduzue 48 ordu izan horrela. Nik, 36 ordu aguantatu ditut bakarrik.
I-zu-ga-rri-a, ez daukat beste hitzik.
Ogi honen buruz zerbait gehiago jakitea nahi izanez gero, begiratu hemen.

On egin!!!

Muxu bana.

2012/02/05

Pistola, Sopako.

Ogi honi Eibarren betidanik Pistola deitu izan diogu, baina orokorrean Euskal Herrian Sopako deitzen zaio. Fama haundia duten errezetetan erabiltzen delako gure etxean eta Euskal Herri osoan asko kontsumitu den ogia. Arrain zopan, berakatz zopan, zurrukutun-ean, ....
Sarritan, Eibarko Gure Leku tabernan afaltzen dugu, ta ondo afaldu gainera. Negu partean batez ere berakatz zopa izaten dute eta asko gustatzen zaidanez eskatu egiten dut, bueno, egia esanda, ez daukat eskatu beharrik ere ez ;)
Egun hauetan daukagun eguraldiak erdi lotuta nauka etxean, eta pistola etorri zait burura. Garai baten ogi soberakinekin etxean prestatzen nuen, baina gaur egun ogi pittin bat ere ez zaigunez sobratzen, ba aspaldi prestatu barik neukan, baina gaurko gure afaria berakazopa izango da, bai horixe!!!
Osagaiak:
  • Los Pisones galirin txuri ekologikoa, 150 gr.
  • Rincon del Segurako galirin txuri ekologikoa, 50 gr.
  • Ura, 120 gr.
  • Legami freskoa, 2 gr. (duela 5 hilabete iraungitua, jeje.)
  • Gatza, 5 gr.
Bezperan 100 gr. irin, 100 gr. ur eta legami gramu batekin prefermento bat prestatu nuen. Goizean bol baten osagaien errestoak ipini eta prefermentoa zatituta gehitu. Oratu, olioztatutako bol baten sartu eta estali. Lehenengo hartzidura 21ºtan ordu eta erdikoa egin du.
Bol-etik atera, gasgabetu eta boleatu. Hamar minutuko atsedenaldia eman eta formatu. Ondoren, ore erdian, goitik behera eta alde batetik bestera taxu bat eman eta zabaldu. Bigarren hartzidura, lehenengoaren berdina egin du. Labea 240ºtara heltzen denean sartu, lurruna sortu, 200ºtara jaitsi eta 37/40 minututan egina dago. Kolore ilunagoa nahi izanez gero, grill-a piztu eta nahi dugun tonua hartu duenean atera.
On eginnn.

Muxu bat.