2012/03/26

Schwarzer Hamster (desberdina?)

Kalabaza ogia egin behar nuela pentsatu nuenean Alemaniako blogetatik bueltak ematen ibili nintzan eta euretariko baten hau ikusi nuen. Han egon nintzan, behiak trenari begira egoten diren moduan, eta zera esan nion nire buruari; hurrengoa hauxe, eta hemen dakarkizuet.
Hainbat gauza atentzioa deitu ninduten. Prozesuan, inoiz egindako gauza batzuk azaltzen ziran. Irakurrita nituelako ez ziran ezezagunak, baina inoiz praktikan jarrita eta momentua zan. Bestalde ere, ez dut ulertzen zergatik erabiltzen duten hainbeste legamia, eta prisa ez nuenez, gramu ziztrin batekin prefermento bat prestatzea erabaki nuen.

Ama orea aktibatzeko:
  • Zekalezko ama ore integrala, 15 gr.
  • Ura, 125 gr.
  • Zekale irin integrala, 125 gr.
Dena ondo nahastu nuen eta 26ºtan 17 ordu egon zan.

Prefermentoa:
  • Galirin integrala, 70 gr.
  • Legami freskoa, gramo bat.
  • Ura, 70 gr.
Dena ondo nahastu, ordubete giro-tenperaturan laga, eta ondoren hozkailuan sartu (azmakizun dotoria). Tenperatura hartzeko, erabili baino pare bat ordu lehenago ateratzea komeni da. Guztira, hamalau ordu egon zan.

Beratzen jarri:
  • Ekilore, kalabaza, liho eta sesamo haziak, 160 gr. (bakoitzetik 40 gr.)
  • Zekale irin integrala 110 gr.
  • Ura, 270 gr.
  • Gatza, 12 gr. (hurrengoan pixkat gutxiago)
Dena ondo nahastu, eta giro-tenperaturan bost ordu izan nuen.

Aleak egosi:
  • Zekale aleak, 50 gr.
  • Gari aleak, 50 gr. (ez neukan espeltarik)
  • Ura, 150 gr.
Dena ontzi baten ipini eta egosi ur guztia lurrundu arte, kasu honetan 45 minutu inguru.

Orea:
  • Ama orea.
  • Prefermentoa.
  • Beratzen jarritakoa.
  • Egositako aleak.
  • Galirin integrala, 60 gr.
  • Malta, 10 gr.
  • Olo malutak, 50 gr. (ez nituen zekalekoak)
Bol baten dena ondo nahastu, eta ordu erditxo bat laga lasai egoten. Moldea olioztatu, kasuan 25 x 11 x 8 zentimetrokoa. Ondoren, beste pare bat minutuko astindua eman, moldean sartu, azala buzti, pipitak itsatsi eta estali. 22ºtan 3 orduko fermentazioa egin zuen. Labea piztu eta 250ºtara heltzen denean moldea sartu eta lurruna sortu. Hamar minutura ura atera, tenperatura 180ºtara jaitsi eta beste 50 minututan egina izango duzue.
Prozesu desberdinak daramatzalako atentzioa deitu zidan. Egia esaten badizuet, hiru urtetan eginiko ogiengandik, duda barik hau da desberdinena. Ez naiz ñabardurak eta halako gauzak harrapatzen dituen hoietariko bat, beraz, ez dizuet esango honen edo beste horren tokea duela, ez. Ogi hau nola dagoen esplikatzeko, momentu honetan bururatzen zaidan berba bakarra hauxe da; i-tze-laaaa!!! Ulertu nauzue?

Onak izan, ... ahal baduzue behintzat.

Muxutxuak.




2012/03/24

Enpanada

Egia esaten badizuet ez naiz enpanada zalea, ez. Asko probatu izan ditut, Galiziara joaten naizen bakoitzean jaten ditut bai, baina ... ño, ezin!! Pasa zen astean, Madrid tiene miga-n dabilen Carmenek bat egin zuen ta atentzioa deitu zidan. Zergatik? ba betegarria barazkiekin eginda zegoelako eta horrela eginda, nire ustez, hozkailuak eskertu egingo zuelako.
Betegarria bezperan prestatu nuen hurrengo egunean hotza nahi nuelako.

Betegarriaren osagaiak:
  • Tipula gorri haundi bat.
  • Porru haundi bat.
  • Kalabaza 275 gr.
  • Shitake perretxikoak 175 gr.
  • Espinakak 180 gr.
  • Gatza ta olioa.
  • Hoiek, edo ... zuek nahi dituzuenak.
Osagaiak txikitu, zueztitu pixkat eta erreserbatu. Beste 50 minutu inguru labe barruan egongo direnez, ez daukazue asko sukaldatu beharrik.
Orea egiteko osagaiak:
  • Los Pisones galirin txuri ekologikoa 325 gr.
  • Rincon del Segura zekale txuria 100 gr.
  • Ur epela 220 gr.
  • Ama orea 150 gr.
  • Gatza 10 gr.
  • Olioa 20 gr. + zerbait gehiago azala margotzeko.
Osagai guztiak bol baten ondo nahastu. Mahai gainera atera eta oratu ore leun eta homogeneoa lortu arte. Bol-ean sartu, estali eta ordubeteko hartzidura eman. Atera, bi zatitan moztu -bata bestea baino handiagoa- eta atsedena hartzen utzi. Labeko erretilu bat olioztatu ta irineztatu.
Arrabolaren laguntzaz, zati bat ondo luzatu eta erretiluan ipini. Betegarria sartu ta ondo zabaldu. Bigarren zatia ere ondo luzatu eta gainetik ipini. Errasketa batekin enpanadaren buelta osoa txukundu eta ondo seilatu. Sobratutako zatiekin apaindu eta olioarekin margotu.
Labea 180ºtara ipini, sartu eta 55 minututan eginda. Kolorea lehenago hartzen badu, ba lehenago atera. Margotu berriz ere olioarekin.
Hemen barruko argazki bat. Polita ezta? Laster errepikatuko dudala uste dut.
On egin!!!

Muxu bana.


2012/03/11

Kalabaza ogia

Sarrera hau Doniene berri baserriko Mirian eta Nereari eskeintzea nahiko nieke. Eurek dira barazkia ekartzen digutenak eta ogi honek duen kalabaza eurena da.
Kontsumo kooperatiba bateko partaidea izanda eta laneko kide batzuk baserritarrak badira, ba azkenean normalena hozkailua barazkiz beteta eukitzea izaten da. Otarran denetik izaten dugu, dena goxoa, eta zerbait arraro samarra badago errezetak ta dena ematen dizkigute :)
Horraino ondo, baina jakina!!, norbait ez dakit zenbat kiloko kalabaza batekin badatorkizuuuu, zer egin? Ba ogi bat edo gehiago, noski!!!
Alemaniako blogetatik buelta bat eman eta honek atentzioa deitu zidan. Moldaketa txiki batzuk egin, ta aurrera!!

Osagaiak:
  • "Los Pisones" galirin txuri ekologikoa 375 gr. (100 gr. ama orean)
  • "Rincón del Segura" galirin integrala 75 gr.
  • "Rincón del Segura" zekale integrala 75 gr.
  • "Rincón del Segura" zekale txuria 75 gr.
  • Ura 425 gr. (100 gr. ama orean)
  • Ama orea 200 gr.
  • Gatza 12 gr.
  • Kalabaza gurutzatua -potimarron/vif d´étampes- xerra fin eta estutan moztua, 275 gr.
  • Piperbeltz beltza ehotu berria (sei ehogailu-ukitu)
Kalabaza eta gatza ezik, beste osagai guztiak katilu baten ipini, ondo nahasi, estali eta 45 minutu laga. Gatza gehitu, mahai gainera atera ta 5 minutu inguru oratu. Oso oso itsaskorra denez, olioaren laguntza ez zaizue batere gaizki etorriko. Pixkanaka pixkanaka kalabaza gehitzen joan dena ondo integratu arte. Katilua olioztatu, orea bertan sartu eta estali. Lehenengo hartzidura 21ºtan hiru ordu eta erdikoa eman nion, denbora horretan lau tolesdura emanez.
Katilutik atera, kirtena egiteko 50 gramoko zati bat kendu eta boleatu. Hamar minutu pasa ondoren, zati biei forma eman eta *hozkailuan gorde. Haundia banetoi baten barruan eta txikia tuper txiki baten.
*Etxean nengoen, baina ore biguna zenez bigarren hartzidura hozkailuan ematea erabaki nuen. Zergatik? ba ogiari kalabaza edo antzeko forma ematea nahi nuelako. Hain biguna egonda, mozketak ematerakoan zabaldu egingo zan eta forma galdu egingo zuen. Hozkailuan hotzarekin orea tentetu egingo zela pentsatu nuen, eta asmatu nuela esan dezaket.
Lau ordu pasa ondoren hasita zegoela ikusi nuen, hatzamarrarekin ikutu eta tente zegoenez labea martxan jarri nuen. 250ºtara ailegatu zenean, orea eta kirtena hozkailutik atera nituen.
Oreari mozketak eman, kirtena ondo pegatu eta barrura, baaaina ... istripu txiki bat izan nuen. Labean sartzerakoan kirtenak goikaldean jo zuen eta jausi egin zan, mekatxisss!!!!!!!
Lurruna sortu, hamar minutu pasa ondoren ura atera, tenperatura 200ºtara jaitsi eta 50-55 minututan eginda.
Gaur goizean moztu dut eta hor mamiaren argazkia. Hezea dago eta kriston zaporea du, oso ona.
Hurrengoa, honen antzekoa egingo dut.

On egin!!!
Muxu bana.