2011/09/26
Ama ore desberdina II (Juan Luis-entzat)
2011/07/22
Ama ore desberdina.
Osagaiak guztira:
- "Los Pisones" irin txuri ekologikoa, 345 gr.
- Semola irina, 255 gr.
- Ura, 400 gr.
- Gatza, 13 gr.
- Legami freskoa, 2 gr.
Prozesuak ordu batzuk (dexente) behar ditu. Nik horrela egin nuen.
Bezperan bol baten, irin txuritik 200 gr. jarri nituen, ura beste hain beste, eta legamia. Nahastu, estali, eta 25-26ºtan bost ordu laga nuen bikoiztu arte. Ondoren, hozkailuan sartu eta hamabi ordu izan nuen. Ordu hoiek pasatu ondoren, hozkailutik atera, eta ordu eta erdi inguru giro-tenperaturan euki nuen.
Beste bol baten geratzen zitzaidana nahastu nuen, hau da, irin txuria 145 gr., semola irina 255 gr., ura 200 gr. eta gatza. Nahasketa horri, bezperan egindakoa gehitu nion. Mahai gainera atera eta 10 minutu inguru oratu nuen, beti atsedenaldiak emanez. Olioztatutako bol baten sartu eta 2 orduko hartzidura eman nion, atera, tolesdura antzeko bi edo hiru eman ondoren formatu eta banetoira sartu nuen. Beste ordubete eta erdiko hartzidura egin ondoren, aurrez berotutako (260º) labean sartu eta 50 minututan eginda zegoen. Lehenengo ordu laurdena 250-225º artean eta amaitu arte 225-190ºtara.
2011/07/19
Kukutza
- "Los Pisones" galirin txuri ekologikoa, 425 gr.
- "Rincon del Segura" zekale integrala ekologikoa, 75 gr.
- Zekalezko ama orea (%166ko hidratazioa), 200 gr.
- Ura, 255 gr.
- Gatza, 12 gr.
- Estia, 14 gr.
- Mahaspasak, 100 gr.
- Intxaurrak, 100 gr.
2011/06/23
Eibarko (okin?) kuadrila batek egindakoak.




2011/06/08
Zahiarentzat irtenbide bat.
- 100 gr. galirin integrala.
- 100 gr. zekale integrala.
- 100 gr. zekale txuria.
- 100 gr. ama ore integrala.
- 150 gr. ur.
- 6 gr. gatz.
- 5 gr. txarpoil (alcaravea)
- Zahia
2011/06/06
bigarrena ...
Amaiaren bigarrena.
Osagaien neurriak, okinaren portzentaia aplikatuz. Kiloko orea.
Frantses teknika erabiliz oratua. Hiru tolesdura (bideoa). Lehenengo hartzidura (21º), hiru ordukoa. Bigarren hartzidura (7 ordu inguru) hozkailuan egin zuen. Labekatu; hasierako minutuak (25 inguru) 270-225ºtara gutxi gorabehera. Azkenengo minutuak (15 inguru) 225-185ºtara gutxi gorabehera.
Hitz batez, ogi tailerretan bezala eginikoa, berdin berdin.
Osagaiak:
- 256 gr. irin txuri ekologikoa (Los Pisones).
- 250 gr. irin txuri ekologikoa (Rincon del Segura).
- 214 gr. ama ore txuria (%100)
- 280 gr. ur.
- 13 gr. gatz.
Frantses teknikarekin, hasiera baten, zailtazunak izan zituen. Bueno, zailtazunak baino gehiago prisa larregi. Atsedenaldietan, aholko batzuk eman, eta azkenean nahiko ondo menperatu zuen.
Beste pausu guztiak nahiko errez egin zituen, forma eman barne.
Igandean egin, astelehenean dastatu eta mundiala dago. Azido puntu goxoa du, oso goxoa.
Muxu bat.
2011/05/15
Amaiaren lehenengoa ...
- Amaia, mahai gainean dagoen ama orea elikatu mesedez. Ura bota, nahastu. Irina bota ... eta blablabla.
- Amaia, hozkailuan dagoen orea atera, labea martxan ipini eta hainbat gradutara heltzen denean orea sartu. Egon egon, baina lehenago taxua eman mesedez. Horrela ematen zaio ... eta blablabla.
- 200 gr. irin txuri ekologikoa (Los Pisones).
- 100 gr. irin integral ekologikoa (Rincon del Segura).
- 75 gr. zekalezko irin txuria (RdS).
- 75 gr. jorasan irina.
- 75 gr. artobeltza.
- 10 gr. malta irina.
- 210 gr. zekalezko ama ore integrala.
- 275 gr. ur.
- 25 gr. ekilore-olioa.
- 30 gr. olo malutak.
- 15 gr. liho haziak.
- 15 gr. olo haziak.
- 15 gr. garagar haziak.
- 5 gr. txarpoil (alcaravea).
- 13 gr. gatz.
- Lehenengo hartzidura bi ordukoa izan beharrean, hirukoa izan du, giro-tenperatura baxuagoa zegoelako.
- Bigarren hartzidura, zazpi ordukoa, hozkailuan egin du. Orea nahiko hotza zegoenez, labean 200ºtara ia hirurogeita hamar minutukoa izan du.
2011/04/27
Suediako arrantzalen ogia
- 240 gr. ura irakiten
- 50 gr. zekale irin txuria
- Cardamomo hiru lekaren hazi ehotuak.
- Anis berdearen haziak, koilaratxokada bat.
- Laranja baten birrindura.
- 200 gr. zekalezko ama orea.
- 140 gr. ezti.
- 50 gr. ur 20ºtara.
- 290 gr. bezperan beratzen jarritakoa.
- 300 gr. zekale irin txuria.
- Itsas gatz fina, koilaratxokada bat.
2011/04/06
Okinaren portzentaia
- Gaztelako ogia; %50-55
- Barrak eta ogi basikoa; %60-65
- Ogi errustikoa (baserrikoa); %65-68
- Ciabatta, focaccia, pain a l´ancienne,.... %70 gora
- 1000:1, 63= 613gr. irina (%100) eta orearen neurrira ailegatzeko beste guztia ura izango da, beraz,
- 1000-613= 387gr. ura (%63)
- 613x35:100= 214gr. ama ore, guztira.
- 214:2= 107gr. irina eta beste hainbeste ura.
- Irina, 506gr.
- Ura, 280gr.
- Gatza, 13gr.
- Ama orea, 214gr.
- Irina, 613gr.
- Ura, 387gr.
- Gatza, 13gr.
- Legami freskoa 12gr. Legami sikua bada, beti freskoaren herena, kasuan, 4gr.
- 387:613= 0,63. Hor, uraren portzentaia.