2009/07/12

Asteburu, langilea.

Bi aste pasatu ondoren, berriz ere, zuekin nago. Rincon del Segura-ra irina eskatuta neukan eta jaso bezain pronto lanean hasi nintzen. Duela hilabete eta erdi Ibanen blogean ogi hau ikusi nuen eta hamar egun dira Olaiaren blogean beste hau ikusi nuela. Bi post hoiek kontutan izanda eta Euskal Herrian taloa txorizoz betea hain tipikoa denez, ogi hau egitea bururatu zitzaidan.
Osagaiak:
Galirin zuria 300 gr.
Arto irin integrala 200 gr.
Ura 270 gr.
Legami naturala 200 gr.
Gatza 12 gr.

Ore bat egin nuen. Irinak eta azukrea nahastu, ura eta legamia gehitu, dena nahasi, laga ordu erdi atsedena hartzen, gatza bota eta 10 minutuz oratu. Bol batera sartu eta estali. Hurrengo hiru ordutan 3 tolesdura egin nizkion eta hozkailura sartu nuen (berandu zan). Hurrengo egunean atera eta ordu bete laga giro-tenperatura hartu zezan. Ondoren erditik moztu nuen. Bati, forma eman eta bannetonean sartu. Beste erdia hirutan moztu nuen, txorizo zatiak sartu, forma eman eta labeko erretiluan estalita laga. Pare bat ordu pasatu eta gero, labea berotzen ipini, taxuak eman eta laurak bertara sartu nituen. Lehenengo 20 minutuak, lurrunarekin, 225 gradutara eduki nituen, hurrengo 10 minutuak 200 gradutan eta 180 gradutan azkenengo hamarrak.
Hor dituzue laurak.
Hemen barrutik.
Oso onak zeunden, arrakasta haundia eduki zuten. Pentsatzen nuen arto zapore gehiago edukiko zutela baina....ño!! Hurrengoan arto irin gehiago botako diot. Lehenengo aldia zen erabiltzen nuela eta gehiago botatzen ez nintzen ausartu. Oso hareatsua da, ez du ondo batzen, horregatik dauka galirina.

Denbora nuen eta labea beroa zegoenez, behin Olaiaren blogean muffin hauek ikusi eta egitea pentsatu nuen eta horra hor emaitza. Bere blogean azaltzen diren osagai (nik laktosadun esnea erabili nuen) berberekin egin nituen. Joer!! benetan mundialak, Olaia.

Eta labea oraindik beroa jarraitzen zuenez ba, cooki hauek ere, jeje. Beste blog batetik atera nituen baina ez dut gogoratzen izena (barkatu).
Osagaiak:
Galirin zuria 150 gr.
Txokolate iluna 100 gr. (zati txikitan moztuta, txikiak baina ikusteko modukoak)
Azukre-hautsa 80 gr.
Gurina 80 gr.
Legami kimikoa koilaratxokada bat
Arrautz baten gorringoa
Gatz pixka bat
Gorringoa azukrearekin irabiatu nahastea zuritu arte. Gurina, irina, legamia eta gatza gehitu, dena ondo nahastu (solte samar geratzen da) eta amaitzeko txokolatea bota. Ordu bete edo gehiago, hozkailura sartu. Labea, 170 gradutara berotzen ipini. Hozkailutik atera, bolak egin, zapaldu (6 zm. diametroa eta zm. bat lodieran) eta erretiluan jarri paper edo silikona gainean. 15 minutu ingurutan eginda daude. Hauek ere, mundialak!!.
PD.- Cookie hauek, bocadosdulcesysalados.blogspot.com blogetik atera nituen.

9 comentarios:

  1. Holaaaaa. Estas molt treballador, PA, MADALENES I GALETES...Un peto.
    Holaaaaa. Estas muy trabajador, pan, magdalenas y galletas. Un beso
    Rosa M

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Juantxo!

    Ze itxura duen guztiak!!! Asteburu osoa jan da jan ibiliko zineten, ez? jejeje

    Gailetek oso itxura ona dute! Agian prestatuko ditut hauetako egunen batean...

    Ondo segi!
    Olaia
    http://olaiaren-sukaldea.blogspot.com

    ResponderEliminar
  3. Aupa Rosa Mª!
    Me alegra mogollón que te des una vuelta por aquí y mas todavía que lo hagas en catalán. Moltes gracies. Bueno, lo de trabajador ejem, ejem. No es para tanto, cuestión de organizarse.
    Petons

    Aupa Olaia!
    Jan da jan, egia da. Irakurri ere, irakurri nuen,e? Egin gailetak, oso errezak dira eta de pu.. madre daude.
    Musu bat

    ResponderEliminar
  4. Ondo probestu duzu asteburua Juantxo! Hau da hirukotea aurkeztu duzuna. "Ogitalo"-en ideia oso oso ona iruditu zait,, textura aldetik, beste ogi baten antzera geratzen da? edo taloaren antz apurren bat du? Eneeeeeeee, hortzak luzatu zaizkit!! Ainssss, ea sukaldean denbora pixkat hartzeko beta dudan, aspaldian ezinean nabil eta.

    ResponderEliminar
  5. Aupa Idu!
    Dena mundiala zegoen, ustekabe baiezkoa cookiekin hartu nuen. Onaaaaak, redio!! "Ogitalo"-a textura aldetik besteen antzekoa geratzen da. Ez dauka taloekin zer ikusirik baina, oso oso ona zegoen. Hurrengoan arto irin gehiago botako diot ia talo antz gehiago hartzen duen. Orea egiten hasi nintzenean eta pare bat minutu pasatu arte, arraro samar egin zitzaidan, harea zela ematen zuen. Probatu, merezi du egitea eta.
    Musu bat.

    ResponderEliminar
  6. Hola Juantxo!! m´ha agradat molt el teu blog encara que no puc traduïr del vasc al català o al castellà, no he trobat ningun traductor...en coneixes cap tu que pogués utilitzar? mercis

    ResponderEliminar
  7. Aupa Maria Jose!
    Me alegra que te haya gustado el blog pero, lo de la traducción lo vas a tener difícil. Que yo sepa no hay ningún traductor por la red. De todas formas lo que publico aquí en euskera, lo publico en castellano en "madridtienemiga.wordpress.com" Si alguna vez quieres hacer un comentario sobre algo, me gustaría que lo hicieras en este y en catalán, d´acord?
    Petons. Musuak

    ResponderEliminar
  8. Kaixo!
    Harrituta nago. Bizitza guztia ikusi izan dut gure ama ogia egiten, eta nik uste, berak ere ez zekiela legamia etxean egin zitekeela. Oso interesgarria zure bloga, eta bertan dauden estekak.
    Nere ezjakintasunean, zure iritzia jakin nahiko nuke ogia egiteko makinei buruz. Ezagutzen al dituzu? Zer iruditzen zaizkizu?
    Eskerrik asko zure blogarengatik.

    ResponderEliminar
  9. Aupa Anonimo!
    Ez dakit ziur erosten den legamia zenbat urte izango dituen baina, ez dira hainbeste izango. Beraz, hori asmatu baino lehenago zer egongo ote zen? Etxean egindakoa suposatzen dut.

    Ez daukat esperientzia haundirik (urte bete) ogiaren munduan, baina beti atentzioa deitu dit. Makina hoiek ez ditut esagutzen baina bai dituen jendea eta pozik daude. Heurekin egindako ogia janda daukat eta oso ona zegoen.

    Niri, ez dakit zergatik, beharbada 14 urterekin lanean hasi nintzelako eta beti eskuekin egin dudalako, ogia ere eskuz egitea bururatu zitzaidan. Ez dira bi berdinak ateratzen eta horrek ere bere puntutxua dauka, ez duzu uste? Makinean ez ordea, beti forma berdinarekin ateratzen direlako. Ez naiz makinen kontrakoa baaaina...orea eskuz egiterakoan, oratzerakoan, orea harrotzen jartzen duzunean, arreta hori eta beste gauza batzuk.... ez dakit ulertzen didazun.
    Nik, dudarik gabe, eskuz!!

    Pozten nau bloga interesgarria izatea. Eskerrik asko zuri, bisitagatik.
    Nahi duzunean sartu, iruzkinak egin, galdetu zalantzak badituzu eta animatu ogia egiten nahiz eta makinarekin izan, ez zara damutuko eta. Mila esker.
    Musu bat

    ResponderEliminar