2009/11/28

Egun haundi bat.

Sarrera honetan protagonistak ez dira nik egindako ogiak, ezta neu ere ez.
Egun honen zain nengoen, aspaldi. Egunero ikusten ditudan "enan@" hoiekin nire blog honetan sarrera bat jartzea nahi nuen. San Andres (Eibarko patroia) eguna, azaroaren 30an da baina, Ikastolan bezperetan ospatzen dugu.
Urtero ospatzen den egun haundia da. Umeentzat ondo pasatzeko eguna eta besteontzat ere. Baserritarrez jantzita etortzen dira eta ez daukate klaserik; iuuupiiiiii!!!!
Ikastolara heldu nintzenean, egunsentia, argazkietan ikusten den bezala zegoen. Egun polita zetorrela zirudien eta horrela izan zen.
Argazkiak ikustea besterik ez dago, lana toki pribilegiatu baten egiten dudala jakiteko. Naturaren erdian, Eibartik bi kilometro eta erdira, Arrateko bidean. Alde hortatik behintzat kriston zortea dut, dudarik gabe.


Zer egiten dute umeak eta irakasleak egun horretan?
Hasi, egun batzuk lehenago hasten dira. Badakizue, antolakuntza: barazkiak, opilak, tresna zaharrak eta halakoak ekarri, azoka dotore bat ipintzeko. Bertsoak, abestiak, dantzak eta abar entseiatu, egun horretan dena ondo atera dadin.
Zergatik? ba, gehien maite dituzten pertsonak etortzen direlako. Gurasoak, aittitta-amamak, anai-arrebak, senideak. Dena ondo atera behar da, inpresionatu behar dituztelako.
Nik, lortzen dutela esango nuke.


Ikastola gainezka egoten da, jendea barra-barra. Edonon topatu ditzakezu, pasiloetan, geletan, komunetan ... Nik ez dakit zenbat pertsona elkartu gaitezken. 700/800, gehiago? ez dakit...
Hamabiak inguruan azaltzen dira. Hasteko, agurra dantzatzen diete ondoren, mailaz maila batzuk abestiak, beste batzuk bertsoak, eta abar... denak, oso ondo prestatuak. Esan bezala, egun haundia.
Bukatu ondoren umeak bazkaltzera jaisten dira eta bisitariak tripa zorriak isilaraztera zerbait janez.
Eta zerbait horren barruan, zer gauza daude? Ba, beste gauza batzuen artean, TALOAK.
Zer pentsatzen zenuten ba? Hamabiak arte ez dutela ezer egiten ala? Oso langileak dira, jeje.
4., 5. eta 6. mailakoek, irakasle batzuen laguntzaz, prestatzen dituzte. Batzuk, kriston talo dotoreak, beste batzuk ez hainbeste baina, denak goxoak, ze demontre!!! 500 bat talo edo gehiago, badaukate meritua....!! ez zaudete ados nirekin?. Bien bitartean txikiek, marrazkiak eta halakoak egiten dituzte gela txukuntzeko eta bisitariei erakusteko. Eurek ere oso langileak direlako.


Taloak egiteko osagai hauek erabili zituzten:
Artoirina
Galirin apur bat (hau tranpa pixkat bada, baina beeno...)
Ur beroa
Gatza

Ez ditut kopuruak jarri ez nituelako pisatu.
Sukaldean txorizoa egosten zuten bitartean umeak, irakasleen laguntzarekin orea egiten hasi ziren.
Irina mahai gainera bota eta sumendi bat egin, gatza eta ura gehitu. Atzamarrekin nahastu. Oratu, orea leuna egon arte. Estali (ez da beharrezkoa) momentutxo baten. Oretik, zatiak hartu, forma zilindrikoa eta zapal zapala eman. Ondo berotuta dagoenean zartaginera bota eta eginda daudenean atera. Txorizoa ipini eta ñam ñam.
Hori egin nuen nik, ñamñamñam. Redio!! Ze, goxoa!!!!


Arratsaldean, herri kirolak eta jolasak. Ondo, ezta? Ez didazue esango ez dela egun haundia, e?
Zeeer?, zuek egun haundiagoa prestatzeko gai zaretela? Ez dut uste.

Sarrera hau egun horretan parte hartu zuten guztiei eskaintzen diet.
Muxu bana denontzat.

14 comentarios:

  1. Juantxo,
    oso polita eta omenaldi izugarria eskolako guztientzakoa. Hunkigarria benetan.
    Musu bat, jarrairu holan

    ResponderEliminar
  2. Aupa Teba,
    Bloga martxan jarri nuenetik egun honen zain nengoen.
    Ez dakit hau irakurri ondoren egun honen inguruan egiten denaren, ideia bat izango duzun.
    Zaila da hori lortzea baina eguna bisitzen dugunontzat "la ostia" da. Ikustekoa da nola bizi duten egun hau, enan@ hoiek. Taloak egiten jartzen direnean daukaten guztia ematen dute, abezterakoan, eta abar. Ikustekoa da jartzen duten grina.
    Muxu bet

    ResponderEliminar
  3. Ai Juantxo!!! Nork disfrutatzen du gehiago, enanoak ala zuk? Badakit zer den odol irakite hori, zoritxarrez zentro askotan galtzen ari den ohitura da, gaurko sistema honek ez baitu askorik laguntzen. Pozik jango nukeen zuen ikasleen taloa barazki erreekin.

    ResponderEliminar
  4. Aupa Intxaurtsu,
    Zalantzak dituzu ala? Nik, dudarik gabe.
    Ikastetxe honetan gauza batzuk mantentzen dira. Euren artean sarrera hontakoa, gaztainerre, S. Juanetako sua eta abar..
    Ideia bat, nik esango dizut noiz den hurrengo urtekoa, zuk barazki erre batzuk ekarri eta guk, taloak jarriko ditugu.
    Gonbidapena beste batzuei (Olaia, Idu,..) ere, luzatzen diegu, noski.
    Muxu bat

    ResponderEliminar
  5. Eskerrak bezperan ospatu zenutela jaia, zeren San Andres egunean bertan, karajo! a zelako eguraldia egin duen! :-)

    Gaur deskubritu dut, zoragarria bloga, besarkada bat!

    ResponderEliminar
  6. Aupa Eneko,
    Ongi etorria nire blogera. Ba bai, arrazoia daukak atzokoa ikusita hobe ostiralean. Egun horretan behintzat, eguraldia lagun izan genuen.

    Muxu bat

    ResponderEliminar
  7. Juantxo, eskerrik asko Iturburuko Sanandresak urteetan bizi izan ez ditugunoi oroitzapen hain onak ekartzearren.

    Eta bai, leku pribilegiatuan egiten duzu lan. Hemen bista bat Iturburutik,2006-2007 neguko zapatu goiz batekoa:
    http://flickr.com/photos/supermendikute/363430753

    ResponderEliminar
  8. Hau bai hau dotoria hi!!

    Banekan ba gogua egun handi hori ospatzeko, gainera guk irakasle eguna ospatu genun ostiralian, baina badakizu beti mila gauzekin buruan, ta iturburura bisitarik eiñ gabe!!! Benetan ikaragarrixa da umiak, eta umiak ez garanak be, zelan gozatzen duten.

    Ia ba noiz itxen dogun topo eee!!! Ondo segi, ta eskumiñak!! Muxu bat.

    ResponderEliminar
  9. Aupa Josu,
    Hik leku pribilegiatu horretaz zeozer badakik, ezta? Gogoa neukan halako zerbait ipintzeko eta azkenean hor dago, pozten nau ikasle ohientzat halako oroitzapen onak ekartzea.
    Besarkada bat

    ResponderEliminar
  10. Aupa Ganboa,
    Hau dotoria eta oin arte sartutakoak ez, ala?
    Ba, dena primeran atera zan. Egun horretan jai izanda Iturburutik ez pasatzea, ez daka deliturik, joeeee!! Mekaguenlaletxe, umiak enteratzen badira... Badakizu, nahi duzunean toke bat eman eta hamarretakoa eingo jonau, aurten zaila ikusten dut.
    Bueno Ohiana, nahi duzunerarte. Mila esker.

    Muxu bat

    ResponderEliminar
  11. Badakizu oinartekuak be onak izan diala!! Baña nik benetazko bat nahi dot eee!!! jejeje.

    Delitua badaka, baña badakizu alde batetik beste nabil ta dana ezin da!! Aber ba laster eiten dogun hamarretako hori eee, ta datorren urterako laga bihar bada be lasai ezta asko falta ta!!!

    Ondo segi majisimoo!! (ta hurrengorako... ezidazu izena aldatu... jiji)

    ResponderEliminar
  12. Aupa, Juantxo!
    Zelako sorpresia! Zeu be blogari!
    Oso politta bloga, eta interesgarrixa. Jarraittuko detsut.
    Laztan haundi bat

    ResponderEliminar
  13. Aupa Ganboa,
    Badakitt nola zabizen eta horregatik parkatzen zaittugu bestela...
    Benetazkoa probaukozu lasai, bizitta luzia da ta. Hamarretakua eingo dugula, ziur egon.
    Beno Ohiane, jeje. Ondo segi.
    Muxu bat.

    ResponderEliminar
  14. Aupa Leire,
    Zabaldu nuenian niretzat be sorpresia izan zan, pentsain hiretzat. Usteot Ruben Bladesena dela baina ez nao ziur, "sorpresas te da la vida" esaten duen kanta bat. Ba hori "sorpresas ...". Zu moduko beterana batentzat interesgarria izatea, mogollon pozten nau. Gauza bat esango dinat, oaindik ez don ezer ikusi, jarraitu jarraitu.
    Besten laztan bat hiretzat.

    ResponderEliminar