2009/11/24

Urte askooootarako

eta nik bertan ikusteko.
Hilaren 17an, Amaiaren urtebetetzea izan zen eta ospatu beharra zegoen. Igandean koinatuak eta loibak etorri ziren. Koinatuak etortzen direnean, ogia egin behar diet, loibei berriz, postrea. Ogia, edozein izan daiteke, postrea ez. Postrea, eurek esandakoa. Oraingo honetan, gazta tarta eta donutsak.
Ostiralean, espelta irinarekin, hiru ogi egin nizkien. Hemen, euretariko bat.
Errezeta hemen daukazue eta hemen hobetuta.
Igandean, donutsak eta gazta tarta.
Bainaaa, onena ezustekoak izaten dira eta nik larunbatean egindako bat, gordeta neukan.
Zein? Hau.
Eta, hori zer da? Ba, hau Dan Leppard-en Lard Cake da. Hik ez dakik ingelesa barren, esango duzue batzuk eta halaxe da. Baina, lagun onak bai. Kasu honetan, laguna dudan Tebak, errezetaren fotokopia bidali zidan. Sarean dauden lau itzultzaile zabaldu eta itzuli egin nuen. Nola, suposatzen duzue ezta? Itzulpena berari bidali nion eta zuzenketa batzuk ondoren, berriz nere eskuetan neukan.

Osagaiak:
Galirin zuria 500gr.
Ama orea 200gr.
Ura 250gr. 20 gradutara.
Gatza 13gr.
2 koilaratxo eta erdi legami freskoa, birrinduta. (10gr.)
Txerri gantza 150gr.
Azukre-hauts 150gr.
Intxaur muskatu arraspatua
2 koilara azukre-hauts hautseztatzeko.

Bol baten, irina eta gatza nahastu. Beste baten, ama orea, ura eta legami freskoa irabiatu. Likidoa, beste bol-era bota eta nahastu ore leuna eta likina eduki arte. Estali eta hamar minutu laga egonean. Lan-gainazala olioztatu eta hamar segunduz oratu, bola forma eman, olioztatutako bol baten sartu, estali eta hamar minutu laga egonean. Orea atera eta operazio berbera egin, baina oraingoan atsedena ordu betekoa izango da, 21-25 gradutan. Oratzeko, Leppard-en oraketa laburrak erabili nituen.
Lan-gainazala irineztatu, orea luzatuz laukizuzen forma eman, 1,2 zentimetroko lodiera eduki arte. Gantza, xerra finetan moztu eta orearen bi herenetan zabaldu. Azukre-hautsa hautseztatu. Gero, beste herenarekin gantza eta azukrea duen erdia tapatu, eta beheko erdia goruntz tolestu (gutuna balitz bezala). Ore barruan, gantza eta azukre guztiz tapatuta geratu behar dira. Orea alde bietatik irineztatuta egon behar da, luzatu, berriz laukizuzena izan arte. Orea, hirutan tolestu berriz ere, estali eta toki fresku baten laga. Niri, hori ahaztu zitzaidan.
Orea, lan-gainazalean luzatu zentimetroko lodiera izan arte. Hegal batetik hasita, biribilduz, zilindro estu bat egin, estali eta 1o minutu laga.
Desmuntatzen den molde baten oinarria, landare-paperarekin forratu. Zorrotza dagoen zerbaitekin, zilindroari alde batetik bestera taxua eman. Orduan, mozketa goruntz begira jarriz oreari, molde oinarrian kiribil forma eman. Moldeari, landare-paperarekin forratuta hegalekoa ipini, estali eta ordu bete edo ia bikoiztu arte laga.
Labea, 200 gradutara aurretik berotu. Intxaur muskatua bota eta azukre-hautsa hautseztatu. Labearen erdian 20 minutuz labekatu ondoren tenperatura 175 gradutara jaitsi, eta beste berrogei minutu inguru eduki edo azalak marroi ilun kolorea izan arte, iaia erreta egongo balitz bezala. Parrilara pasatu baino lehenago, ordu laurden bat moldean bertan, hozten laga.
On egin.
Besarkada bat denontzat.
Sarrera hau, Amaiari eskaintzen diot. Muaka, muaka.
Tebari, mila esker merezi dituelako. Muxu bet politte.

6 comentarios:

  1. ZORIONAAAAAKKK BEEETTIIIIIIII!!!! honela bai ospatu daitezkela urte mordoa!

    ResponderEliminar
  2. Aupa Idu,
    Mila esker Amaiaren partez. Horrela ospatu leikez bai, baina mugitu ezinik geratzen zara. Joder!! ederra tripakadia.

    Muxu bat

    ResponderEliminar
  3. Ala!!! a zelako pasada, nik ere galderekin nator:
    1- zer demonio da txerri gantza? koipea? nik nola ordezka nezake?
    2- zaila da egiteko? Kriston itxura dauka, eta nik horrelakoak ikasteko.
    3- bueno ogiarena, komentariorik ez, noiz lortuko dut nik horrelako bat egitea?
    4- zure gazta tartak kriston itxura du, eta nire zalantza: nola egiten duzu oinarria? galletaz ala sobauekin ala nola? laban egitekoa da?

    Bueno nire azkeneko galdera: beste lobarik behar duzu? Ni pozik joango nintzateke horrelako izekoaren urtebetetzera...
    Nik uste, Amaiak ondo aukeratzen zekiela...

    ResponderEliminar
  4. Antes que nada: ¡Felicidades Amaia, que buenos panes para celebrarlo!
    La máquina Juantxo ataca de nuevo. Carai, cuando te pones, te pones. Entonces, ¿el Lard Cake es como una ensaimada a la inglesa ;-)? que valiente eres, la de veces que había visto la foto en el libro y he pensado, no, no, no, este no. Ahora ya me ha picado el gusanillo...
    Una abraçada als dos.

    ResponderEliminar
  5. Aupa Intxaurtsu,
    1- Txerri gantza (manteca) zu barazkijalea izanda ezingo duzu jan, ez? Ordezkatu? ba ez dakit, gurina adibidez? Gantza, ore barruan urtu egiten da. Oreari eman diozun mozketatik ateratzen da eta azukreakin elkartzen denean, azukre hori karamelizatu egiten da. Argazkian ikusten duzun kolore marroi disdiratsu hori lortuz.
    2- Ez da batere zaila, edonork egin dezake, zuk ere. Zergatik pentsatzen duzu ez zenuela lortuko? Ziur nago egingo zenuela.
    3- Nahi duzunean. Zure bloggean ipintzen duzuna ikusita, gai zara nahi duzuna egiteko. Arazoa, zu ez dago besterik. Faltatzen zaizun gauza bakarra, nire ustez, badakizu zein den? Pazientzia, eta ama orearekin egiten den ogiaren prozesuan lehen pausoa, hori da. Abiadura, aldatu beharko zenuke.
    4- Gailetekin eta laban. Errezeta nahi al duzu? "Exitoasegurao".
    Ez daukazu nire loiba izan beharrik, nahi duzunean halako zerbait, esatea besterik ez dago.
    Bueno guapa, baretzen zarenean nahi duzuna egingo duzu.

    Muxu pila.

    ResponderEliminar
  6. Aupa Mònica,
    Moltes grácies de part d´Amaia. Tiene la misma forma de la ensaimada, no se si el mismo sabor porque la ensaimada no la he probado. Desconozco como esta en el libro. Una amiga me mando una fotocopia, la traduje con google y otros traductores, me hizo unas correcciones y palante. Mi problema es el ingles, sino, cojo el libro y me los hago todos, jeje. Si yo fuera tu, me lo haría.
    Una abraÇada molt forta per a vosaltres.
    Petons

    ResponderEliminar