2010/04/27

ZORIONAK.

Asteburuan, momentu honetan nire lagun haundienetariko bat den neska bat, etxera etorri da. Elgetan, ikastaro bat eman behar genuelako hain zuzen ere.
Gaur, bere urtebetzea da eta opari bat egitea nahi nion.
Ni, opariak egiten oso txarra naiz, inoiz ez zait gustatu eta. Horretan, gauza askotan bezala, zortea dut, ni aguantatzen nauena (Amaia) halakoetarako oso ona bait da. Baina kasu honetan ni neu egitea nahi nion. Lagun honek merezi duelako.

Bainaaa, zer oparitu?
Ostia tio!! tontua haiz ala? pentsatu nuen. Zergatik ezagutzen dok neska hau, zeri esker?
Egia!! ogiari esker. Baaa, egixok bat.
Eta zein ogi? Berari ogi alemanak asko gustatzen zaizkio, pentsatu nuen, baina zekalezko ama orea aktibatu barik neukan.
Berak oparitutako ogi liburu bat daukat (the art of handmade bread, Dan Lepard-ek idatzita). Bilatzen hasi nintzen eta ogi aleman bat topatu nuen (Linseed and wheat bread) eta osagaien artean ez da zekalea azaltzen.
Hauxe beroi egingo diot. Pentsatu, eta egin. Juantxoren erara, noski.

Azkenengo asteetan, bera eta ni eman dugun ikastarorako legami freskoarekin froga dexente egin behar izan ditut eta kokoteraino amaitu dut. Hainbeste froga egin ondoren erabaki bat hartu dut. Ogiak egiteko ama orea erabiltzea, beste legami guztiak ahal den eta gutxien erabili eta inoiz ez bada, hobe.

Ogi honek hori darama (legami freskoa), baina esan bezala moldatu (ama orea) egin nuen.
Gaur, ez noa errezeta ipintzera. Sarrera hau laguna zoriontzeko delako, besterik ez.
Errezeta beste egun baterako lagako dut, tokatzen zaidanean gure blog kolektiboan jarriko dizuet.


Duela gutxi, Eibarko baserri baten ere, elkar egon ginen. Baserrikoarekin eskonduta dagoena kasualitatez ikasketak lagunarekin egin zituen eta baserrikoa ezaguna dut. Deitu eta igande bat bertan pasa genuen. Baserria erakutsi ziguten, ogia egiteko duten tokia, gazta egiteko muntaia eta kriston babajana eman ere. Zein gustora egon nintzen, redio!!! Mila esker, Enrike eta Aizpea.

Jakinda, gazta asko gustatzen zaiola, baserrira deitu eta gazta bat erosi nien beraz, oparia ogia eta gazta izan zen. Bai bai, beheko argazkietan azaltzen direnak.
Zer iruditzen zaizue? Oparitutakoa, gustatzen zaizue? Bai? Ea berak zer esaten digun.
Beharbada ez da asko, berak hau eta askoz gehiago merezi duelako, baina bihotz bihotzez egindakoa da eta honezkero badakit gustatu zaiola.




ZORIONAK, Teba.
Amaia eta bion partez.

Milioi muxu, eta denak merezita gainera.

12 comentarios:

  1. Aupa Juantxo!!!
    Ze politaaaaaaa!!!
    Mila esker benetan!!!!
    Badakizu ez zenuen behar oparia egiterik ez sarrera idazterik, baina bihotz-bihotzez eskertzen dizut. Ogia mundiala dago eta egia da almaniar estilokoak nire gustokoenetarikoak direla, lihoa haziak beterik. Gazta ez dut ondino dastatu baina ziur nago gozo gozo dagoela.
    Zure sarrera oso opari berezia da. Ondino gogoratzen dut zelan zure blogean hasi nintzen begiratzen zure errezetak ea zerbait ikasten neban. Monikari (Bons focs) deitu nionean berak zure blogataz berba egin zidan eta Google-ean sartu nintzen ea aurkitu ahal nuen. Zure blogera iritsi nintzen eta pozik irakurri nituen zure sarrera guztiak. Holan ikastea ez ezik elkarrekin harremana sendoa ta berezia sortu da. Zuri esker ere, gure blogeko pandilla-kideak ezagutu ditut, ze majuak denak!. Eta, zer esanik es, Eibarko kuadrilakoeei buruz...,denak mundialak eta maitagarriak.
    Espero dut urteak pasa ahala gure adiskidetasuna indar dadila. Urte askotarako, e???
    Muxu haundi bat zuretzat eta Amairentzat.

    ResponderEliminar
  2. ZORIONAK TEBAAAAAAAA!!!!!!!!!!

    Muxu pilo bat eta oso ondo pasa eguna

    Olaia

    ResponderEliminar
  3. Zorionak Teba!!!

    Eguraldi ederra duzu egunaz gozatzeko!!!

    Juantxo, a ze erregalo ona!! Edozeinek gustora hartuko luke ;-D

    Ederra da ogia bezalako gauza batek horrelako adiskidetasunak sortzea!!!

    Muxu haundi bat bioi!!

    ResponderEliminar
  4. Zorionak teba! Urteak beettzeagatik eta halako lagun bat izateagatik! muxu bat!

    ResponderEliminar
  5. Zorionak Teba!! Zelako egun polita tokatu zaizun! Oso ondo pasa!

    ResponderEliminar
  6. Eskerrik asko denoi, bai eguna polita Marilu, ez dakizu zenbat gauza polita gogoratzeko!!
    Oihana, Behiala eta Bixigu, mila esker zure zorioengatik!!!
    Asteburuan egongo al gera???

    Muxu bana

    ResponderEliminar
  7. Aupa Teba,
    Badakit ez neukala sarrera ipini beharrik ezta oparia egin beharrik ere ez, baina ni halakoa naiz. Opari berezia izatea nahi nuen eta badirudi lortu dudala, ondo!!! Gure adiskidetasuna, ez dakit urteetarako izango den edo ez, baina nik ahal egin guztiak egingo ditudala, seguru.

    Muxu bat.

    ResponderEliminar
  8. Aupa Bixigu,
    Noiz da zure urtebetetze eguna?
    Gure adiskidetasuna, taldearena, adibide elegantea ez duzu uste? Gure gora beherekin, baina dotorea.

    Muxu haundi bat.

    ResponderEliminar
  9. Aupa Oihana,
    Mila esker, ia ia gorritu egin nauzu, ia ia baina e? ;-)

    Muxu bat

    ResponderEliminar
  10. Aupa Behiala eta Marilu,
    Nire partetik ere, mila esker polittok.

    Muxu bana.

    ResponderEliminar
  11. Zorionak Teba! Sarrera oso polita eta hunkigarria izan da. Galderatxo bat Juantxo: ogia egiteko ikastaroak egiten dituzu? Usurbilen egiteko prest egongo al zinateke? Izan ere, Usurbilen kontsumo-kooperatiba sortu dugu, eta martxan jartzen ari gara, eta ikastaroak egin nahiko genituzke, asuntuari bixitaxun pixka bat emateko. Aizu, ogia egiteko ikastaroa earra izango zan. Maiatzaren 29an hiriko baratzeei buruzko ikastaro bat dugu prestatuta. Nahi duena, apunta daiteke. Beno, esangoyazu. patxo bana ogizale guztioi!!!!!

    ResponderEliminar
  12. Aupa axeridantza,
    Sarrera zure gustokoa izan dela jakitzea, asko poztu nau/gaitu.
    Hunkigarria? Ba, ez dakit. Egi hutsa, bai.
    Gogoratzen duzu Donostiako ikastarora apuntatu zinenean? Goizeko txandara apuntatu zinen baina arratsaldekoa nahiago zenuela esan zenuela? Ez aldatzeko esan nizun, eta horrela Mari ezagutuko zenuela, gogoratzen duzu?
    Teba eta neu horrela ezagutu ginen eta ikusten duzu zelako harreman dotoria daukagun.
    Ogia ez da goxoa soilik, magia puntua ere badu, jeje ;)
    Ikastaroarena? Irakurri bidalitako korreoa eta esango diguzu.

    Beste pare bat patxo zuretzat.

    ResponderEliminar