2010/09/23

Jorasán and coriander bread.

Izenburua ingelesez eta hori? pentsatuko duzue. Ez pentsa bapatean ikasi dudala, e? nahiko nuke bainaa .... "translate is magic". Ez nekien nola esan eta horrela egitea bururatu zait. Asteartean ingelesa ikasten hasi nintzen, eta horregatik izenburua hizkuntza hortan, ea zer moduz dihoakidan, uff!!! Oihana, laster (noiz izango ote da) iruzkinak ingelesez jarriko dizkizut ;)
Domekan lagun batzuekin bazkaria neukan eta ogi berri bat egitea pentsatu nuen, gaurko hau hain zuzen ere. Jorasán irina erabilita neukan baina martorria ez, eta ez pentsa nahita jarri niola. Ogia egiten hasi nintzenetik etxea espeziaz beteta daukat, armairua zabaldu eta bolitak ikusi nituenean; hauekin, pentsatu nuen. Ehotu, eta aurrera.

Osagaiak:
  • 250 gr ogia egiteko galirin zuria.
  • 50 gr galirin integrala.
  • 200 gr Jorasán irina.
  • 200 gr ama ore zuria (%100).
  • 302 gr ura.
  • 12 gr gatza.
  • 10 gr martorri hazi ehotuak.

Ogiak ez du misterio haundirik, gehienetan bezala egin nuelako.
Osagai lehorrak katilu baten ipini, likidoak gehitu eta ondo nahastu. Ordu erdiko autolisia egiten utzi, mahai gainera atera eta 10-12 minutuz oratu. Oraingo honetan frantses (bideoa hemen) teknika erabili nuen. Katilura bueltatu eta hiru orduko hartzidura eman nion, ordubetero tolesdura bat eginez. Formatu, bannetoira sartu, eta ordu eta erdiko bigarren hartzidura egiten utzi. Labea 250ºtara berotu, lurruna sortu, oreari taxua eman eta labean sartu. Hamar minutu pasa ondoren 225ºtara jaitsi, eta ordu laurden beranduago 200ºtara. Berrogei minutu pasa ondoren labea itzali, atea erdi ireki eta horrela beste bost minutu inguru laga nuen.

Ogia gustatu zitzaidan. Ez nekien, baina martorriak zitriko ikutua dauka. Niretzat, 10 gr. hoiek neurri polita da, baina lagun bati gogor samarra iruditu zitzaion. Gustoak, badakizue.

Argazkian dagoen taxua nola egin nuen:
Lagun batek taxu hoiek nola egiten ditudan galdetu dit, eta ea denok ulertzeko moduan erantzuten diodan.
Hasteko, taxua eman eta horrekin dena egina dagoela pentsatzea, niretzat errua dela esan beharra daukat. Prozesuaren barruan dagoen beste pauso bat da, besterik ez. Ordurarte zerbait gaizki egin ezkero, ogia, nire ustez ez da nahi bezala zabalduko eta edozein tokitik apurtzeko arriskua dago. Hor ikusten den taxua emateko, etxean egindako tresna bat erabili nuen.
Orea bannetoitik azkenengo momentuan atera eta taxua, orearen gainazalarekiko 25-30 graduko inklinazioarekin orearen alde batetik bestera (0,5 - 1 zm.) sakonduz, eman.
Taxua berak ez du beste misteriorik, baina esan bezala, pauso guztiak garrantsi haundia daukate estetikoki zerbait polita lortzea nahi badugu.

Muxu bat.

4 comentarios:

  1. Kaixo!(por ahora sólo sé decir poco más que esto jeje) A ver si mi chico me traduce la entrada porque no me entero de nada, pero el pan es espectacular de rico!
    Muxus!

    ResponderEliminar
  2. Aupa Unodedos,
    Buenoo, por lo menos dos cosas si que sabes en Euskera, Kaixo eta Muxus ;)
    Tu chico sabe Euskera? Ahora Google tiene traductor de Euskera, no es que vaya muy allá, pero si el mozo sabe algo y con ayuda del traductor algo podréis hacer. De todas formas también escribo en MTM y cuando pille algo de tiempo lo publicare.

    Ondo segi eta muxu bat. Seguir bien y un beso.

    ResponderEliminar
  3. Juantxo!
    Ingelesa ikasten hasi zara! Ze ondo! Ni ere aurten ingelesarekin jarri naiz berriro...
    Animo!

    ResponderEliminar
  4. Aupa Marilu,
    Ba bai. Beti hasteko, baina batzuetan alferkeria bestetan ez dakit zer, azkenean gainditu gabeko irakasgai bihurtu zen.
    Nola diren gauzak, e? Azkenean, ogiari esker hasi naiz eta momentuz behintzat gogotsu nabil.

    Kiss ;)

    ResponderEliminar