2010/11/15

Gaztainerre eguna

Aupiiii, lehenengo istoria txiki bat.

Egun hau Eibar, Ermua eta Soraluzen arimaren egunetik bigarren astelehenean ospatzen da.
Aintzinean, familiak etxean ospatzen zuten, sarri, familia bat baino gehiago etxe berean elkartuaz. Gaur egun ordea, lagun arteko afari meriendak eginaz ospatzen da. Afari-merienda hauek herriko tabernetan edo inguruko hauzoetako bentetan egiten dira. Afaria goiz xamar hasten da eta lehenbiziko eta plater nagusitzat marraskiloak saltzan, txorizo errea eta azkenik gaztaina erreak dastatzen datza ohitura. Azpimarragarria da baita ere, orain arte gizonezkoek soilik ospatzen zuten jaia zela.
Gaztainerre zergatik? gaur gure basoetan gaztaina gutti bada ere, aspaldi batean ugaria zen arbola mota hau eta urte garai honetan jakirik ugariena eta merkeena (gaztaina) ematen zuelako batipat.
Uste dugu aintzina orain baino hedakunde haundiagoa izango zuela afari merienda honek. Hemen esan ohi denez, hilketa ondorengo "ondra janak" bezala omen da gaztainerre. Horregatik egiten da dominu santu eta arimen egunaren ondoren.
Eibar, Ermua eta Soraluze herrietako nekazarien artean, eta baita Durangaldekoen artean ere, oraindik bizirik irauten du hileta ondorengo "ondra janak". Ohitura hau kontutan harturik argi dago Gaztainerre egunaren jatorria, dominu santu eta arimen egunak haintzat harturik, urtean behingo anaitasunezko otordua egitea hildako guztien oroimenean dala.

Idatzi hau, J.A. Mogel ikastolako artxibotik jasotakoa duzue.

Zapatuan, Dan Lepard eta Ibanek sinatutako pare bat liburu eramatera joan nintzen. Toki bietan opariak eman zizkidaten, euretariko baten, gaztaina irina eta horregatik gaurko ogi hau.
Gaur Eibarren, gaztainerre eguna ospatzen da eta hauxe duzue, nire aportazioa.

Osagaiak:
300 gr. ogia egiteko galirin zuria.
125 gr. gaztaina irina.
75 gr. galirin integrala. Oraingo honetan etxean ehotua ;)
300 gr. ura.
200 gr. ama ore zuria (%100).
10 gr. eztia.
13 gr. gatza.

Gatza ezik osagai guztiak nahastu, estali eta ordu erdiko autolisia egiten utzi. Ondoren, gatza gehitu, nahastu eta olioztatutako mahai gainera atera. Era tradizionalean oratu eta olioztatutako bol batean sartu. Hartzidura tenperaturaren arabera emango diogu. Kasu honetan (20-22º), hiru ordukoa eman nion, ordubetero tolesdura bat emanez.
Azkenengo tolesdura ondoren, boleatu eta 10 minutu inguru erlaxatzen utzi. Ondoren formatu, bannetoian sartu eta estali. Normalean dena jarraian egiten dut, oraingo honetan, Barakako lagun batzuen bisita izan nuen eta horregatik hozkailuan gorde eta kalera atera nintzen.
Joan zirenean, handik atera eta nahiko igota ikusi nuenez, labea martxan jarri nuen. 250ºtara ailegatu zenean, orea bannetoitik atera, taxuak eman, labera sartu, eta jarraian, lurruna sortzeko beheko partean nuen ontzi batera ura irakiten bota nion. Hamabost minutura, ura atera eta tenperatura 200º jaitsi nuen. Hamabost minutu beranduago 180ºtara jaitsi eta beste hamabost minututan egina zegoen.

Hau da gaztaina irina erabiltzen dudan lehenengo aldia, paketea zabaldu nuenean eta handik ateratzen zen usaina kontutan hartuta ez nion gehiagorik bota. Orain, ogia frogatu ondoren, gehiago onartuko lukeela esan dezaket.

Mila esker Idu eta Xabi.

Muxu bat.

12 comentarios:

  1. Hola Juantxo, sigo sin entender euskera pero intuyo que "gaztaina irina" es harina de castaña (bueno, intuición y que lo he visto en el foro, je). El pan tiene una pinta espectacular, justo estoy yo buscando recetas de pan de castaña, a ver si soy capaz de hacer uno tan estupendo como el tuyo.
    B*

    ResponderEliminar
  2. Ederra Mr Juantxo!!
    Beti harrigarria ta beti oso dotorea, bai ogia baita zu ere.
    Egunen baten ogi hauxe frogatu beharko dut, igual datorren asteburuan....
    Muxu bat

    ResponderEliminar
  3. Aupa epa!,
    Jeje muy observadora, eso esta bien, muy bien. Seguro que te sale como este o mejor, no tengo ninguna duda.

    Muxu bat

    ResponderEliminar
  4. Aupa Teba,
    Mila esker guapiiiiiiisima, jeje. Zelakuak bota dizkidazun, zure gustokoa izatea asko poztu nau. Nahi duzunean frogatuko duzu, hortan ziur nago.

    Beste bat zutzat, prexioxa.

    ResponderEliminar
  5. Aupa marilu,
    Dena zure gustokoa izatea gustatu zait, asko gainera.

    Mila esker eta muxu bat.

    ResponderEliminar
  6. Probatu nuen neuk ere gaztaina irinez eginiko ogia, pilla bat gustatu zitzaidan, oso zapore berezia ematen dio gaztaina irinak ezta? Karakolekin ez baina gaztainekin ospatu nuen eguna
    patxuek!

    ResponderEliminar
  7. Izugarriya ogiya. joe, uain gaztain irina nolakoa ote den jakiteko kuriositatia piztu zait. hurrengo batian eskatzen bazue, nik ere hartu beharko dut etxean frogaren bat egiteko.
    patxoak!

    ResponderEliminar
  8. Aupa Idu,
    Egia, neri ere asko gustatu zitzaidan. Poltsa zabaldu nuenean eta kontutan izanda handik ateratzen zen usaina, uf!!! ez nuen pentsatu halako ogia aterako zenik, ezta gutxiago ere.

    Muxu bat

    ResponderEliminar
  9. Aupa axeridantza,
    Iduri esandakoa, oso goxoa. Ez neukan erosteko asmorik, oparia izan zen, eta aprobetxatu behar nuenez ba ogi hau egin nuen.

    Patxoak zutzat ere.

    ResponderEliminar
  10. Kaixo Juantxo

    Itxura edarra, bai hoixe eta historixie politte, entzunde, irakurritte eta idatzitte neuken neuk be kontu hau, jeje. Mallabixen bixer ospatuko dogu Gaztañerre, Santa Zeziliakin batera, bata atzeratu eta beste aurreratu, eta bixek ospatu. Segi holantxeik eta mosuek.

    Eneritz

    ResponderEliminar
  11. Aupa Eneritz,
    Ez takitt biak batera zelebratzia ideia ona dan edo ez. Horrela parranda bat gutxiao eitten dozue baina burukomin gutxiao be, orduen eztakitt ...
    baina horrela erabaki bazue ondo eongo da ez? Zuok hor segitten bazue, gu be bai.

    Moxu haundi bet.

    ResponderEliminar