2011/02/20

Txakinarto eta gari ogia

Bueno, ba sarrera honekin Luis Azillonari omenaldi xume bat egitea nahiko nioke eta bide batez nire mirespena azaldu.
Pertsona bategaz gauza asko entzuten dituzu (egiak, gezurrak?) baina ezagutzea beste gauza bat izaten da. Kasu honetan entzundako guztia egia zan, baina nire ustez orain arte entzundakoa ez zen bere neurrira ailegatzen.
Txakinartoa zer den jakiteko berarekin egotea ezinbestekoa da. Gauza asko irakurri daitezke, entzun ere, baina bera da horren gainean gehien dakien pertsona, dudarik gabe. Eta oso argi daukat gauza bat, txakinartoa gure artean badago berari esker dela, bere bizitzako ordu eta ordu asko horretan eman dituelako, eta emango dituenak.
Joee!!! bere etxean jandako taloa ez dauka izenik. Horrek bai merezi dituela izar batzuk.
Eta ogi hau, hemen duzuena, berari esker da.
Osagaiak:

150 gr. galirin txuri ekologikoa (RdS)
150 gr. galirin txuri ekologikoa (Los pisones)
200 gr. txakinartoa
220 gr. ama ore txuria (%100)
390 gr. ura (%82)
13 gr. gatza
Lehenengo aldiz egiten nuela eta ez nuen nahi arrieskatzerik, beraz ogi honek ez dauka misterio haundirik. Gehienak bezala egin dut.
Gatza ezik, beste osagai guztiak nahastu, autolisia, gatza gehitu eta oratu. Eskuetan lagatzen duen usaina flipantea, itzela!!! 1. hartzidura, tolesdurak, formatu, 2. hartzidura eta labekatu, besterik ez.
Honi, hirugarren tolesdura ematea kostatu zitzaidan orea oso oso indartsu zegoelako. Orea sartu nuenean labea 270ºtan zegoen.
Hurrengoan, (ez du behar) ur gehiago botako diot onartzen duelako, txakinarto gehiago ere.

Gomendio bat; ahal baduzue bisitatzera joan, ziur nago ez zaretela damutuko, ezta gutxiago ere.
Mila esker, Luis eta familia.

2 comentarios:

  1. Barkatu,nire euskera oso txarra da.
    Oso interesgarria zure blog,gustatzen zait.
    Muxu bat.

    ResponderEliminar
  2. Aupa miren,
    Bueno, idatzi didazuna behintzat ez dago gaizki eta praktikatzen ikasi egiten da, ez?
    Interesgarria iruditzen bazaizu ez da seinale txarra, pozten nau.
    Nahi duzunean sartu, ateak zabalik daude eta.

    Muxu bat zuretzat ere.

    ResponderEliminar