2011/05/15

Amaiaren lehenengoa ...

Oharra.- Orain bai. Behealdean, mamiaren argazkia duzue.

Amaiak (neskalaguna) ogiarekin hasi nintzenetik gauza askotan lagundu nau.
Sarritan telefonoa hartu eta:
  • Amaia, mahai gainean dagoen ama orea elikatu mesedez. Ura bota, nahastu. Irina bota ... eta blablabla.
  • Amaia, hozkailuan dagoen orea atera, labea martxan ipini eta hainbat gradutara heltzen denean orea sartu. Egon egon, baina lehenago taxua eman mesedez. Horrela ematen zaio ... eta blablabla.
Ez dut gogoratzen ondo, baina duela egun batzuk ogi bat egin behar zuela komentatu genuen.
Moldeko ogia bukatzen zegoela eta hasteko, moldekoa ez zala txarra izango esan nion.
Atzo, larunbata, arratsaldeko 15:00etan zekalezko ama orea martxan (20º) jarri nuen. Konpromiso batera joan, kalean afaldu eta gaueko 00:30 inguruan etxean sartu, elikatu eta berriro ere martxan (25º). Gaur goizeko 8:45etan ogiaren prozesuarekin hasi dugu.

Osagaiak:
  • 200 gr. irin txuri ekologikoa (Los Pisones).
  • 100 gr. irin integral ekologikoa (Rincon del Segura).
  • 75 gr. zekalezko irin txuria (RdS).
  • 75 gr. jorasan irina.
  • 75 gr. artobeltza.
  • 10 gr. malta irina.
  • 210 gr. zekalezko ama ore integrala.
  • 275 gr. ur.
  • 25 gr. ekilore-olioa.
  • 30 gr. olo malutak.
  • 15 gr. liho haziak.
  • 15 gr. olo haziak.
  • 15 gr. garagar haziak.
  • 5 gr. txarpoil (alcaravea).
  • 13 gr. gatz.
Prozesua, ogi honen antzekoa izan du.
Desberdintasunak:
  • Lehenengo hartzidura bi ordukoa izan beharrean, hirukoa izan du, giro-tenperatura baxuagoa zegoelako.
  • Bigarren hartzidura, zazpi ordukoa, hozkailuan egin du. Orea nahiko hotza zegoenez, labean 200ºtara ia hirurogeita hamar minutukoa izan du.
Oraketa dexente kostatu zaio orea oso itsaskorra zegoelako, baina azkenean olioaren laguntzaz lortu du. Beste pausu guztietan oso ondo moldatu da.

Emaitza polita, ez?
Bueno, ba hor duzue mamiaren argazkia. Gaur goizean egin diogu lehenengo mozketa eta suposatzen nuen moduan mamia ere primeran dago.
Lehenengoa da, eta azkena ez izatea espero dut.
Zorionak, guapetonaaa.

Muxu haundi bat.

8 comentarios:

  1. Zorionak Amaia ta zorionak Juantxo!!!
    Irakasle moduan ez daukazu preziorik, master card txartela bezalakoa.
    Gainera, moldeko ogia ematen du erreza dela baina zekale ama orea prestatzeak, horrenbeste ale ta irin ezberdinak erabiltzeak bere zera daukate.
    Berriro nire zorionak, bihotz-bihotzez.
    Muxu bana

    ResponderEliminar
  2. Kaixo juantxo!
    atzo egin neban nik be nere lehengo ogixa, ogi basikua.
    gainekaldia apur bat erre jatan hasieran, baina gero laba lontrolatzia lortu neban ta ondo egin zan dana.
    lehenengua izateko edarra da!! itxura onda daka, zaporia be nahiko ona!

    eskerrik asko, juantxo!!
    ia noiz egitten dogun ikastarua.

    igone

    ResponderEliminar
  3. Aquesta combinació de farines m´agrada molt i eixe pa deu estar molt bó. Jejeje...lino i alcaravea, les altres llavors no les puc traduir.
    Petons

    ResponderEliminar
  4. Aupa Teba,
    Mila esker guapa.
    Zailena oratzearena egin zitzaion, pare bat aholku eman eta primeran amaitu zuen. Hortik aurrera, dena ondo.

    Muxu haundi bat.

    ResponderEliminar
  5. Aupa Igone,
    Joeee!!!!! martxa hartu duzuna. Lasai hartu eta ikusikozu zelako emaitzak lortuko dittuzun.
    Ikastaroarena Errokin lotzen badugu ondo, bestela bion artean eingou ez?

    Muxu bat guapetona

    ResponderEliminar
  6. Aupa Roser,
    El pan se lo curro Amaia, yo le puse los ingredientes que fuí pillando y de ahí en adelante, ella. Los ingredientes por orden estos: harina blanca e integral de trigo, centeno blanco, jorasan (kamut), trigo sarraceno y malta.
    Masa madre integral de centeno.
    Agua.
    Aceite de girasol.
    Copos de avena.
    Semillas de lino, avena y cebada.
    Alcaravea.
    Sal.
    Mañana lo abrimos, si puedo pongo una fotico.

    Petons y recuerdos para el personal.

    ResponderEliminar
  7. Juantxo, pues felicita a Amaia, pezao pan que le ha salido a la colega. A la espera de la miga pues.
    Muxu bat

    ResponderEliminar
  8. Aupa Roser,
    Hoy a la mañana lo hemos empezado y acabo de colgar la foto de la miga con sus agujericos, semillas y alcaravea.
    Buen finde.

    Petons

    ResponderEliminar