2011/06/06

bigarrena ...


Amaiaren bigarrena.
Osagaien neurriak, okinaren portzentaia aplikatuz. Kiloko orea.
Frantses teknika erabiliz oratua. Hiru tolesdura (bideoa). Lehenengo hartzidura (21º), hiru ordukoa. Bigarren hartzidura (7 ordu inguru) hozkailuan egin zuen. Labekatu; hasierako minutuak (25 inguru) 270-225ºtara gutxi gorabehera. Azkenengo minutuak (15 inguru) 225-185ºtara gutxi gorabehera.
Hitz batez, ogi tailerretan bezala eginikoa, berdin berdin.
Osagaiak:
  • 256 gr. irin txuri ekologikoa (Los Pisones).
  • 250 gr. irin txuri ekologikoa (Rincon del Segura).
  • 214 gr. ama ore txuria (%100)
  • 280 gr. ur.
  • 13 gr. gatz.

Frantses teknikarekin, hasiera baten, zailtazunak izan zituen. Bueno, zailtazunak baino gehiago prisa larregi. Atsedenaldietan, aholko batzuk eman, eta azkenean nahiko ondo menperatu zuen.
Beste pausu guztiak nahiko errez egin zituen, forma eman barne.

Igandean egin, astelehenean dastatu eta mundiala dago. Azido puntu goxoa du, oso goxoa.

Muxu bat.

5 comentarios:

  1. eta taxua ere berea da????? JODER!!!! Bigarrenean lortu du hori?????? orain bai etsipenak jota utzi nauzula!!!

    ResponderEliminar
  2. Aupa intxaurtsu,
    Hasieratik amaierara, den dena berak egindakoa da. Ni beste ogi (berdina) batekin nenbilen, eta pixkat estututa ikusten nuenean, aholkuak ematen nizkion besterik ez. Gauza bakarra ez zuen egin,labean zegoen ontzira ur beroa bota. Ez zan ausartu.

    Muxu bat

    ResponderEliminar
  3. Zorionak berriro Amaiarentzat!
    Irakaslerik hoberena zeu.
    Mila esker bideoa loturan ipintzearren. Ohorea da eta.
    Muxu bana

    ResponderEliminar
  4. Aupiii Teba,
    Mila esker. Ikaslea bai, balekoa.
    Bideoa jartzerakoan ez dut izan inungo zalantzarik, etxeko batena bada hobe, ez duzu uste?

    Muxu haundi bat.

    ResponderEliminar
  5. Ados Juantxito!
    Etxekoa baldin bada, BETI hoberen.
    Muxu bana

    ResponderEliminar