2009/06/15

Estreinaldi Ogia.

Esandakoa betetzen, horra hor lehenengoa.
Beno, ez da egiten dudan lehenengo ogia baina, bai argitaratzen dudan lehenengoa, hortik izenburua (originala,ez?) jeje. Ez daukat oso argi nondik hasi baina, buruari buelta batzuk eman ondoren (asko ez) nire legami naturala aurkeztuko dizuet eta hauxe da, tachaannn:
Ederra, e?
Eta hau, ogia.
Hauexek dituzue osagaiak:
Espelta irin zuria 200 gr.
Gari irina 300 gr.
Ura 260 gr. inguru
Legami Naturala 200 gr. (zurituta)
Gatza 13 gr.
Azukrea 3 gr.

Bertinet teknika erabiliz, 10-12 minutu inguru oratu nuen. Larunbat gau osoa hozkailuan igaro ondoren, igandean goizean goiz atera eta, 3-3,5 ordutan hiru tolesdura egin nizkion. Forma eman eta bannetonean beste 2,5 ordu inguru harrotzen. Labean 250 gradutan lurrunarekin 20 minutu inguru eduki eta gero, ura kendu eta tenperatura 225 gradutara jaitsi, 15 minutu pasatu ondoren eta kolorea hartzen ari zela iruditu zitzaidanez, tenperatura 200 gradutara jaitsi nion eginda egon arte. Eginda dagoen edo ez jakitzeko, popan ukitu batzuak eman eta hutsik dagoela ematen badu, eginda dagoen seinale da. Guztira 45-50 minutu inguru.

Ikusten duzuenez neurri eta denbora batzuk gutxi gorabehera jartzen dizkizuet, garai hartan pixkat anarko nintzelako. Pare bat argazki detaileekin eta zuen iruzkinen zai geratzen naiz.

Oharra.- Beharbada erabiltzen dudan terminologia ez da erraz ulertzen, zalantzaren bat izanez gero galdetu eta ahal dudan neurrian erantzungo dizuet, ados?

On egin eta hurrengoan gehiago, fale?
Juantxo

2 comentarios:

  1. Kaixo Juantxo!

    Hasi zara ogiak jartzen dagoeneko! Ze ongi! Oso pinta ona du honek, eta ama legamiak.... nahiko nuke nik horrelako bat lortzea...

    Ea aste honetan edo berri egiten saiatzen naizen, aurretik egin nuena hil egin bait zen. Orain pixkat beroa iristen hasi dala.. espero errazago izatea.

    Ondo segi!
    Olaia
    http://olaiaren-sukaldea.blogspot.com

    ResponderEliminar
  2. Aupa, Olaia:
    Pixkanaka-pixkanaka gehiago jarriko ditut. Pinta dotorea dauka baina, zaporearena ez dauka izenik. Tumatxa!!
    Ama legamiarena, beldur barik hartu. Honen inguruan mito asko daude. Erraza da, oso. Askotan, naiz eta hilda dagoela iruditu ez da horrela izaten. Oso errez berpizten da. Garai honetan kontuz tenperaturarekin. Animo, lortuko duzu eta.

    Musuak,
    Juantxo

    ResponderEliminar