2009/06/18

Ogia, pizza puntuarekin.

Hiru iloba ditut, bi Eibarren bertan eta bestea Antzuolan. Antzuolakoa ez dut behar beste ikusten baina Eibarkoak, sarritan. Ikusten nautenean (ez beti) galdetzen didate, tio noiz egin behar diguzu pizza? Hainbeste aldiz entzun ondoren ogi hauek egitea bururatu zitzaidan, osagai hauekin :

Galirin zuria 500 gr.
Ura 250 gr.
Legami naturala 200 gr.
Etxean egindako tomatea 75 gr.
Azukrea 6 gr.
Gatza 12 gr.
Albahaca eta oreganoa, gramo batera ez zen ailegatu.

Egin, ore bat egin nuen. Irina, azukrea, albaka eta oreganoa nahastu. Ura, tomatea eta legamia gehitu. Dena, ondo nahasi. Ordu erdi atsedena hartzen laga ondoren, gatza bota eta oratu. Oso arina zegoen eta dezente kostatu zitzaidan. Bertinet teknika erabiliz, berrogeita bost minutu inguru pasatu nituen, zatika, atsedena hartu zezan. Ikusi nuenean ondo zegoela (mintza -membrana- froga egin nion), olioarekin igurtzitako katillu baten sartu nuen. Hurrengo hiru ordutan 3 tolesdura eman nizkion. Bi zatitan moztu, forma eman eta bannetonetara beste pare bat ordu. Labea berotu, taxuak eman eta sartu. Irin zuria zenez lehenengo 20 minutuak 250-235 gradutara, lurrunarekin, eduki nituen. Ura atera, hurrengo 15 minutuak 235-200 gradutara eta azkenengo hamabostak 200-180 gradutara.
Horra hor atera zena.

Kriston kolore dotoria daukate, tomate puntua ez zaie asko (zeozer bai) nabaritzen baina, albaka eta oreganoarena bai. Pixkat umela dago eta fina. Asko gustatu zaigu eta pentsatzen ari naiz beharbada, hurrengoari gustoko pizza baten osagai guztiak jarriko dizkiodala. Gazta (feta) barruan zeukan, ogi bat janda daukat, orduan zergatik ez?
Redio!! Pozik nago, eta ez dakit nola esan. Aiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiajaijaijaijaijai!! Agian ez zarete konturatu baina, irrintzia izan da. Jeje.
Musuak.

11 comentarios:

  1. Ze ideia ona! Asko gustatu zait, eta albahaka eta oregano puntuak oso ondo joango zaizkio ziur! Eta tomatea, tomate-lehortu zatitxoak ere jarri daitezke, eta zapore goxoa emango zioten, ez dezu uste?

    Ondo segi!
    Olaia
    http://olaiaren-sukaldea.blogspot.com

    ResponderEliminar
  2. Hau ideia ona! Urrena illobek pizza bokata eskatuko dizute.
    Hau inbidia ematen didazuena, nik ere nahi dut ikastaro bat!! Atzo bertinet teknikaren bideoa aurrean nuela landu nuen orea,,ea etxeratzean nola dagoen,,

    ResponderEliminar
  3. ¡¡felicidades por tu blog!! y por tus panes, obviamente :)))

    Musuak

    ResponderEliminar
  4. Hola Juantxo! Aquí tienes a una seguidora más.
    Siento no saber euskera para poner comentarios bilingües...
    Mucho ánimo con el blog, con esos panes que haces va a ser de los güenos, güenos, ¡seguro!
    B*

    ResponderEliminar
  5. Kaixo Juatxo!!

    Ta ongietorria blogsferara!! :)
    Dirudienez, oso ondo moldatzen zara ordenagailuekin, eh?? Ez dut Olaia berak esagutzen, baina email pare bat idatzi dizkidan eta oso jatorra dirudi (egia ezan behar, berak eskaini didan nere orea/ogia egiteko dokumentuak euskaraz itzultzea; nere blog diseinu berria prest dagoenean, textu berriak egingo ditut, ta orduan Olaiari emango dizkiot).
    Ba hemen edo MTMan zure urrengo ogiak arretaz itzarongo dugu.

    Ibán (¿Te quedasa cenar?)

    ResponderEliminar
  6. Ole, ole! a currarnos el euskera, creo que tengo un libro por aquí...si no, ¿siempre nos quedará MTM?
    Petonàs i felicitats!

    ResponderEliminar
  7. Aupa Olaia
    Tomate lehorrak sekula santan ez ditut ikusi ezta jan ere baina, ziur nago hoiekin ere ona egongo dela.
    Ondo segi eder hori.

    Aupa Idu
    Ia Iban animatzen zaigun eta bertan edo inguruetan ikastaro bat ematen duen. Zer moduz Bertinet teknikarekin egindako orea?
    Gero arte polittori.

    Aupa Carmen
    Gracias por la visita. Vuelve cuando quieras, tienes las puertas abiertas.
    Musuak. Muaaca.

    Aupa epa!
    Seguidoras así siempre seréis bienvenidas. No importa que sepas euskera o no. Lo importante es que de vez en cuando te des un vuelta y saludes. Me encanta que mis panes te gusten, a mi, los tuyos me encantan.
    Besarkada bat. Achuchon al canto.

    Aupa Iban
    Eskerrik asko ongi etorriagatik. Hasteko esango diat niretzat ohore bat dela hi hemendik pasatzea. Blog hau martxan badago zati haundi bat Olaiari esker da. Ez dut ezagutzen baina, ni pairatzeko derrigorrez jatorra izan behar da, jeje. Oso ona hire ore/ogiaren dokumentua euskeraratziarena. Bestalde, hire iruzkina euskeraz jasotzea kriston oparia izan dek niretzat.
    Mila esker maetro!!

    Aupa Mónica
    Ostia tía, a ti que quieres que te diga, un PLACERRON tenerte aquí. Si tienes tiempo y ganas, currate un poco el Euskera y te aseguro que te llevaras una sorpresa del kopon.
    Eskerrik asko polittori. Moltes gracies MACA

    ResponderEliminar
  8. Kaixo Juaito!
    Nik, goian aipatutako ogia dastatzeko aukera izandu dut eta... gutxitxo izan arren, "gooozzzuuuuaaa" zeuaan...
    Jarrai lanean! Koadrila ederra daukak ogi zain eta...!
    "Maixua"

    ResponderEliminar
  9. Aupa maixu:
    Benetan gozua. Zerrenda geroz eta luzeagoa dek. Honek ez daka akaborik, karajo!!
    Laister arte.

    ResponderEliminar
  10. Kaixo berriz!

    Joe nitaz hain ondo hitzegiten entzutea... jejeje Zerbait esan beharko det... Ez dizut hainbeste lagundu ezta ere! jejeje Zure meritua da dena!

    Iban, badakizu, nahi dezunean bidali testu horiek eta poz handiz euskaratuko ditut!

    Ondo segi danok,
    Olaia
    http://olaiaren-sukaldea.blogspot.com

    ResponderEliminar
  11. Ez nauzula lagundu? Konturatu zara inoiz nola begiratzen dioten behiak trenari ingurutik pasatzen denean? Ba, horrela begiratzen nion pantailari, jajaja. Pentsatzen duzun baino gehiago lagundu nauzu, benetan. Dena dela merito pixkat ere badaukat, jeje.
    Musu pila.

    ResponderEliminar