2009/09/04

Bi koloreko ogia

Duela sei hilabete, "el aprendiz de panadero" liburuan, bi koloretako ogia ikusi nuen eta gauza bitxia iruditu zitzaidan. Irudia buruan sartuta neukan eta uda honetan froga bat egin nuen (nire erara moldatuz). Ez nion nesquik (ez neukan kakaorik) asko bota, kafe koilaratxoa besterik ez. Ogiak, bi kolorekin atera zen, kontraste askorik gabe eta ni neu kontraste handiagoa nahi nuen. Beraz, beste bat egin behar nuen.
Ogi hau egiteko bi ore berdinak egin behar dira, ahal den neurrian behintzat. Zergatik? Ba, bi oreak antzeko harrotu behar direlako. Eibarrera heldu, kakaoa erosi eta ogia egin nuen.
Osagaiak:
Galirin zuria 190 gr.
Zekale zuria 85 gr.
Ura 140 gr.
Legami naturala 100 gr.
Gatza 7 gr.
Izerdi siropea 6 gr.
Bi oreak osagai hauek dituzte, baina bigarrenari: Kakao 30 gr. gehitu nizkion eta ur pixkat (5-10 gr).

Oreak beti bezala landu nituen. Lehenengo hartziduran 3 ordutan, 3 tolesdura egin nizkion baina, forma emateko, bakoitza bi zatitan moztu nuen. Lau zatiei, forma berdina eman nien (laukizuzena). Laurak pilatu nituen. Zuria, iluna, zuria eta azkenik iluna berriz. Bata bestearen gainean, bai? Orearen herena, erdira eraman eta eskuaren ertzarekin zapaldu nuen itsatsiarte. Orearen beste aldea horren gainetik pasatu eta juntura itsatsi. Itsatsita dagoenean biratu pixkat, aurrera eta atzera, nahi dugun forma hartu arte eta bannetonean sartu. Ordu eta erdi harrotzen laga eta aurretik berotutako labean sartu. Eginda dagoenean atera, laga egun batetik bestera, ahal baduzue behintzat jeje, moztu eta tachannnn. Dotore, ezta?
Argazkian, ogiarekin batera azaltzen den tresna, taxuak emateko erabiltzen dudan azmakizuna da.

10 comentarios:

  1. Kriston itxura du ogiak! eta gainera oso dotore ateratzen da honela, bi koloretan. meriendatzeko kristona izango da ogi hau

    ResponderEliminar
  2. Aupa guapa,
    Itxura ona, dotorea eta gozoa. Gehiago ezin diogu eskatu. Gainera, opari bat bezala da. Zabaldu arte ez dakizu barruan zer dagoen eta zabaltzerakoan...sorpresa!!
    Musu haundi bat.

    ResponderEliminar
  3. Con este, lo has bordao, me parece super bonito, y eso que no me gusta el chocolate.
    Estás que te sales noi! i això que acabes de tornar...
    Una abraçada

    ResponderEliminar
  4. Aupa Mònica!!
    La verdad es que quedo guapo, ni yo mismo me lo esperaba. Hasta que no lo abrí, ni me imaginaba como quedaría.
    Pronto tendré el calendario laboral y con un poco de suerte ....
    Petons

    ResponderEliminar
  5. Juantxo,
    Aupa!, Teba naiz (Bizkaitarra).
    "I have a question", zein neurritako bannetona erabili dozu halako ogi polita eta dotore egiteko?, kilo erdikoa?
    Banneton bila nabil eta, erostekotan, zuk ba al dakizu zer begiratu beharko nukeen lehenago. Orearen pisua? urunaren pisua?
    Zure laguntza eskertuko nizuke.
    Agur!

    ResponderEliminar
  6. Aupa Teba,
    Ogi hau egiteko kilokoa erabili nuen. Begiratu behar duzuna orearen pisua da. Bannetonak bigarren fermentaziorako erabiltzen dira, hau da, orea bukatuta dagoenean. Beraz, pisu totalaren arabera, bai? Ulertu al didazu?
    Musu bat

    ResponderEliminar
  7. Ulertuta Juantxo!!
    Mila esker.
    Ze rollo ona daukazuena "homebaker"-en artean! Inbidia ematen didazue... Zure iruzkinak irakurtzeko aukera euki dut Monicaren (Bons focs) blogean. Eta, berarekin ere harremanetan jarri naiz ikastaro batera joateko otsailan, aurreragoko ikastaroetan lekurik ez zegoelako, ez pentsa!
    Eskerrik asko zure laguntzagatik. Ea egunen baten elkar esagutzen garen.

    ResponderEliminar
  8. Aupa Teba,
    Ogia zuk ere egiten duzu beraz, zu ere "homebaker" izango zara, edo ez?. Seguruenik jakingo duzu Ibanek, Busturian, ikastaro bat eman behar duela. Hilaren 24an, ahal baduzu apuntatu zaitez merezi du eta. Ez dago eskerrak eman beharrik, zalantzaren bat daukazunean galdetu lasai asko. Ziur nago esagutuko garela, "tiempo al tiempo".
    Musu bat

    ResponderEliminar
  9. Juantxo, orain dela astebete izena emanda daukat Busturiko ikastarorako. Goizeko txandan egongo naiz, je je. Gogo haundia daukat.
    Ibanen blogean (tequedasacenar izenekoa) ikastaro zerrenda ikusi bezain laster, bidali nien posta Busturiko antolatzaileei.
    Baina esagutuko dut datorren 10an Tarrassan "briotxe eta muffinak egiteko ikastaroan!
    Ciao!!!

    ResponderEliminar
  10. Aupa Teba,
    Jodo!! gogoarekin ikusten zaitut, e? Ez zara damutuko, ez daki ezer tipuak. Ni, berak emandako bi ikastaroetan egonda nago eta "la ostia" da. Nola bizi duen ogiaren istorioa.
    Musu bat guapa.

    ResponderEliminar