2009/09/12

Ogi afrodisiakoa?

Berriz ere, "El aprendiz de panadero" liburuan ikusitako ogi baten moldaketarekin natorkizue. Oraingo honetan kanela, mahaspasak eta intxaurrekin egindako ogia. Esaten dutenez, kanela afrodisiakoa da. Egia izango ote da? -Ez nuen ezer arrarorik sentitu, bezperan sentitu nuen gauza bera, besterik ez jeje-.Horregatik post honen izenburua.
Kasu honetan, ogiari, forma desberdina ematea pentsatu nuen. Maskor itxura, hain zuzen ere.
Osagaiak:
Galirina 500 gr.
Ura 150 gr.
Legami naturala 150 gr.
Esne osoa 85 gr.
Azukrea 20 gr.
Gatza 9 gr.
Kanela 4-5 gr.
Margarina 30 gr.
Arrautza 1
Mahaspasak eta intxaurrak 100 gr. (bien artean)

Irina, azukrea, kanela, mahaspasak eta intxaurrak ontzi batera bota eta nahasi. Arrautza, esnea, margarina, ura eta legami naturala gehitu eta nahastu. Ordu erdi bat laga atsedena hartzen. Ondoren, gatza gehitu eta 10 minutu inguru, oratu. Oso itsaskorra zegoenez, irin pixkat bota behar izan nuen mahai gainera.
Ontzi bat olioz igurtzi, orea bertan sartu eta estalita utzi. Hurrengo hiru ordutan, 3 tolesdura eman. Mahai gainera irin pixkat bota, forma luzea eman eta erditik hasita biribiltzen joan, maskor itxura hartu arte. Laga, 1,5-2 ordu harrotzen. Labean sartu, lehenengo 20 minutuak 250-225 gradutan lurrunarekin. Ura atera eta hurrengo ordu laurdena, 200 gradutan egin. Amaitzeko, azken ordu laurdena 180 gradutara.
Nahi izanez gero, ogia labetik ateratakoan, desegindako margarina pixkatekin pintatu eta, kanela azukrearekin nahastuta gainetik bota. Guk, hori egin genion.

Ogi hau goxoegia izango zela pentsatu nuen baina, ez zen horrela izan. Orokorrean, gozoa da bai, baina jaterakoan sentsazio desberdinak izan nituen. Goiko parteko zati bat jaterakoan gozoa da, baina ez larregi. Beheko partean bat ez. Nire koinatak, ogi-bizkotxoa dela esaten du. Oso gutxi iraundu zuen, hori seinale ona da, ez? On egin.

13 comentarios:

  1. Non du zuloa ogi afrodisiako honek?
    (Elgetatik)

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. ba, ez dakit baina ni bakarrik nago de paso

      Eliminar
  2. Aún sin entenderlo todo(vaya, poco más que el título) me has hecho pensar en un pan de Dan Lepard que hice hace mucho, y según Susan de The Wild Yeasy, tamién era afrodisiaco, de hecho lo llama el pan del amor, este es el enlace; http://bonsfocs.blogspot.com/2008/12/el-hbrido-de-lepard.html, si lo pruebas, te encantará.
    Ara esperaré la teva publicació a MTM per entendre-ho tot ;-).
    Abraçada forta!

    ResponderEliminar
  3. Kaixo Juantxo!
    Ez dakit afrodisiakoa izango den, baina zure bikotea honelako ogiekin zaintzen baduzu, ez da beharrik izango!
    Forma, asko gustatzen zait, osoondo geratzen da.
    Oraintxen orea deskantsuan utzi dut, eta zure cookien errezetaren billa sartu naiz, ea nolakoak ateratzen diren

    ResponderEliminar
  4. Qué chulo este pan!, como Mónica, esperaré a que lo publiques en mtm para comprender todo lo que explicas, aúnque lo de afrodisiaco si lo he entendido :)))

    Apertas

    ResponderEliminar
  5. Aupa Elgetatarrak,
    Zertarako dago imaginazioa? Hasieratik dena erakusten badugu, zer? Begiratu ondo ogiari eta ziur zeozer ikusten duzuela. Seguru nago.
    Musu bat

    Aupa Mònica,
    El pan al que te refieres ya lo habia cubicado y lo voy a hacer. Joer!! esto de no controlar ingles limita mogollón. Mañana lo pongo en MTM.
    Besarkada bat

    Aupa Idu,
    Egia esanda, momentuz behintzat, ez daukagu beharrik. Baina etorkizunari begira, badaezpada ere, badakit ogi hau nola egiten den, jeje. Formekin jolasten ari naiz, eta gustatzen zait. Cookien argazki bat ikustea nahiko nuke, e? Gozoak, seguru.
    Musu haundi bat.

    Aupa Carmen,
    Ahora me ha dado por las formas y la verdad es que me esta gustando. Mañana espero publicarlo en MTM.
    Besarkada bat.

    ResponderEliminar
  6. A ver si tengo tiempo y te envio la receta ;-)

    ResponderEliminar
  7. Ui juantxo, oraintxe irakurri dut berriro bloga.. eta jada ez dago ez cookie-rik ez argazkirik!! Baina zihur berriro egingo ditudala, oso onak!

    ResponderEliminar
  8. Aupa Juantxo! Olaiaren eta intxaurtsuren blogean nire burua aurkeztu eta gero, hemen ez aurkeztea bekatu litzateke. Are gehiago, Olaiaren blogean zuk agurtu eta gero. Blog elegantia dakazu. Benetako enbidia ematen diazu, ogiyan asuntu hau beti gustatu izan zait eta. Ogi ederrak dazkazu, afrodisiakoak kategorikua eon behar du! madre mia, paxakin ta intxaurrakin. Afrodisiakoa ez dakit baina bekatuzkoa bai! jejeje! Patxo bat
    (Ah, olaiaren blogean axe jarri zuen botoiari azkarregi eman niolako oharkabean, normalean axeridantza bezala sinatzen dut)

    ResponderEliminar
  9. Aupa axeridantza,
    Ongi etorria berriz ere, egia esanda kriston bekatua egin genuen. Astindu dotorea, jeje. Ea zortea daukaken eta ikastaroan sartzen haizen.
    Musu bat

    ResponderEliminar
  10. Aupa Juantxo
    zure ogia ikusi eta handik urrengo asteburuan egin. halaxe egin dut.
    Primeran atera da. Super gozo, ez da batere enpalagosoa, gosaltzeko primerakoa.
    zure urrengo ogiaren errezetaren zain nago. Egunen baten zuk edo Ibanek azaldu beharko didazue zelan egiten duzuen legamia aldaketa errezetetan gure ama orea erabili ahal izateko. Nik ere Peter reinharten errezeta bera egin nuen eta legami "instantánea" delakoa agertzen zan (zehazki, 6 gramo). Ez larritu, datorren larunbatean Iban ikusiko baitut Tarrassan) eta berari galdetzeko aukera izango dut.
    Besarkada bat

    ResponderEliminar
  11. Aupa Teba,
    Ibanekin egoten zarenean galdetuiozu "los porcentajes del panadero" zer den eta eskuminak eman nire partez.
    Musu bat

    ResponderEliminar
  12. Juantxo,
    Ez duzu eskatu behar, hori eginda dago.
    Zeuk gomendatzen didazuna galdetuko diot. The wild yeast izeneko weborrialdean ibili naiz legamiari buruz irakurtzen. Tipo batek azaldu du oso ondo zelan egiten duen berak aldaketa: uruna pisuaren ehuneko 25a hartzen du ama orearekin. Ama oreak uruna/ura proporzioak 1/1 denez, ama legamia uruna kantitate bikoitza hartu beharko zan. Azkenean, uruna kantitate osoari kantitate hori kendu eta uraren kantitateari be kendu egiten dio kantitate bera. Ez dakit ondo azaldu ote dudan. Baina oso interesgarria da. Batzuek excel orrialde eta guzti sortu dute halako kalkuluak egiteko baina, egia esan ez nintzateke horrenbeste zorabiatuko. Nahikoa dut ogia.
    Urrengoan kontatuko dizut ze moduz larunbatean egingo ditugun briotxe eta muffinak, ñami, ñami
    Musu bet

    ResponderEliminar