Hamar hauekin, amaigabea zirudien hilara, bukatzen dut (ziur nago berriz ere egingo dela). Aurreko sarreran jarritako ogi bera da, baina forma desberdinekin. Ea gustatzen zaizkizuen.



Nahiz eta bi sarreren artean 28 argazki egon, ogiak, 36 izan ziren. Lau ogiko, 6 labealdi eta seiko, bi. Zer edo zer desberdina egiteko gogoa neukan eta hor emaitzak. Lan dexente baina, gustora. A!! taxua, soilik, euretariko bi dute.
Muxu bat
Hau ogi pilla, ez duzu lan makala egin! Neuk oraintxe utzi dut orea tarte batez, laister gatza gehitzeko.. lanetik estresatu xamar etorri naiz, eta zerbaiti astindua emateko gogoz nengoen, jaja. Orain badut aukera, zein forma eman erabakitzeko
ResponderEliminarJoe mutil! Zuk lo egiten al duzu? Edo egun osoa ogia egiten pasatzen dezu? jejeje
ResponderEliminarOso politak geratu dira. Nik normalean borobilak edo luzexkak egiten ditut, ogia normalean gosaltzeko tostatua jaten dugunez, erosoagoa delako mozteko. Baina behin egin nuen espiga moduan, eta asko gustatu zitzaidan!
Nik gaur eta bihar artean egingo dut nire ama ore berriarekin ogia. Bat gari zuri eta espelta integral pixkatekin, eta bestea gari zuri eta zekale integrala erdibana, intxaur eta mahats pasekin. Hortxe utzi det ama orea irin eta urarekin gosaltzen, ea arratsalderako bur-bur dagoen.
Ondo segi!
Olaia
http://olaiaren-sukaldea.blogspot.com
Aupa Pottolis,
ResponderEliminarIdu, etxera ailegatu zarenean ez zegoen inork, ezta? Oreari, nik ematen diodan astindua ematen badiozu, hobe parean inork ez egotea jeje. Momentuz behintzat, ilara kendu dut eta ez da gutxi. Laster hasiko dira berriz eskatzen. Formak egitea oso erreza da, ikusiko duzu.
Olaia, lo dinozu? eta nola "a pierna suelta" esaten dena, jeje. Planifikatzea da. Nik ere zu bezala egiten ditut, luzeak eta borobilak baina, zerbait desberdina egitea nahi nuen eta formeena bururatu zitzaidan. Arratsalderako prest edukiko duzu eta ez badago, lasai. Pixkanaka pixkanaka zure ama orea esagutzen joango zara eta. Ogi hoiek, osagai hoiekin, mundialak seguru!!
Bueno guapiximas, muxu bana.
Ene bada! Ogiaren artista hutsa zara! Itxura polita izateaz gain izugarri goxoak egongo dira gainera! A ze ondo planifikatzen zaren motel, nik ezin dut, lana dala ta ez dala beti denboraz urri ibiltzen naiz. Atzo hasi nintzen egiten nire ama orea. Emango dizut bere bilakaeraren berri.
ResponderEliminarPatxo bat super-okin!
Aupa axeridantza,
ResponderEliminarEskerrik asko. Zuentzat itxura polita baldin badute, helburua lortuta. Nire gustorako oso onak, zekalea asko gustatzen zaidalako.
Nik goizeko 7:30etan ateratzen naiz etxetik eta arratsaldeko 17:30etan bueltatu. Ahal da. Ezin dena esklabo bihurtzea da baina, ama orea ezagutzen duzunean, la oxtia da. Etxean sartu eta nire zain dago beraz, ez dut minutu bat ere galtzen.
Badakizu Iban-ek, pasa zen astean ama orea zuzenean egin zuela, ezta? Begiratu, irakurri eta ziur lortzen duzula. Esango diguzu.
Beste patxo bat zuretzat
Aupa Juantxo!
ResponderEliminarHi bai hi artista! Atzo bigarrengoz dastatu najuan hire ogixa eta dastatu ostian jakin neban bloga ere egiten dozula, mundiala hi! Hik daukak hik produkziñua!
Zorionak eta segi holan, ni hurrengo jatordua noiz iritsiko zain najaok!
Tx.
Kaixo Juantxo:
ResponderEliminarInterneten begira ari nintzela zure blogarekin topo egin dut, eta oso interesgarria iruditu zait. Ogi kontutan hasiberria naiz, duela hilabete pare bat ogia egiteko makina hoietako bat erosi nuen, baina oraindik ez naiz ogiren bat eskuz egiten ausartu, ezta "masa madre" delakoa egiten ere, baina zureak ikusita, saiatzeko gogoa piztu zait!
Aupa hi,
ResponderEliminarHorrela jartzen diat, Iñaki ez zaidalako ateratzen eta gaitzizena ez dudalako nahi ipintzerik.
Gustatuko litzaidake neri artista izatea baina, izateko bidean noa, ez? jeje. Gehiago ere dastatuko dituk. Oso erreza da, hik prestatzen dituken janari dotore hoietariko bat prestatu eta ogia nire kontura. Zer iruditzen zaik? Egongo gaituk.
Muxu bat
Aupa Maddi,
ResponderEliminarPozten nau nire bloga zuretzat interesgarria izatea, benetan. Duela urte bete (urrian) hasi nintzen istorio honetan eta hasieratik "masa madre"arekin. Blog bat izan dut eredu eta hauxe da: http://tequedasacenar.com/como-hacer-pan/
Pertsona bera (Iban) orain dela hamar egun, beste istorio hau: http://utoi.soitu.es/*masamadre jarri zuen martxan. Bi esteka hoiek jarraituz gero, ziur (%100) lortzen duzula. Nik baieztatzen dizut. Bigarrena oso ondo dago, jendeak jarritako galdera-erantzunak daudelako, argazkiak, bideoak, etab. Saiatu eta ez zara damutuko, benetan. Animo. Makinakin egindakoa ondo dago, erositakoa baino hobiagoa seguru, baina eskuz eta "masa madre"arekin egindakoa beste puntu bat dauka, huummmm!!
Bueno polittori sartu blogean nahi beste, horretarako dago eta. Zalantzak badituzu galdetu eta istorio honetan gabiltzanok, Euskal Herrian geroz eta gehiago, ahal egin guztiak egingo ditugu zuri laguntzeko, ados?
Muxu potolo bat
Artistazo! esta vez me quedo con la primera, la hélice y esa pedazo trenza, que bonito.
ResponderEliminarTodo centeno y espelta?
Abraçada forta!
Aupa Mònica,
ResponderEliminarMoltes gracies. Tu, te puedes quedar con todas las que quieras. Blanca de trigo y semi de centeno.
Petons
Ogiak egiten ezezik hauek diseinatzen ere artista zara zeu!!! Zein politak denak, eta horrelako 36 egin dituzu, nik bakarra egiteko egun osoa behar dut eta!!!
ResponderEliminarGabonetan astia izango dudala zure ogi hau kopiatuko dizut eta orduantxe komentatuko dizit nola atera zaidan.
Besarkada bat majo
Aupa Intxaurtsu,
ResponderEliminarDenbora pasa izan zen, zerbait desberdina egin nahian.
Kiloko bat edo hiru egin, lana, antzekoa da. Ordu erdiko aldea baina, kontsumoa askoz txikiagoa.
Ogi hau oso goxoa geratzen da, zekale ikutuarekin. Egiten baduzu kontatu, ados?
Muxu bat guapa.
Hola Juantxo,
ResponderEliminarLehengoan Busturiako ikastaroan egon nintzen (larunbat goizeko txandan, mahaiak mugitzen ibili nintzen). Masa madrea etxean egiten hasi nintzen eta orain zalantza existentziala daukat eta ia zuk argitu diezadakezun idazten dizut.
Noiz jakiten da masa madrea prest dagoela? Etxean bi ditut eta asteburu honetan harrotzen hasi dira baina ez dira ailegatzen ezta bere bolumena bikoiztera.
Masa madrearen "cenit"-a gainazalean burbuilak eta pozima edo edabe baten itxura hartzen duenean da? Orduan erabili behar da ogia egiteko?
Milesker denagatik,
Irune
Aupa Irune,
ResponderEliminarUste dut badakidala nor zaren, Olaiaren ondoan (ezkerrean) egon zena, ezta?
Hasteko, mila esker nire blogera etortzeagatik.
Ez dakit pozima/edabe itxurarekin zer esatea nahi didazun. Jakin beharko nuke nola eraman duzun prozesua, zein tenperatura duzun etxean eta abar luze bat. Dena den gauza bat argi eduki, burbuilak baditu bizirik dago. Zergatik ez didazu idazten etxeko korreora zuzenean? Blogean kriston pelmadak ematea ez zait batere gustatzen eta. Idatzi korreora lasai asko, ados?
Gero arte guapa, muxu bat.