2009/10/26

Jolasean

Hamar hauekin, amaigabea zirudien hilara, bukatzen dut (ziur nago berriz ere egingo dela). Aurreko sarreran jarritako ogi bera da, baina forma desberdinekin. Ea gustatzen zaizkizuen.





Nahiz eta bi sarreren artean 28 argazki egon, ogiak, 36 izan ziren. Lau ogiko, 6 labealdi eta seiko, bi. Zer edo zer desberdina egiteko gogoa neukan eta hor emaitzak. Lan dexente baina, gustora. A!! taxua, soilik, euretariko bi dute.

Muxu bat

15 comentarios:

  1. Hau ogi pilla, ez duzu lan makala egin! Neuk oraintxe utzi dut orea tarte batez, laister gatza gehitzeko.. lanetik estresatu xamar etorri naiz, eta zerbaiti astindua emateko gogoz nengoen, jaja. Orain badut aukera, zein forma eman erabakitzeko

    ResponderEliminar
  2. Joe mutil! Zuk lo egiten al duzu? Edo egun osoa ogia egiten pasatzen dezu? jejeje

    Oso politak geratu dira. Nik normalean borobilak edo luzexkak egiten ditut, ogia normalean gosaltzeko tostatua jaten dugunez, erosoagoa delako mozteko. Baina behin egin nuen espiga moduan, eta asko gustatu zitzaidan!

    Nik gaur eta bihar artean egingo dut nire ama ore berriarekin ogia. Bat gari zuri eta espelta integral pixkatekin, eta bestea gari zuri eta zekale integrala erdibana, intxaur eta mahats pasekin. Hortxe utzi det ama orea irin eta urarekin gosaltzen, ea arratsalderako bur-bur dagoen.

    Ondo segi!
    Olaia
    http://olaiaren-sukaldea.blogspot.com

    ResponderEliminar
  3. Aupa Pottolis,

    Idu, etxera ailegatu zarenean ez zegoen inork, ezta? Oreari, nik ematen diodan astindua ematen badiozu, hobe parean inork ez egotea jeje. Momentuz behintzat, ilara kendu dut eta ez da gutxi. Laster hasiko dira berriz eskatzen. Formak egitea oso erreza da, ikusiko duzu.

    Olaia, lo dinozu? eta nola "a pierna suelta" esaten dena, jeje. Planifikatzea da. Nik ere zu bezala egiten ditut, luzeak eta borobilak baina, zerbait desberdina egitea nahi nuen eta formeena bururatu zitzaidan. Arratsalderako prest edukiko duzu eta ez badago, lasai. Pixkanaka pixkanaka zure ama orea esagutzen joango zara eta. Ogi hoiek, osagai hoiekin, mundialak seguru!!

    Bueno guapiximas, muxu bana.

    ResponderEliminar
  4. Ene bada! Ogiaren artista hutsa zara! Itxura polita izateaz gain izugarri goxoak egongo dira gainera! A ze ondo planifikatzen zaren motel, nik ezin dut, lana dala ta ez dala beti denboraz urri ibiltzen naiz. Atzo hasi nintzen egiten nire ama orea. Emango dizut bere bilakaeraren berri.
    Patxo bat super-okin!

    ResponderEliminar
  5. Aupa axeridantza,
    Eskerrik asko. Zuentzat itxura polita baldin badute, helburua lortuta. Nire gustorako oso onak, zekalea asko gustatzen zaidalako.
    Nik goizeko 7:30etan ateratzen naiz etxetik eta arratsaldeko 17:30etan bueltatu. Ahal da. Ezin dena esklabo bihurtzea da baina, ama orea ezagutzen duzunean, la oxtia da. Etxean sartu eta nire zain dago beraz, ez dut minutu bat ere galtzen.
    Badakizu Iban-ek, pasa zen astean ama orea zuzenean egin zuela, ezta? Begiratu, irakurri eta ziur lortzen duzula. Esango diguzu.
    Beste patxo bat zuretzat

    ResponderEliminar
  6. Aupa Juantxo!
    Hi bai hi artista! Atzo bigarrengoz dastatu najuan hire ogixa eta dastatu ostian jakin neban bloga ere egiten dozula, mundiala hi! Hik daukak hik produkziñua!
    Zorionak eta segi holan, ni hurrengo jatordua noiz iritsiko zain najaok!
    Tx.

    ResponderEliminar
  7. Kaixo Juantxo:
    Interneten begira ari nintzela zure blogarekin topo egin dut, eta oso interesgarria iruditu zait. Ogi kontutan hasiberria naiz, duela hilabete pare bat ogia egiteko makina hoietako bat erosi nuen, baina oraindik ez naiz ogiren bat eskuz egiten ausartu, ezta "masa madre" delakoa egiten ere, baina zureak ikusita, saiatzeko gogoa piztu zait!

    ResponderEliminar
  8. Aupa hi,
    Horrela jartzen diat, Iñaki ez zaidalako ateratzen eta gaitzizena ez dudalako nahi ipintzerik.
    Gustatuko litzaidake neri artista izatea baina, izateko bidean noa, ez? jeje. Gehiago ere dastatuko dituk. Oso erreza da, hik prestatzen dituken janari dotore hoietariko bat prestatu eta ogia nire kontura. Zer iruditzen zaik? Egongo gaituk.
    Muxu bat

    ResponderEliminar
  9. Aupa Maddi,
    Pozten nau nire bloga zuretzat interesgarria izatea, benetan. Duela urte bete (urrian) hasi nintzen istorio honetan eta hasieratik "masa madre"arekin. Blog bat izan dut eredu eta hauxe da: http://tequedasacenar.com/como-hacer-pan/
    Pertsona bera (Iban) orain dela hamar egun, beste istorio hau: http://utoi.soitu.es/*masamadre jarri zuen martxan. Bi esteka hoiek jarraituz gero, ziur (%100) lortzen duzula. Nik baieztatzen dizut. Bigarrena oso ondo dago, jendeak jarritako galdera-erantzunak daudelako, argazkiak, bideoak, etab. Saiatu eta ez zara damutuko, benetan. Animo. Makinakin egindakoa ondo dago, erositakoa baino hobiagoa seguru, baina eskuz eta "masa madre"arekin egindakoa beste puntu bat dauka, huummmm!!
    Bueno polittori sartu blogean nahi beste, horretarako dago eta. Zalantzak badituzu galdetu eta istorio honetan gabiltzanok, Euskal Herrian geroz eta gehiago, ahal egin guztiak egingo ditugu zuri laguntzeko, ados?
    Muxu potolo bat

    ResponderEliminar
  10. Artistazo! esta vez me quedo con la primera, la hélice y esa pedazo trenza, que bonito.
    Todo centeno y espelta?

    Abraçada forta!

    ResponderEliminar
  11. Aupa Mònica,
    Moltes gracies. Tu, te puedes quedar con todas las que quieras. Blanca de trigo y semi de centeno.
    Petons

    ResponderEliminar
  12. Ogiak egiten ezezik hauek diseinatzen ere artista zara zeu!!! Zein politak denak, eta horrelako 36 egin dituzu, nik bakarra egiteko egun osoa behar dut eta!!!
    Gabonetan astia izango dudala zure ogi hau kopiatuko dizut eta orduantxe komentatuko dizit nola atera zaidan.
    Besarkada bat majo

    ResponderEliminar
  13. Aupa Intxaurtsu,

    Denbora pasa izan zen, zerbait desberdina egin nahian.
    Kiloko bat edo hiru egin, lana, antzekoa da. Ordu erdiko aldea baina, kontsumoa askoz txikiagoa.
    Ogi hau oso goxoa geratzen da, zekale ikutuarekin. Egiten baduzu kontatu, ados?

    Muxu bat guapa.

    ResponderEliminar
  14. Hola Juantxo,

    Lehengoan Busturiako ikastaroan egon nintzen (larunbat goizeko txandan, mahaiak mugitzen ibili nintzen). Masa madrea etxean egiten hasi nintzen eta orain zalantza existentziala daukat eta ia zuk argitu diezadakezun idazten dizut.

    Noiz jakiten da masa madrea prest dagoela? Etxean bi ditut eta asteburu honetan harrotzen hasi dira baina ez dira ailegatzen ezta bere bolumena bikoiztera.

    Masa madrearen "cenit"-a gainazalean burbuilak eta pozima edo edabe baten itxura hartzen duenean da? Orduan erabili behar da ogia egiteko?

    Milesker denagatik,
    Irune

    ResponderEliminar
  15. Aupa Irune,
    Uste dut badakidala nor zaren, Olaiaren ondoan (ezkerrean) egon zena, ezta?
    Hasteko, mila esker nire blogera etortzeagatik.
    Ez dakit pozima/edabe itxurarekin zer esatea nahi didazun. Jakin beharko nuke nola eraman duzun prozesua, zein tenperatura duzun etxean eta abar luze bat. Dena den gauza bat argi eduki, burbuilak baditu bizirik dago. Zergatik ez didazu idazten etxeko korreora zuzenean? Blogean kriston pelmadak ematea ez zait batere gustatzen eta. Idatzi korreora lasai asko, ados?
    Gero arte guapa, muxu bat.

    ResponderEliminar