2009/10/15

Ogi bat, ..... anitz.

.....= mozketa, ebaki, taxu. Bakoitzak nahi duen izena ipini.
Zuoi, ez zaizue inoiz pasatu istorio baten hasi, gauzak nahiko ondo atera eta bapatean, daztatzaileen hilara kilometrikoa izan? Ez? ba neri bai.
Despentsan muturra sartu, zekale erdi integralaren 5 kiloko zakua ikusi eta jakinda, galirin zuria neukala, hilara hori murriztea bururatu zitzaidan. Aste bete pasatu dut ogia egiten, burutik jota egongo banintz bezala. Denak berdinak, noski. Bestela badakizue "neriak zekale gutxiago zeukan, beste horrenak ... ez dakit zer" betikoa. Oreak, kilokoak egin nituen gero erdibitzeko. Beraz kilo erdiko ogiak, oparitzeko nahikoa ez? Hitz batean, denak berdinak egin nituela osagai hauekin:


Galirin zuria 350 gr.
Zekale erdi integrala 150 gr.
Ura 290 gr.
Legamia 200 gr.
Gatza 15 gr.
Azukrea 8 gr.

Oreak, beti bezala egin nituen. Oraingo honetan, lehenengo hartziduraren ostean erdibitu nituen.
Biribildu, deskantsatzen utzi, forma eman eta bannetonetan sartu. Gaueko hamabiak inguruan, launaka, laberatu. Hamar minutuero, erretiluak aldatzen nituen. Goian zegoena behera pasatuz eta alderantziz. Hau, ahal den eta azkarren. Ez da lan asko baina, erretiluen hotsa eta halako orduetan ba ... Ordutik, etxebarrukoak desberdin begiratzen naute. Zertan nabilen jabetzen badira, hilara amaigabe horretan sartzeko kapaz dituk/n jeje.

Aurreko sarrera baten epa!k, ogia ikusi bezain pronto, ..... gatik, bazekiela nirea zela esaten zidan. Sinadura balitz bezala. Alferkeria zela esan nion eta egia da. Bere iruzkinari esker aste horretan behintzat, alferkeria alde batera laga nuen eta sarrera hau egitea bururatu ere. Irudi batek mila hitz baino gehiago balio badu, pentsaizue zenbat balioko duten 18 irudi, buah!!




Izena nahi duzuena ipini baina, buruari astindu txiki bat emanez gero, "birgeriak" egin daitezke, edo ez? Ogian, ARTEA? Zergatik ez?

Oharra.- Ez dakit konturatu zareten, baina azkena, irribarrea izatea nahi zuen, jeje.
Joer, sudurra Pinotxorena baino haundiagoa atera zitzaidan, gizajoa!!
Bestalde azaltzea, ogiaren inguruan blog berri bat dagoela sarean, panis nostrum, izenarekin. Ez dut izan astirik irakurtzeko baina, lehenengo inpresioa ezin hobea da.

Musu bat denontzat.

18 comentarios:

  1. Juantxo,
    ze politak, denak!
    Artista hutsa zara mutil. Musu bet (astebete baino ez da geratzen,...)

    ResponderEliminar
  2. Ai ene! Hau ogi pilla! ni aspaldian geldi nago,, Lan gehiegi lantokian, eta etxean ere bai ( piper kontserbak egiten, onddoak..) negua dator eta despentsa bete behar da!
    Ea laister hasten naizen berriro irinarekin jolasean
    Panisnostrum-ek oso itxura ona du. Eta Iban-ena ere begiratu dut,, hori ikusi beharra dago!

    Ondo segi! ( afizioa ofizio bihurtzeko bidean zoaz!)

    ResponderEliminar
  3. Ba neri mozketa guztiak gustatu zaizkit! Denak daude oso politak! Eta seguru goxoak ere! Hori ogi pila gainera. Nik azkenaldin gehio egiten ditut,ea igotzen ditudan blogera batzuk.

    Ondo segi!

    Olaia
    http://olaiaren-sukaldea.blogspot.com

    ResponderEliminar
  4. Aupa Teba,
    Gustiz ados zurekin, oso politak jeje. Artista? jakingo bazenu zenbat kostatzen zaidan. Artistak, pis-pas batean egiten dituzte.

    Aupa Idu,
    18 argazki jarri ditut baina ogiak 24 izan ziren, gertatu zena inspirazio barik geratu nintzela. "Materia grisa" kolorea aldatu eta zuri geratu zen, jaja. Ez nuke esango pipar kontserbak, onddoak... eta halako gauzetan lana, gehiegi denik. Lantokikoa beste gauza bat da, hori bai neurtu behar dela bestela, besteak egiteko nekatuegia iritsiko zera ta, jeje. Iban-ena gauza serixua da, benetan. Nola enroilatzen den, tipoa. Afizioa lana bihurtzea, uffff, beldurra ematen dit. Afizioa den bitartean gustura nabil beraz, horrela lagako dugu. Ezin da esan bihar zer pasatuko den baina....

    Aupa Olaia,
    Dotoreak geratu ziren. Orea, bannetonean zegoen bitartean ikustekoa zen. Papera eta boligrafoa esku artean, diseinoak egiten. "Menudo kuadro", buah. Marrak eta marrak gero, taxua emateko orduan ez nekien zein marrak ziren batenak, zein besteenak ...manda coj....
    Egin ogia eta igo bloggera, bale!!

    Musu potolo pila hirurontzat eta zaindu.

    ResponderEliminar
  5. Aho bete hortz utzi nauzu!!! Ni nire makinatxoan egiteko ere sarritan zailtasunak ditut hirinak direla eta (oraindik ez naiz oso ondo enteratzen, ni eta hirinen arteko harremana laburregia da)eta zu horrelako maisulanekin. A zein argazki politak eta gustora sartuko nieke hagina zure ogiei.
    Besarkada bat Juantxo

    ResponderEliminar
  6. Aupa Intxaurtsu,
    Zu lasai ibili. Ez da zaila baina, pazientzia eduki behar da. Nire ustez makinak, mugatu egiten du. Ogiek, beti forma berdinakin ateratzen dira. Ez dakit taxuak egiteko aukerarik ematen duen... Horregatik gustatzen zait eskuz egitea, nahi dudana egiteko.
    Nire ogiei hagina sartzea nahi izanez gero, esan eta bidaliko dizut bat. Porteak zure kontura.
    Zuri eta besteei ere (Olaia, Idu, Teba ...) Nire aldetik ez dago problemarik. Ados?
    Musutxuak

    ResponderEliminar
  7. Egina zagok, zuk ogia eta nik postrea, ziur baten batek ardo goxoa ekartzeko prest egongo dala!!!
    Arrazoi duzu makinak mugatu egiten duela, baina askok egiten dutena da, makinan orea prestatu (horretarako programa bat baitu) eta gero laban bukatu. Nik inoiz egin izan dut eta itzelezko emaitzekin. Baina orain baneton horiek zertarako balio duten jakin behar dut, eta molde berezirik dagoen ogia laban egiteko, niri zure ogi borobiltsuak gustatzen zaizkit, eta nik uste olentzerotarako nik aurten ogia, mermelada eta pasteltxoak oparituko ditudala. Badakizu zer eskatu olentzerori hurrengoan!!

    Musutxuak

    ResponderEliminar
  8. Aupa Intxaurtsu,
    Horrela izanda, soilik orea prestatzeko erabiliko nuke. Atera, 1. fermentazioa bol batean egin, 3 tolesdura emanez eta gero bannetonean sartu.
    Bannetona, 2. fermentazioa egiteko erabiltzen da. Horrela oreak forma mantentzen du. Bannetoiak borobilak, luzeak, triangelu-formakoak, etabar daude. Hortik atera eta orea laban sartzen da. Molde barik. Bueno, moldeko ogia nahi izanez gero, moldean noski, baina bestela ez.
    Ogia, zuk egindako postreak, ardo goxoa etabar dastatzeko kedadatxo bat egin beharko genuke.
    Ufff eta hori zaila da baina, ogia probatzea nahi baduzu esan lasai asko, e? Benetan.
    Mermelada eta pasteltxo hoiek buenooo, egongo naiz ni olentzero horrekin, jeje.
    Musutxuak eta zaindu.

    ResponderEliminar
  9. Que bonito Juantxo, y que trabajo! si és que ets una màquina. Yo me quedo con el SMILE ;-)
    Una abraçada

    ResponderEliminar
  10. Aupa Mònica,
    En su día ya te lo dije, una buena inversión.
    Y el video, ayyyy aquel video. En un principio me acojo.. pero, yo sabia que me iba a venir bien. M'encanta que t'hagi agradat. Ara mateix estic com un gall dindi. El gencat, no te creas que controlo tanto, jeje.
    Musu potolo bat.

    ResponderEliminar
  11. ejem, ejem juantxo,, lan gehiegi ez?... kontuan izanda 9 pertsona bizi izan garen baserrian hazitakoa naizela... imajinatu kantitateak! Zure ogien moduan! Halere gustora egiten dut, ez dut sekula ikasi sofan eseri eta geldirik egoten.
    taxuak egiteko zuk bezalako tresna bat egin behar dut, labanaz nabil oraindik, eta enaiz ondoegi moldatzen

    ResponderEliminar
  12. Aupa Idu,
    Lagun bat daukat lanaren buruz hau esaten duena. Lana egitea nola izango da ona, pagatzen badute? Gustura egiten diren gauzak niretzat, ez dira lanak. Horregatik ogiarena, denbora pasa den bitartean, ondo. Taxuak egiteko tresna hori "de vicio" doa, labanakin ez dauka zer ikusirik. Egin ez zara damutuko ta.
    Musutxuak

    ResponderEliminar
  13. Hola, vine a ver tu blog y me encanta.
    Podrías poner un traductor?, espero que si.
    un beso.

    ResponderEliminar
  14. Aupa Kako,
    Siento decirte que no hay traductores de Euskera en la red pero, el Juantxo que escribe en Madridtienemiga soy yo. Por lo tanto, lo mismo que ves en este blog lo tienes en el otro en castellano. Gracias por tu visita y puedes entrar todas las veces que quieras, estas en tu casa.
    Musu bat. Un beso.

    ResponderEliminar
  15. Aupa Juantxo,
    Zelango itxura ederra daukie ogi hoiek!!!
    Nik ez dot lortzen inoiz horrela zabaltzea. Taxua egiten deutset baina ez dakit indar gutxiegi hala zer baina azkenean ez dira zabaltzen horrela. Ikasiko dot noizbait?
    Muxu bat eta eskerrik asko.

    ResponderEliminar
  16. Aupa Ainhoa,
    Nola ez duzu ikasiko ba? Ez pentsa indarra erabili behar dela, ezta gutxiago ere. Mozketa egiterakoan graduazio pixkat eman, labana zuzen sartu beharrean, 75º adibidez. Egin frogak Ainhoa eta lortuko duzu. Mila esker zuri.
    Muxu bat.

    ResponderEliminar
  17. Urrengo ogiakin egingo dot froga eta esango deutsut. Dena dala ogiak gozoak egoten dira. Gaur patata tortilla eta neuk egindako ogia eraman dodaz lanera eta ez da geratu birrinik be. Muxu bat.

    ResponderEliminar
  18. Aupa Ainhoa,
    Ogiak goxoak geraten zaizkizula ez dakat inongo dudarik eta niretzat hori da inportantiena. Bestea, estetika, inportantea da baita. Ogi onak egitea lortu duzun moduan, beste hori lortuko duzu ere. Egin frogak, graduazioak aldatzen joan eta ikusiko duzu egunen baten zelako sorpresa hartzen duzun.

    Muxu bat politte.

    ResponderEliminar