2009/11/08

Pain à l´ancienne (nire bertsioa).

Ogi honi kriston gogoa nion. Aspalditik, gainera.
Topatu ditudan errezeta guztietan erositako legamiarekin eginda azaltzen da. Nire asmoa, erositako legamia ahal dudan eta gutxien erabiltzea da. Ez naiz horren kontrakoa, nahi duenak erabiltzea dauka baina, nik ahal badut behintzat, ez dut erabiliko. Froga bat egin nuen eta ondo atera zitzaidan edo, hori uste dut.
Lan gutxi duen ogia da, berezitasun batzuk ditu. Adibidez, ura 4º. egon behar duela, hidratazio haundikoa dela. Ogi honen kasuan %80, etab.

Osagaiak:
Galirin zuria 250 gr.
Etxean egindako legamia 100 gr. (hau da berpiztuta neukana)
Ura 190 gr.
Gatza 7 gr.
Azukrea 3 gr.

Irina, gatza eta azukrea nahastu. Ura eta legamia gehitu. Oratu. Esaten dute ez dagoela oratu beharrik baina. nik egin nuen. Oso likidoa zegoen beraz, bolean bertan oratu nuen. Argazkian ikusi dezakezuenez, goruntz ateratzen da (pixkat lartxo dago zuek ondo irudikatzeko). Ia ondo azaltzen dudan zuek ulertzeko. Eskua ondo buztita, albo batetik, bolean sartu. Orea heldu, igo eta erlojuaren orratzen norabidean jiratu, bol-a beste eskuarekin alderantziz biratzen den bitartean. Horrela, oretik pikor guztiak desagertu arte. Bol bat olioz igurtzi eta sartu. Hozkailuan gorde.
Hurrengo egunean atera eta (nire kasuan) zortzi ordu giro-tenperaturan laga nuen, ia ia bikoiztu arte.
Ez dakit ondo ikusten den baina, hozkailutik atera nuenean bol-ari marra bat egin nion. Hamar ordu ondoren horrela zegoen.

Eta hemendik aurrera "salvese quien pueda". Maneiatzea oso zaila da, niretzat bai, behintzat.
Labea, aurretik berotu (250º). Erretilu neurrira, landare papera moztu eta irin dexente bota. Ondo bustitako espatula batekin, bol-etik paperera atera baina, kontuz!! Ahal den eta gutxien gasgabetu behar da. Gainetik ere irina bota. Ahal den forma eman eta labera, lurrunarekin. Hamabost minutu pasa ondoren ura atera nion eta beste hamar minututan eginda zegoen.



Orain arte egin dudan ogirik gozoena dela ez dakit esango nukeen baina, hor dabilela bai.
Zaporea? zoragarria!!
Zalantzarik gabe, sarritan egingo dudan ogia da. Ogitartekoak egiteko ezin hobea. Atzo gauean bezala, pare bat arrautz frijitutan txapla txapla egiteko ere, mundiala!! Eta lan gutxi, jeje.
Pd. Hozkailutik atera ondoren ez ziren hamar ordu izan, zortzi baizik.
Muxu bat.

9 comentarios:

  1. Goizean goiz komentario bat jarri dut, baina dirudienez ordenadorea oraindik lo zegoen.

    Ze lana izan behar zuen ogi horri forma ematea!

    Kurruskaria izanen zen, eztala?

    ResponderEliminar
  2. Juantxo guapo, ze itzura ederra!
    Ni ere, egunen baten animatuko naiz halako orea erabilzea. Momentuz nahikoa dut zekalea.
    musu haundi bet

    ResponderEliminar
  3. Ea neu ere egun hauetako batean ausartzen naizen ore honekin. Orea hain likidoa izateko, nahiko itxura ona eman zenion ezta? Bai arrautzekin, eta bai ogitarteko bezala, honek mundiala egon behar du!

    ResponderEliminar
  4. Aupa Irune,
    Lo zegoena ordenagailua zen edo....ejem,ejem. Jeje.
    Nire asmoa baguette forma ematea zen.
    Kristonak egin nituen forma eman nahian baina, ez nuen lortu. Zerbait egin behar nuela pentsatu nuen eta tolesduretaz gogoratu nintzen. Ba azkenean hori egin nion, tolesdura bat eman. Punta bat hartu eta erdira pasatu nuen eta bestea horren gainera. Errezena. Kurruskaria zegoen, bai. Hummmm, goxoa redio!!

    Aupa Teba,
    Itxura bakarrik ez, zaporea ere mundiala!! Entzunda neukan oso goxoa zela baina, orain egia dela esan dezaket. Oso lan gutxi dauka eta filigranak egiten hasten ez bazara, ez da hain zaila. Nik probatuko nuke, benetan.

    Aupa Idu,
    Ez da zaila, lan gutxi dauka, kriston zaporea du. Zer gehiago nahi duzu berarekin jartzeko?
    Baguettea neukan buruan eta horrekin itsutu egin nintzen. Tolesdura egitea ez zitzaidan bat ere zaila iruditu. Hainbeste "meneo" eman ondoren paperean itsatsita zegoen eta orduan tolesdura egiteko ere komeriak. Oso, oso ona.

    Bueno guapas, muxutsuak.

    ResponderEliminar
  5. Aupa peña,
    Hamar ordu jartzen zuen tokian, aldaketa bat egin dut. Ez ziren hamar, zortzi baizik. Parkatu.

    Muxu bat denontzat.

    ResponderEliminar
  6. Pufa, a ze otarteko barazkijalea egingo nukeen nik horrekin!!! Baina zaila dirudi, zihur merezitako lana izan zala.

    besarkada bat

    ResponderEliminar
  7. Aupa Intxaurtsu,
    Barazkijalea, zergatik ez? Ziur goxoa egongo zela. Lana ez da hainbestekoa baina emaitza, mundiala.

    Beste besarkada bat zuretzat.

    ResponderEliminar
  8. Juantxo, kriston itxura du. Igual gaur atsalden egingo det hauxe, mutilak nire ama oreari jaten eman dio eta goizean.

    Duda bat dut: ez diozu bigarren lebadoa egiten? Boletik atera, ahal den moduan itxura eman eta labera zuzenean?

    Olaia

    ResponderEliminar
  9. Aupa Olaia,
    Ointxe arte ez zaitut ikusi. Boletik etara, zuk esaten duzun moduan, forma eman eta labera.
    Nire etxean tenperatura oso baju (15-16º) zegoen. Horregatik, egon zen zortzi ordu. Kontuz!! tenperatura gehiago baduzu, fermentazioak, denbora gutxiago beharko du eta.
    Muxu bat

    ResponderEliminar