2010/07/05

Atal berriak

Urte bete pasa berri da bloga sortu nuenetik eta azkenengo sei hilabetetan (irinaketaurunak sortu genuenetik) erdi abandonatuta eduki ondoren eta buruari hainbat buelta eman ostean, bultzakada berri bat ematea pentsatu dut.

Lagun batzuei esker informatika munduan dexente aurreratu dudala uste dut, eta pare bat atal berri jartzea bururatu zait. Izenburuaren azpian azaltzen diren bi hoiek hain zuzen ere: Errezeta Aurkibidea eta Laguntzeko Asmoz.
Lehenengoa, eta bere izenak dioen moduan, errezetetara iristeko modu erosoagoa iruditzen zaidalako.
Bigarrena, hasiberri eta nire blogarekin topo egiten dutenentzat pentsatuta dago.
Duela 20 hilabete hasi nintzen ogia egiten eta atal honetan denbora horretan ikasitako guztia jartzeko asmoa dut.

Gaurtik hasita, eta astiaren arabera, pixkanaka pixkanaka gauzak sartzen joango naiz, idatziak, bideoak, etabar ....
Zuen gustukoa eta zuentzat baliogarria izatea espero dut; besterik ez.

Muxu bana.

6 comentarios:

  1. Ze ondo Juantxo! Ziur primeran egongo direla bi atal berriak!
    Muxu bat!

    ResponderEliminar
  2. Lan ederra hartu dekena, ni pozik baina.

    Nerea

    ResponderEliminar
  3. Aupa Marilu,
    Hori da asmoa, hori betetzea lortzen badut, primeran!!

    Muxu bat guapa

    ResponderEliminar
  4. Aupa Nerea,
    Lan asko da, bai. Zu pozik bazaoz, pentsaizu ni.
    Azken finean blogetan gabiltzanon helburua hori delako, ez duzu uste?

    Muxu bat

    ResponderEliminar
  5. Bikain Juantxo!!!! Nik behintzat ziur sarri joko dudala Laguntzeko asmoz atalera oraindik ikasteko asko dakat eta!!!!!
    Patxo bat

    ResponderEliminar
  6. Aupa axeridantza,
    Milesker!!! Sartu nahi beste, ateak zabalik dituzu eta. Pixkanaka pixkanaka, bideo eta idatzi gehiago ipintzeko asmoa baitaukat.

    Muxu haundi bat

    ResponderEliminar