2010/08/26

Piperrada pizza

Asko gustatzen zaidan janaria da. Oporretan hainbat egiten ditut baina gero, urtean zehar, ia ez ditut egiten. Zergatik? uff, zeinek daki!!! Gehien gustatzen zaidana zera da, edozein osagai onartzen dutela. Zalantzarik gabe gustokoenak barazkiak daramatzatenak ditut, besteak ere, baina barazkianaaaak txapeau!!!
Gaurko hau, niretzat, Euskal Herrian plater mitikoa den batekin apaindu dut.
Osagaiak:
  • 170 gr ogia egiteko galirina.
  • 80 gr gari-semola fin fina (semolina?).
  • 100 gr ama ore.
  • 100 gr ur.
  • 30 gr olio.
  • 3 gr azukre.
  • 6 gr gatz.
Katilu baten, irinak, azukrea eta gatza nahasi. Ura eta ama orea gehitu, ondo nahastu. Hamar minutu inguru egonean laga. Mahaira atera eta 7-10 minutu inguru oratu (oso errez oratzen da). Berriz ere katiluan sartu, estali eta hartzidura egiten laga. Tenperaturaren arabera luzeagoa edo motzagoa izango da. Honek, ordu bete eta hiru ordu laurdenekoa egin zuen. Sukaldean 26º inguru zeunden.

Hartzidura egiten duen bitartean piperrada prestatu.
Osagaiak:
  • Tipula erdia.
  • Piper gorria.
  • Piper berdea.
  • Azenario txiki bat.
  • Berakatz-ale bat.
Apaintzeko osagaiak:
  • Piperrada.
  • Oliba olioa.
  • Etxean egindako tomatea.
  • Oliba beltzak.
  • Mozzarella gazta.
Hartzidura eginda duenean mahaira atera berriz ere. Gasgabetu, bola forma eman eta hamabost minutu inguru laga. Horrela, gero, forma ematea errezagoa egingo zaizue. Forma eman, biribila bada hobe bestela ez da ezer pasatzen. Zabalduta dagoenean olio pixkatekin igurtzi, etxean egindako tomatea, piperrada, oliba beltzak eta mozzarella gaztarekin apaindu.
Aurrez, labea denak emanda berotuta izango dugu. Sartu eta hamar-hamabost minututan egina dago.
Normalean, oregano eta albaka pixkat ere jartzen diet, baina oraingo honetan ahaztu egin zitzaidan eta egia esaten badizuet hemendik aurrera pizza honi behintzat, ez dizkiot ipiniko. Horrela, piperradaren zaporea askoz nabariagoa delako, goi-mailakoa.
Semolina lehenengo aldiz pizza honetan erabili dut eta zin dagizuet hemendik aurrera pizza guztietan erabiliko dudala. Beste ikutu bat ematen dio.

Muxu bat.

Gehigarria.- behialak egindako galdera bati erantzuteko gehigarri hau ipintzea bururatu zait.
Honetan, semolina eta nire harteko maitasun/gorroto istorioa kontatuko dizuet.
Sarean (blog baten?), irakurrita neukan semolinak pizzari beste ikutu bat ematen diola. Horren ondorioz, bila hasi nintzen eta ez nuen inon aurkitu.
Eibarren belardenda bateko tipoa "laostia" daki eta beregana joan nintzen.
Semolina? Semola esatea nahiko duzu.
Ez ez, semolina.
Aurpegi arraroa jarri zuen eta ez zeukala inoiz entxunda komentatu zidan. Eta ez hori bakarrik, inoiz ez ziotela eskeini eta inoiz ez duela ikusi berak duen katalogoan (15.000 produktu). Semola orde, bai.
Berriz ere sarera bueltatu nintzen eta ogi foroan, De Cecco markak zuela irakurri nuen, bainaaa ez. Hor ere, semola azaltzen da.
Googlen, semolina ipini eta wikipedian hau azaltzen da. Imagenes-en klikatu eta hor azaltzen diren irudi gehienetan ikusten dena, nik Eibarren ikusita neukan.
Argi nituen gauza batzuk, euren artean, guk erabiltzen ditugun irinak baino latzagoa dela. Zer egin nuen? joan eta zegoen finena erosi.
Sarrera honetan azaltzen den pizza egitera joan nintzenean, semola kafe-errotatik pasatu nuen pixkat gehiago fintzeko baina ez zen askoz gehiago findu e?, nahiko fina delako.
Irudien artean hau topatu nuen (itzulpena egiten duenean zer jartzen dizue? neri semola), eta beste hau (candeal?) ere, eta hau eta ..... Azkenean, txoratu baino lehenago neukanarekin egitea pentsatu nuen eta kitto!!! Baina gauza bat esango dizuet, argazkietan azaltzen dena bada, nik semolina daukat ;) Zuei zer iruditzen zaizue? daukat edo ez?

6 comentarios:

  1. Kaixo Juantxo

    Guk ere oso gustoko ditugu pizzak, hozkailuko soberakinak aprobetxatzeko janari perfektua delako, eta gainera mundialak geratzen direlako!

    Galdera bat: semolina delakoa non erosten duzu? Nik ez det sekula topatu

    ResponderEliminar
  2. Aupa behiala,
    Galdera horrek, erantzun zaila du. Hobeto azaltzeko esteka batzuk jartzea gustatuko litzaidake, horretarako blogean, gehigarri bat jarriko dizuet, ados?

    Muxu bat.

    ResponderEliminar
  3. Pizzarik gustokoenak etxekoak ditut, baina ez dut sekula probatu ama orearekin, proba egingo dut errezeta honekin. Neuri ere barazkidunak gustatzen zaizkit gehien, gazta on batekin,, eta etxeko tomatea,,, luxu bat!

    ResponderEliminar
  4. Aupa Idu,
    Zalantzarik gabe, nik ere, etxean egindakoekin geratzen naiz eta ama orearekin frogatu bildur barik. Badakizu irinaren arabera ur kopurua aldatu egiten dela, nik Rincon del Segurakoa erabili dut eta flojo samarra da. Dena dela pizza egiteko indartsua baino hobeto. Arrazoia duzu, luxu bat!!! ;)

    Muxu bat

    ResponderEliminar
  5. Milesker azalpenagatik. Beraz, semolina semola birrunduagoa da, ezta? Eta orduan semola erosi eta gehiago txikituta erabili dezaket?

    Olaia

    ResponderEliminar
  6. Aupa behiala,
    Beharbada erratuta nago, baina nire ustez horrela da. Erabili bildur barik, nik erabili nuen eta oso ondo joan zitzaidan. Dena dela beste denda batzuetan ere begiratzeko asmoa dut, zerbait topatuko banu esango nizueke.

    Muxu bat polittori.

    ResponderEliminar