2014/02/27

Astirik ez dutenentzat

Ogiaren buruz hizketan hasten garenean jende askok gauza bera esaten digu; joe! baina nik ez daukat astirik. Ba nire egunak, zureak bezala, 24 ordu ditu. Ez gehiago eta ez gutxiago esaten diegu. Hozkailua okinentzat kriston asmakizuna dela eta etekinak ateratzeko esaten diegu ere, baina keeeba.
Gaurko hau, eurei, astirik ez dutenei dedikatua doa. Besteontzat ere, noski.
Bi egun behar dira ogi hau edo antzekoak egiteko, lana minimoa da eta ez dago oratu beharrik. Hau txoiloa!!!!!!
Osagaiak:
  • Rincon del Segura-ko indar pixkat (W200) duen galirin txuria, 400gr.
  • Rincon del Segura-ko zekale integrala, 88gr.
  • Ura, 315gr.
  • Ama orea, 200gr.
  • Gatza, 12gr.
 Lehenengo eguna:
  • Goizeko 7:00etan ama orea elikatu (5gr. ama ore + 100gr. ur + 100gr. RdS. indar irin txuria) arratsaldeko 17:15etan prest izateko. Tenperaturaren arabera denbora gehiago edo gutxiago beharko duzue. Kasu honetan, prozesu osoa 22ºtan egindakoa da.
  • Arratsaldeko 17:15etan osagaien nahasketa egin, bi tolesdura eman, olioztatutako bolean sartu eta 22ºtan ordu bete laga.
  • 18:45etan tolesdura bat eman eta hozkailura sartu.
Bigarren eguna:
  • Arratsaldeko 17:15etan hozkailutik atera eta 22ºtan ordu erdi laga. 
  • 17:45etan tolesdura eman eta boleatu pixkat.
  • 18:00etan formatu eta irineztatutako banetoi baten sartu.
  • 20:30etan labean sartu. 
  • 21:15etan labetik atera.
Ogi hau egitea pentsatu nuenean banekien ondo aterako zela, goxoa eta dotoria, baina zalantza bat neukan. Gaur, lantokian, 8/10 bat pertsonek dastatu dute eta zalantza kendu didate. Azidotasuna 0 duela esan didatenez, pozik geratu naiz, hori baitzan nire zalantza bakarra. Hozkailuan hainbeste ordu pasatu behar zuenez azidotasun dexente hartu zezakeela pentsatzen nuelako.

On egin, eta inauteriak gozatu.

11 comentarios:

  1. Respuestas
    1. Aupa Ixabel,
      Milesker, badakizu praktikan ipini.
      Zapore aldetik mundiala dago.

      Ondo izan ta muxu bat.

      Eliminar
  2. Interesgarrixa Juantxo. Eskerrikasko.
    Aizu, idatzi zeinke egunen baten "Meano" edo "Español" estiloko ogi sobauetaz? Oso gozuak dira eta ez dakitt ogi normalan aldian ze fabrikaziño prozesu daken.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Aupa Oier,
      Duda barik, oso interesgarrixa ... eta irin on batzuk erabili ezkero mundiala. Zapore aldetik asko irabazten du.
      Ogi sobaua sekula ez dot ein, baina jakin badakit nola egiten den.
      Berezitasunak: irina, "candeal" izenekoa izan behar dela, baina uste dut beste batzuk ere erabili daitezkela. Ur gutxi (%45-50) daramala eta forma eman baino lehanao, rodiloakin 3-5 minutu zabaltzen egon behar dela. Zabaldu, tolestu, berriz zabaldu, tolestu ... horrela 3-5 minutu. Azkenik, labera sartu baino lehenao, orratz edo palillo batekin zuloak egin behar zaizkio.
      Joe! kuriositatea sartu nauk, aber egunen baten egiten dudan.

      Ondo izan ta muxu bat.

      Eliminar
  3. Onaaaa,
    astean zehar egiteko modukoa. Hartziduren kontuagatik eta nik beti astebururako uzten dut, baina agenda pixka bat beteta datorrenean, adiosss!

    Muxu handi bat

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Aupa mari,
      Antolaketa minimo batekin egunero egin daiteken ogia, eta horrela asteburuak libre ;)

      Muxu haundi bat zuretzat ere.

      Eliminar
  4. Frogatuta,

    Earra ta super easy.
    Modu hau erabiliaz aitzakirik ez.

    Musu haundiiiiiiiaaaaaaaa

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Aupa Teba,
      Erraza baino errazagoa. Hemendik aurrera ezin da egon aitzakirik.

      Muxu haundi bat guapetona ;)

      Eliminar
  5. Ia ia eskuak zikindu gabe egiteko moduko ogia,! Itxura bikaina du. Muxu bat!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Aupa Idu,
      Aspaldiko!! :)
      Ointxe esan dozu, ez eskuak eta ez ezer. Lan gutxi eta emaitza bikaina.

      Beste muxu bat zuretzat.

      Eliminar
  6. Kaixo Juantxo. Zalantza bar dut, "novato" izanik,ama orea elikatu edo "refreskatzen" duzunean erlazio: 1-20-20 kantitaterekin, nahiko dirá 5 gr. ama ore hoiek?
    Egia da hamar ordu pasatzen direla.
    Esango Nuke erlazio hau 1-20-20 zer ikusirik daukala azidotasunarekin.
    Agur bero bat.

    ResponderEliminar