2009/06/15

Ogia, Espelta askooorekin.

Aurrekoan jarri dizuedan bezala, egun berean bi ore egin nituen eta bigarren hortatik ateratako ogia hauxe duzue:

Osagaiak:
Espelta zuria 300 gr.
Espelta erdi edo semi integrala 200 gr.
Ura 280 gr.
Legami naturala 200 gr.
Gatza15 gr.
Azukrea 8 gr.

Bestean bezalaxe irinak eta azukrea nahastu, ura eta legamia gehitu eta ondo nahasi. Laga ordu erditxo bat eta gatza bota. Bertinet teknika erabiliz, 12 minutu inguru oratu. Hozkailura sartu, hurrengo egunean atera eta 3 ordutan 3 tolesdura egin. Forma eman eta bannetonera sartu. Oraingo honetan harrotzen, 2 ordu eduki beharrean 1,5 ordu laga nuen.
Taxuak eman eta labera. Aurreko ogiaren denbora eta era berberak erabili nituen.
Horra hor mamiaren argazkia.

Ohartxo batzuk.
Irakurri duzuenez harrotzen, 2 ordu eduki beharrean 1,5 ordu eduki nuen. Hirugarren tolesdura eman nionean askoz bigunagoa zegoela iruditu zitzaidan. Kriston burbuila handiak zituen. Ordura arte beste egitura bat zeukan, oraketa erraza izan zen eta ez zen egon batere itsaskorra.
Zergatik aldaketa hau? Normala al da? Hartziduran (fermentazioan) pasatu nintzan?
Sentsazio hori eman zidalako denbora gutxiago laga nuen harrotzen, bai?
Tenperatura gehiago zegoelako ere izan zitekeen. Tenperatura zenbat eta altuagoa izan, harrotzen, denbora gutxiago beharko du. 25 gradu baldin badaude, 20 gradurekin baino arinago harrotuko da, ados? Baina, ez zen kasua.
Bannetonetik ateratzera joan nintzenean, itsatsita zegoen. Kristonak pasa nituen handik ateratzeko baina, lortu nuen. Beste hainbeste taxua (ebakidura) emateko orduan. Hortik itxura irregular hori. Zaporea, ezin hobea.
Hor egindako galdera berberak egin nizkien madridtienemigakoei, erantzun posible dexente eman zizkidaten baina, batekin geratu nintzen. Asko pentsatu ondoren eta oraingoan, asko izan zen je,je. hurrengo ogia desberdin egitea erabaki nuen. Nola? Hori hurrengo ogia argitaratzen dudanean ikusi/irakurriko duzue. Bien bitartean ondo segi, ederrok.

Juantxo

4 comentarios:

  1. Eibar Sourdough-en abileziak agerian, ez da makala ama ore hau!

    ResponderEliminar
  2. Aupa Idu:
    Ama orea? eta okina, zer? jaja.

    Musuak,
    Juantxo

    ResponderEliminar
  3. ai, ai ai! Deskontsideratua ni! Okina ere primerakoa noski!

    ResponderEliminar
  4. Je, je. Konpondu duzu, eskerrak!!. Beste gauza bat, zure ogiak zer moduz doaz?

    ResponderEliminar