2009/06/28

Uda, beroa, hartzidura.

Uda, beroa, hartzidura (fermentazioa). Kontuz!! udan hau... udan beste hori. Beroarekin dena azkarrago doala. Beti istorio berdinak entzuten.
Pasa zen astean Iduk (ogiaren munduan dabilen beste zoro bat) zera galdetu zidan, ia bannetonean orea zenbat denbora edukitzen nuen. Erantzuna eman nion baina kontuz!!, uda, beroa ... eta bide batez, istorio guzti hoiek niretzat ere argitzeko, froga bat egingo nuela esan ere. Froga, hau izango zela: bi ogi osagai berdinekin baina, hartzidura desberdina emanez. Hemen emaitzak.

Osagaiak:
Galirin zuria 325 gr.
Zekale zuria 175 gr.
Ura 260 gr.
Legami naturala 200 gr.
Gatza 12 gr.
Azukrea 6 gr.

Osagai guztiak nahastu, gatza ezik. Ordu erdi pasatu ondoren gatza gehitu eta bost minutu inguru oratu. Bi oreak berdin berdinak egin nituen baina bati (borobila), hurrengo hiru ordutan 3 tolesdura eman nizkion. Besteari (luzea) ordea, 2,5 ordutan bi. Forma eman eta bannetonetan sartu. Bertan, borobilak 2 ordu pasa zituen, luzeak 1,5 ordu. Taxuak eman eta labean sartu, denbora bera eduki nituen, 50 minutu.

Hauek guk (dastatzaileak eta nik) igarritako diferentziak
Harrotu, biak antzeko samar harrotu ziren, beharbada, luzearen mamia harroagoa geratu zen baina biak oso malgotasun haundiarekin. Taxua, luzeari labean gehiago zabaldu zitzaion beraz (nire gustorako), estetikoki politagoa geratu zen. Alde haundiena zaporean igarri genuen, borobila bestea baino askoz garratzagoa zegoen. Iraundu, biak ere antzeko samar, ordu bete? edo gutxiago, jeje.
Ondorioa? Beroa geroz eta haundiagoa izan, nik behintzat, harrotzen denbora gutxiago izango ditut.
Animo, naiz eta kriston beroa egin lortuko dugu eta. Aupa Idu eta Olaia, "txupauta" dago eta.
Musu pila denontzat.

3 comentarios:

  1. Kaixo!

    Oso ondo etortzen dira zure azalpenak! Atzo ogi bat egiten jardun nintzen; osagaiak nahastu, orduerdira gatza gehitu eta landu, tolesdura bakarra egin nion, eta hozgailuan gorde nuen (ya gaueko 10ak ziren). Gaur eguerdian egingo dut labean, eta ea zemuz ateratzen den.

    Hori bai, Iban-en azalpenak jarraituta, 300g irin eta 300g "masa madre" erabili nituen, eta pixkat gogorregi zegoenez 50g inguru ur gehitu nizkion. Ea zer moduzkoa ateratzen zaidan: emaitza laster nire blogean, jejeje

    Ondo segi!
    Olaia
    http://olaiaren-sukaldea.blogspot.com

    ResponderEliminar
  2. Hau ogi puskak!
    Beraz bero hauekin, denbora gutxiago beharko dugu ogia egiteko. Ea gaur ateratzen dudan hozgailutik legami naturala, eta jaten ematen diodan, indarberritzeko.. Aste gogorra datorkit lanean, eta pozgarriren bat beharko dut,,

    ResponderEliminar
  3. Aupa Olaia,
    Pozten nau nire azalpenak lagungarriak izatea. Tolesdura bakarra nahikoa izango delakoan nago. Aukeran legamia lartxo samarra iruditzen zait baina, hori ogia jaterakoan ikusiko duzue. Esango diguzu, azido puntua nolakoa duen. Ogi hori ikusteko irrikan nago.

    Aupa Idu,
    Itxura elegantea dute, e? Ba zaporea zer esanik ez. Astea lasai hartu, eta ogiari atsedenik ez.

    Gero arte bikote

    ResponderEliminar