2009/09/01

Moldeko ogia

Snif, snif!! Oporrak amaitu zaizkit, berriz lanean ari naiz eta kriston negar gura daukat. Ez sinistuuuu, txantxetan nabil eta. Egia esanda, ezin naiz kexatu, hilabete eta erdi eduki baitut, jeje.
Bloga berriz martxan ipintzeko, oporretan egunero gozaldu dugun moldeko ogi batekin hasiko naiz. Ogi hau, lehenengo aldiz egin nuenean, irin apur batzuk aprobetxatzeko egin nuen eta asko gustatu zitzaigun. Ordutik astero egiten dut.

Osagaiak:

Galirin zuria 200 gr.
Galirin integrala 95 gr.
Espelta erdi integrala 95 gr.
Zekale zuria 85 gr.
Ura 275 gr.
Legami naturala 200 gr.
Muesli 75 gr.
Mitxoleta haziak 10 gr.
Txarpoila (alcaravea) 3 gr.
Ekilore olioa 25 gr.
Azukrea 10 gr.
Gatza 13 gr.

Bol batean, osagai lehor guztiak ipini gatza ezik eta ondo nahasi. Ura, olioa eta legami naturala gehitu, nahastu eta ordu erdi inguru laga atsedentzen. Ondoren, gatza gehitu eta 5 minutu inguru oratu. Olio pixkatekin bol bat igurtzi, orea bertan sartu eta trapu batekin estali. Ordu betera lehenengo tolesdura eman, beste ordu bete pasatu eta gero, bigarrena. Ondoren, forma eman eta moldean sartu. Ordu eta erdira labean sartu, 200 gradutara eta 40 minututan eginda dago.


Edozein mermeladarekin gozoa egongo dela uste dut baina guk, etxean tomatearekin eginiko mermeladarekin jaten dugu.
Tomatea, tomatearen pixuaren erdia azukre, limoi baten zukua eta banilla zatitxo bat erditik zabalduta. Mundiala.
Hasteko, nahikoa ez?

9 comentarios:

  1. Kaixo Juantxo!

    Ongi etorri berriz ere! Ea zure gaurko molde ogi hau probatzen dudan, kriston itxura du!

    Animo lanarekin! Zuk pentsa beste batzuk ez ditugula oporrak izan, jeje.

    Olaia

    ResponderEliminar
  2. Hasiera dotorea eman diozu opor ondorenari, kriston itxura du ogiak. Tomate mermelada, entzuna bai, baina inoiz ez naiz animatu,, proba egin beharko.. agian nire paranoiak dira, baina eztu ketxup-aren antzik hartuko azukreaz ezta?

    ResponderEliminar
  3. Aupa guapax!!
    Olaia, egin, egin, merezi du eta. Ez pentsatu oso "depre" nagoela, e? Hartuko dituzu baina...

    Idu, ketxup-arekin ez dauka zer ikusirik. Post-ean tomatearen pixuaren erdia azukre jartzen diodala ipini dut baina, pixkat gutxiago jartzen diot. Bestela nire gustorako gozoegia geratzen delako. Banilla, puntatxo bat besterik ez. Probaizu, guri asko gustatzen zaigu.

    ResponderEliminar
  4. Aupa Juantxito! Que bueno verte de nuevo en activo, ya te echaba yo de menos. Y como me gusta que hagas experimentos. Ánimo con la vuelta al trabajo, que pronto volvemos a tener vacaciones ;-).
    Una abraçada ben forta!

    ResponderEliminar
  5. Kaixo!

    Idu, probatu tomate mermelada! Benetan oso goxoa dago! Neri asko gustatzen zait burgoseko odolkia zatitu (lontxatan), mikrouhinean segundutxo batzuk berotu, eta gero gainetik tomate mermelada pixkat jartzea. Ez dakizute ze goxoa dagoen... jejeje

    muxu bat bioi

    Olaia

    ResponderEliminar
  6. Aupa Mónica!
    Es que me he pegado unas vacaciones-vacaciones de todo. Del curro, ordenata, etc... osea VACACIONES. He hecho algun pinillo con el pan, ya los publicare. Y los cursos, aaaay los cursos. Cuando me den el calendario laboral, con un poco de suerte, cae alguno. Porque alguno hay que me tienta y mucho.

    Beste besarkada haundi bat zuretzat. Altra forta abraÇada per tu.

    Aupa Olaia!
    Egin duzuna ez da egiten, e? Goizeko 6etan gosaldu dut eta odolkiarena irakurri dudanean kriston gosea sartu zait ñam ñam, jeje. Hori probatu beharra zeon. Goxoa bakarrik? Joer!!

    Laztantxo haundi bat

    ResponderEliminar
  7. probatu egin beharko da tomate mermelada orduan

    ResponderEliminar
  8. Aupa Juantxo,
    Esan behar dizut orain dela astebete zuri buruz berba egiten entzun nuela eta, oso atsegina izan da zure blogean ibiltzea. Berri berria naiz ogi egiteko mundu honetan. Saiatu naiz ama legamia egiten (Iban Yarzak gomendatzen duen metodoa erabiliaz) eta gaur zure errezeta egiten probatu dut nire ama legamiarekin. Aldatu ditut pare bat gauza (ez neukalako alkarabea eta urunak beste era batera erabili ditudalako) baina, ogia primeran atera da!!
    Eskerrik asko.

    ResponderEliminar
  9. Aupa Idu,
    Probatu eta esango diguzu arrakasta izan duen edo ez.
    Musu bat

    Aupa Teba,
    Pozten nau zure bisita jasotzea eta zuretzat lagungarria izatea. Atea zabalik daukazu eta nahi duzunean, sartu. Mila esker.
    Musutxu bat

    ResponderEliminar