2009/09/29

Pa amb fajol

Izenburua katalanez jarri diot irina bertatik ekarri nuelako, Els Hostalets d´en Bas herritik hain zuzen ere.
Duela urte batzuk Catalunyatik bueltan toki dotore batetik pasatu ginen. Etxera heldu bezain pronto, mapan begiratu eta La Garrotxa zela ikusi genuen. Ordutik, buruan sartuta geneukan baina pasa zen astean bertan egon ginen. Toki berezia da, oso. Magikoa, Mònikak (bonsfocs) esan zigun bezala. Naturak jan egiten zaitu. Berrogei sumenditik gora ditu. Airetik ikusi daitezke, globo aerostatikoetan irteerak antolatzen dituztelako. Haize zakarra zebilenez, ezin izan zuten gustiz pustu beraz, sumendiak lurretik ikusi behar izan genituen. Ederra putadia!! bueltatu beharko gara. Putadia dinot, baina heurentzat, jeje, berriz jasan beharko gaituztelako. Eta bueltatuko gara, seguru.
Erdi aroko herriak daude (Besalú, Sta. Pau,...) Mendi ibilbide errezak eta bizikletan ibiltzeko aukera asko. Ondo jaten da, oso ondo eta hori Euskal Herritarrontzat oso garrantzitsua da, ezta? jeje. Eta janari goxo horren bila, L´Hostalet jatetxera heldu ginen. Sarreran, bertako produkto batzuen erakusketa daukate, heuren artean, fajol haziak eta irina. Ez zutela saltzen eta lortzea oso zaila zela esan ziguten baina, nahi izanez gero, apur bat emango zigutela. Esan eta egin, 250 gr. gurekin etorri ziren. Mila esker.

Osagaiak:
Fajol irina 150 gr.
Galirin zuria 350 gr.
Ura 260 gr.
Legami naturala 200 gr.
Azukrea 6 gr.
Gatza 14 gr.

Orea, beste batzuetan bezala egin nuen. Osagai guztiak nahasi, gatza ezik. Laga ordu erdi egonean, gatza gehitu eta bost minutu inguru oratu. Nahiko itsaskorra da beraz, pazientzia euki. Hiru tolesdura eman, formatu, ordu eta erdi bannetonean eta labean sartu. Lehenengo hogei minutuak, lurrunarekin, 225 gradutara. Ondoren ura etara, 200 gradutara jaitsi eta beste 25 minutu eduki.
Argazkian ikusi daitekenez errautsa dela ematen du, usain arraroa dauka. Eder ederra zegoen. Behin Madridtienemiga-ko batek (Ajonjoli) esan zuen fajolaren zaporeak ez zaituela interes gabe lagatzen eta arrazoi guztia zeukan. Zapore sendoa dauka, oso. Guri asko gustatu zaigu. Mamiak gris-ilun kolorea hartzen du, dotorea!!.

Bon profit. Petons denontzat.
Olaiari eskainita. Milesker eder horri.

8 comentarios:

  1. Kaixo!

    Oso itxura ona du ogiak!! Bannetoiak erosten ditudanean (seguruna bihar egingo det eskaera) galdetuko dizkizut gomendioak, jeje.

    Ikusten dut argazkiena lortu dezula!! Baina nere laguntza ez da post-a eskeintzeko modukoa izan!! Jejeje Milesker!

    Ondo segi!
    Olaia
    http://olaiaren-sukaldea.blogspot.com

    ResponderEliminar
  2. Aupa!
    Earra ogiya. Kristona eon behar du. Atzo lekale hirina erosi nuen, egun hauetako batean ogiren bat edo egiteko. Horren ogi ederrak egiten dituzuela ikusi eta inbiditan nago, nik ere probatu behar det! Kontatuko dizut nere esperimentoa. Aizu, zalantzatxo bat, "fajol" zer esaten diozu artobeltzari? Patxo bat.
    Axeridantza

    ResponderEliminar
  3. Oso leku polita ematen du,, iritsi beharko dut egunen batean. Nik puska batean ezin izango ditut irin ezberdinak probatu,, aurreko batean, koinatuak makro-tik 25kg-ko zakua ekarri zidan,,, uste dut inguruko denei ogi banaketan hasi behar dudala..

    ResponderEliminar
  4. Aupa Olaia,
    Galdetu nahi beste. Nola deitzen zara, Olaia edo Olaia-Modesta? Zure laguntza barik post hau, Eibartik Donostira ailegatuko zen. Hain beste argazki banan banan jarri beharko banitu, jeje.
    Milesker eta musu haundi bat.

    Aupa axeridantza,
    Barkatu baina, lekale edo zekale irina? Lekalearena bada, zein lekale? Egin egin ogia, merezi du eta. Hik egindako legamia erabili behar duk/n edo, erositakoa? Ondo habil, fajol artobeltza da, bai. Ogia horren argazki batzuk emailez bidaltzen badizkidak/n ikusteko, ondo.
    Musu bat

    Aupa Idu,
    Egunen baten ahal baduzue joan, flipau egingo duzue eta. Izugarri polita da eta euskaldunak garela konturatzen direnean, la "reostia" ondo.
    Ez daki ezer zure koinatu horrek, jeje. Ogia gustatzen zaio ezta? Laster auzo guztia Iduk egindako ogia jaten ikusiko dugu, jaja.
    Musu potolo bat

    ResponderEliminar
  5. Barkatu, zekale esan nahi nuen. Erratatxo bat izan da. Erabiltzekotan nik egindakoa erabiliko dut, baina aurretik etxean egin beharko dut, masa madre edo delako hori. Galdera bat, atzo nire herriko nekazal kooperatiban masa madre likidoa ikusi nuen salgai, Alemaniako marka batekoa zen. Erosteko tentazioa izan nuen, baina zertarako erosi, etxean egin badezaket? Erabili al duzu sekula halakorik? Emaitza zer-nolakoa izaten da? Aterako diot argazkia nire ogitxoari, nahiz eta nire kamera oso kalitate onekoa ez izan. Eskerrik asko
    Patxo bat

    ResponderEliminar
  6. Aupa axeridantza,
    Imajinatu dut zekalea esatea nahi zenuela baina, lekale irina dagoenez, garbantzuena hain zuzen ere, badaezpada galdetu dizut. Masa madre egitea merezi du, ondo zainduta irauten du eta. nireak urte bete dauka eta "en plena forma" dago. Ibanen blogean, la masa madre de Dan Lepard izena duen dokumentu bat dakazu. hor jartzen dituen pausuak jarraitu ezkero ziur nago lortuko duzula.
    Masa madre likido hoiek existitzen direla banekien, baina ez ditut inoiz erabili. nirea edukita, jeje. Dena dela ondo elikatuta -ez dakit posible den- beharbada, iraungo dute. Ideiarik ere ez. Argazkien istirioari ez eman buelta larregirik, e? Posible bada ondo...
    Musu bat

    ResponderEliminar
  7. A zelako ogiak egiten dituzun!!! Nire sukaldetxoan ez dut ogirik egiteko lekurik eta ogi makina batean egiten dut. Badakit ez dala gauza bera, baina...
    Badakizu zure errezetak makinak egiteko erabil ditzakedan?
    Juantxo zorionak zure blogagatik, a zelako pasada!!!

    ResponderEliminar
  8. Aupa intxaurtsu,
    Eskerrik asko, nire blogari buruz halako lorak idaztearren. Egia esaten badizut, ez dakit makina hoiek nolakoak diren ere ez baina, nire errezetak egiteko, zergatik ez? Uste dut makina hoiek molde antzeko zerbait daukatela eta osagaiak bertara botatzen direla. Kontutan izanda nik "masa madre" erabiltzen dudala eta honek erositako legamiak baino toki gehiago okupatzen duela ba, ez dakit. Orain, erositako legamiarekin nik jartzen ditudan errezetak, nire ustez bai. Probatu eta esango diguzu. Denon artean lortu behar duguna, ogia jatea da.
    OGIA!! Eskuz egin edo makinarekin, erositakoa baino askoz hobeagoa dela, hori seguru. Asko asko pozten nauena, nire blogean eta beste batzuetan, Euskararen presentzia geroz eta handiagoa dela.
    Musu potolo bat.

    ResponderEliminar